Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

INFRENTZUZ

 

Hotzak, gau huntan,

izoztu ditu bazterrak,

ahantziz xuritzetik,

jadanik xuri ziren basakaranen loreak.

Herabeki, xoriaren kantek,

uda berria dela,

nahi lukete erran,

bainan, sarri,

basakaranaren loreak,

goizeko hotzaren efetuz,

belztuak izanen dira,

eta, xoriaren patak,

infrentzuz,

zakilduak,

 

Menturaz,

ez da sekulan, gaur,

bainan bai, bihar:

uda berria.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua