Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

BIHOTZA DUTEN BIDEAK

 

Iaki indianoa!

hire piaiak,

Mexikako mendietan,

nahi nitezkek segitu,

hi barrandatuz,

jakiteko,

biziak zer duen zola zolan!

Deraukak,

mundu hau,

itxura bat dela,

bertze mundu,

beldurgarri eta indartsu baten,

gordatzalea!

Erraten duk,

mundu gorde horren

mixterioaren ondoan,

gizonen balentriak,

xorokeri batzu direla!

Erraten duk,

bereri barkamen

galdatu gabe,

ez direla,

landare xumeenak,

zapikatu ere behar!

Erraten duk,

mundu izigarri itsu hortan,

bizitzeko,

nahi ala ez,

gure izaiteak

ez ditezen suntsi,

behar ditugula:

bihotza duten bideak hartu!

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua