Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

SENDIMENDUEN MUNDU BITXIA!

 

Ez diezadazula galda,

zerendako naizen hain ixila!

Suge mandila eta bere ttikia,

ari dira,

iduzkia,

elgarri eskainka.

 

Atzo erran dauzkitzutan hitzak,

gaur dira hitsak,

eta, bihar izanen haizezkoak!

Zoin den, sendimenduen mundu bitxia!

 

Suge mandila eta bere ttikia,

ari dira,

iduzkia,

elgarri eskainka.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua