|
Hatsaren bustia SORTU ZIRA Zure agurtzeko, zuhaitzen kapetak, apaldu dira, eta, sortu zira, egun ere, dirdira iletsu horailetan. Kasik, gutaz, nehor, ez da zuri ohartu, eta, jiten ziren aldi guziez bezala, uste izan dugu zapartatuko zinela, hainbat daukazu: irreala, zure itxura, bainan, milimetroka, airatu zira zure zeruan. Hemen, mikron pusketan, mozten ditugu zure irakuskizunak! Hemen, elgar jotzen dugu, eskuratzeko, zure izaitetik, jalgitzen diren, ontasun inominiak! Sarri, zarelarik, berriz, milimetroka itzaliko, ilunperatuko dira, gure baitan, zure egunaren izanak, eta, zure doluz, zuhaitzen kapetak, ahuspezkatuko.
Hatsaren bustia |