www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Banhar deitu salbaiak
Jean Elizalde, «Zerbitzari»
1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

 

 

  hurrengoa

IRAKURTZALEERI

 

        Laket zauku eskuara. Biziki laket. Bainan, nun dira eskuarazko liburuak? Nun?

        Lehen ezagutuak, gordeak dira orai eta ez berriz agertzekoak.

        Zonbat aldi ez dituzue erran edo entzun solas horiek!

        Eskuarazko libururik ez da!

 

* * *

 

        Huna bat, dena eskuaraz. Eskuara ederrean moldatua. Zerbitzari idazlari aiphatuak dauku frantsesetik eskuaralat itzuli. Eta zer eskuaran! Bixkoxa bezen goxoa, arno xaharra bezen gostukoa.

        Liburu hortan, misionesten harat hunatak, oroz gainetik, Aita Dourisboure misionest eskualdunaren bizitze, eder, bethe, saindua. Zer apezaren bihotza eta sua! Apez horren laneri jarraikitzeak berak, bihotzean, on egiten dautzu. On eta biziki on.

 

* * *

 

        Kaseta Eskualduna-k agertarazi du lehenik. Ainhitzek irakurtu dute. Gisa huntan denek esku-menean ukanen dute. Zati bat irakur egun eta bihar bertze bat.

        Etxekoek haurren eskuetan ezarriko dute, nagusi etxekanderek sehien eskuetan, xaharrek gazten eskuetan, apezek, fededunen eskuetan.

        Arbasoen mintzaira irakurtuz, heien ohidureri jarraikiz, gauden gu eskualdun, gogoz, solasez eta urhatsez fededun.

 

* * *

 

        Eskualdun guzientzat egina da liburua.

        Bainan, oroz gainetik gogoan ditugu misionest eskualdun maiteak. Heien eskuetan dugu ezartzen liburua. Ikus dezatela beren herritarra, Aita Dourisboure, irakur ditzatela haren egintzak.

        Ordainez, Jaun misionest maitek, bakhotxak bere xokoan, eskualdunentzat ukan dezatela, beren othoitzetan, orhoitzapen bat. Beren izerdi, neke eta pairamenetarik, guretzat atxik dezatela zati bat.

        Sinhestearen hedamenari ari dira azkarki basa tokietan. Lagun gitzatela gu hemen sinhestearen atxikitzen, barnatzen, hedatzen, gure Eskualherria maitean.

 

* * *

 

        Eskualduna astekariak, eskuarazko liburuen agertarazteko xedea du.

        Huna lehena.

 

  hurrengoa