|
Hatsaren bustia HEGO XURIA Atzo, zainak nituelakotz asaldatuak, eta buru fuinak minberatuak, banakien jadanik, gau huntan, hego xuriak, zuela neure leihoa joko. Panpako batzu entzunik, automato bat bezala jeiki naiz, kanpoko atearen hesteko, atera orduko, haizeak moztu daut hatsa, zaflatu aurpegia, ereman daut soinekoa, eta ernatu neure izaitea. Arto landareen hosto xingolatuak, nun nahi dira airean hegaldatuak, bai zuhaitzak, zalutuz beren beso eta zangoak, atseginez plegatuak, eta, zerua bai zerua! nehoiz bezein argia! ez baitut uste, lurrekoa, naizen ni! Atzo, zainak nituelakotz asaldatuak, eta buru fuinak minberatuak, banakien jadanik, gau huntan, hego xuriak zuela neure leihoa joko.
Hatsaren bustia |