Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

MOZTURA

 

Min eginen dautzutalakotz,

min dut neure baitan.

Ez da moztura baizik,

neure inguruan!

Mozturaren ondotik,

urrikia,

eta, gero,

ahanztura...

 

Irriarekin kasatzen badut,

barneko sofridura,

eziduri batekin,

erranen dautzutalarik:

«ikus arte»,

jakinean,

bihar,

ez dela,

gaur bezala,

izanen,

min eginen dautzutalakotz,

min dut neure baitan.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua