|
Hatsaren bustia BANUEN ANAIA BAT Banuen anaia bat, bideari, emana zuena, bere aldaira. Zaukan behako iheskorrarekin, zoan beti aintzina, beldur bat zangoeri lotua, biderik ez duen leku bateri buruz. Bizia ez baita piaietan irabazten, maiz, zuen estomaka takoinetan zilatzen, bai bere loak sasietako ohantzetan ixkilimatzen. Munduan barna bakarrik dohana, laster da ezdeustatzen, ez baita nihor bere alde emaiten, behar minetan delarik izaiten. Banuen anaia bat, aurpegia bizarrez jana, jauntziak fardelduak, norbeitek, lur barnean nunbeit, betiko, etzanik eman duke! Zeren ez dut gehiago nihun ikusten!
Hatsaren bustia |