Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

GELDITU IZAN NAIZ

 

Amets aldi batzuetan,

gelditu izan naiz,

Baionan, Errobi bazterrean,

haizeak eta argiak,

urgainean,

egiten duten,

dantzeri begira.

Emazte haur beharretan den baten itxura,

zelarik,

uhaintxoetan nahasten,

ñoñiñen hegalen itzalek,

zituztelarik

arrainen ur ildoxkak segitzen,

zubiak ere,

zirelarik,

ur mirailean desegiten,

neure baitan erraten nuen:

horiek guziak ez zirela egiak.

Bihar egun ote da?

zu, ni ote zira?

egun, bihar ote da?

Asmatzen zaitut, zu ere, bihar,

Baionan, Errobi bazterrean,

haizeak eta argiak,

ur gainean,

egiten duten,

dantzeri begira.

Zu, egun ote zira?

eta, ni, bihar ote naiz?

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua