Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua

 

LERRO BAT EDO BI

 

Lerro bat edo bi

igortzen dauzkitzut,

ahantz ez nezazun,

eta, zutaz,

bertze hainbertze,

noizbait,

ukan dezadan,

lerro bat edo bi,

landa bazterrean,

ildo bat edo bi bezala:

beharba,

sortuko zauzkigu:

garagar sasiak,

gure besoetan,

beharba xingilaxoriak,

gure irrietan,

beharba, uztaileko bihi «biharkorrak»

gure altzoetan.

 

Lerro bat edo bi

igortzen dauzkitzut

botoila baten barnean,

ahantz ez nezazun,

itsasoaren bestaldean.

 

 

Hatsaren bustia
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 12, 1988ko abendua