Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

ARRAIOEZ BUSTITZEN

 

Egunaren hastapen gorritsuek,

dakarzkigute, milaka, pentsamenak.

Haize bat altxatzen da,

Natura osoan,

eta, airatzeko inbaia bat,

gure beso hegaletan.

Ilargia eta izarrak urtzen dira

gure gau kataska ilusionekin batean,

eskuz esku,

zuk eta nik,

badakigu,

argia azkartu arren,

zonbat dugun,

gero eta gehiago,

gure baita,

lumatsua,

iduzki sortzen ari denak,

daukularik,

kopeta,

arraioez bustitzen.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua