|
Hatsaren bustia GAU HAU ERE Eskuetan duen argia, espazio zilatzailea, derabilka ilunbeetan, ikusteko gure gainean: kea hedoiekin nahasten, denbora izarrekin puskatzen Entzun dezazke gure minak higitzen! gure izaiteak ametsetatik hitz egiten! Bainan ez du deus erantzuten, daukan eternal ixiltzeak irintzen baiditu eleak. Lehergailuen zanpakoak, han deramazki oiartzunak! Zarrapoz, ditu idekiko, lurraren kaxak, ehorzteko: odol beroaz usainduak, bere ihesiz dohatzinak! Izar eta denbora puskez, lotarik erran hitz guziez, izanen delarik zerua, bere hienez xahutua, bilaka beza gau hau ere... bihar goizean ihintz-lore! Eskuetan duen argia, espazio zilatzailea, derabilka ilunbeetan, ikusteko gure gainean: kea hedoiekin nahasten, denbora izarrekin puskatzen...
Hatsaren bustia |