Urtemuga lehorraren kronika 8 Baionako karriketan ibiltzean, uztailagorriletan, susmatzen zen, oporretan zebiltzen iparralde handiko arrain kramatuen presentzia, beltzatzeko kremen usain nahasietarik beretik. Sudur fina zuenak, marka diferenteak ere, bereiz zitzazkeen. Baina ez bide zen denborarik horretako. Hiri erdiko taberna klin batean jartzen nintzen ardura, eta jendeen mugimenduei begira egoten nintzen. Garai erre haietan ez nuen, nere larrua beltzatzeko asmorik, desgostuak hartua nintzelako, funtsean. Sohakoa, gerri gunean, mantentzen nuen, eremu lizun debekatuak aztertzen nituen artean. Nion nere baitako: hor dabiltzakeen indigeno zonbaiten exotismoaz gosez dauden zakilak eta aluak... aukera bale-go... udako orroitza-penak... nostalgia... nagu-siak, agian sekretari lotsatiari Imaginatzen nituen, ipurdi horiek oro, urte barnean, zelulitaz inguraturik, elkar jotzen, anonimoki elkar hunkitzen, mukurru beteak ziren metro zein banlieutako trenetan. Mentalki, estatistika merdikoak moldatzen nituen, ondorio bikainak zerrendatuz: 1ik: zitzi zaharra metaka bidaltzen zigutela, eguzkiaren beroarekin gurina bezala ondartzetan ixurtzen ziren haragi malgoak. 2ik: beste karaktera bat ere azpimarratzen nuen, alabaina, gizakiak beren ipurdi moteletaz fierrago eta eguneroko hatzetan agresiboagoak. Uzkiaren balantzak milimetroan kontrolatzearen bortxaz, zainak ez zituzten menderatzen. 3ik: bakantzetan ez zutela galtzen denak tropan toki berdinetara, ordu beretan joaiteko ohitura: plaiara, su-permerkatura, gala folklorikoetara, Donapauleko fortza-baskara, zinema pornografikoetara... Ari nintzen pentsatzen, menturaz, gaiaz artikulu bipila era nezakeela, ARGIArako, noski, argazki simple batzuren laguntzarekin. Baina jadanik, espektakulu bekaiztiak, begien hondoa lapurtzen zidan. Munduaren gobernatzeko giltzak ipurdian kokatzen zirela erakatsia izan zitzaien, eta ideia ederra nahi zuten, revoluzionearen erresultado bakar gisa, herrialde atzeratuetan zabaldu, «zibilizazione» hitzaz hornituz. Descartesen «zentzu komunaren» zuhurtzia amini bat ahantzia zen epokan, ipurdia zelako gauza arruntagorik ez zegoela, egia zen. Zirkulu moduan, Mircea Eliaderen obrek baiezten duten betiereko itzuleraren hildotik, ipur-ditik ipurdira zihoan, frantxuten kulturaren errota. Orohar, aspaldikoa zuten, uzkizalesosialista fama: Julius Caesar'ek erakusten zuen, bere liburuan, nola gaulois ospetsuek, bazkal ondoan ainitz laket zuten, zerbitzari emeen bularrak esku ahurrean, irriteko, tinkatzea: eh la Marie, vin peu quj tcouches sula pail'... Horregatik, paillard omenaz jantzi zituzten pittin bat heziagoak ziren erromatarrek. Historia unibertsala hortan utz dezagun, ados zarela, kuttun, segurru nago. Gaur egun ere, mass-medietan ainitz baloratua da, zulo iniziatikoaren inguruko izter parea, eredu kultural bihurtzeraino, naski. Etxe gehienetan, dialogo berdintsuak adi ditezke oraindik: pesta komitearen bilkuralat heldu'iza astelehenian? ez gaizua... ez... ez nuk jiten ahal... ze'uk ba? sexy-folies 'kusi behar diat... Frantzia nazione handia da. Haragi makal hilada arrosak egarritzen ninduen, eta ostatuko mutil koxkorrari beste bierra bat eskatu nion. Esker txarrez ekarri zidan: pagazkin lehenik hartuak... zaude... zaude... zenbat da? ehun ta lau libera... koño! Harriturik nindagon. Ipurdien analizatze zozio-ekonomikoak asko kostatzen zidakeen, ETA eta espainol gobernuaren arteko negoziaketak berriz abiatzen ziren garaian. Pena nuen, bihotzean. Beste aldetik banakien, akzentu hertsia ukan baldin banu, ez zidala horrelako ul-timatum larririk jarriko. Kario ordaindu garagardoaren xenderetan, haurzaroko gertakari batzutaz gogoratzen nintzen, hala nola, amamarekin Donapauleko merkatura, zarea arroltze freskoz beterik, nindoalarik, klase media zabaleko ipurdi horiek, zelako tratuetan ari ziren, arroltzeak, amamak, supermerkatuan baino askoz merkeago eskaintzen zituelarik. Girgilak banatzen dituzten Maliako beltzekin, edo tapis saltzaile arabearrekin, konportamendu berdina zeukaten. Mexprexua. Guretako, prezioak apaldu beharreko ahalgea. Halatan, euskaldun «eboluatu» bakarren ibilmoldeak ez nituen batere ulertzen: liburuak, erdera funtzionalean, publikatzen zituzten, ipur-diaz beste axolarik ez zuten turistei herria presentatzeko. Gehienek dakigu, turista baino espezie zozoagorik ez dela galaxia guzian. mais... nous on est des français... ixilik... bi ostiko!
Urtemuga lehorraren kronika |