www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa  

Zenbait doktrina
Maria Santisimak emanak
sor Maria de Jesus Agredakoari

 

Beldur ta amorearen

        Kondizio gau dute Jangoikoaren faboreek, seguratzen baitute humillatus, ta humillatzen deskonfianzarik gabe: emateunte konfianza kuidadoreki, ta kuidadoa sosegu ta bakereki... zuk izazu beldur bere neurrian, ta amorea iago: bi egalebeki egatu lurreko guziaren gain, eta utzi beldur geiegia, zure kausa utzis Jangoikoai, ta berarena artus zeure bekala P. 1. 1. 1. n. 324.

 

Trabajuen gain

        Lenbiziko iten duen bekatuagatik gizonak galdus Jangoikoaren grazia, galtzen du bateo kriatura guzien amistanza: eta ezpalezki detenitu Jaun berak, guziak itzuli leizke mendekatzera agrabioa & Zuk artu besarka trabajuak, ta tribulazioak, zeren merejitu zunas landara zeure kulpas, dire arimaren adornua, ta zeure esposo dibinoaren joia preziosoak. ib. n. 357.

 

Aingiru guardiakoen

        Lenbizikoa agradezimentua orgatik: bigarrena amore ta reberenzia leku guzietan: irugarrena atenzioa eta obedienzia Aingiruen inspirazioei & n. 374.

 

Silenzioaren

        Estima tesoro bat bekala ixiltzearen birtutea... Jardukitzea neurririk ta pizurik gabe da bi agotako kanibeta bat heritzen duena jardukizalea ta adizalea... Jangoikoareki ta Sandueki daike jarduki seguroki, ta ortan ere bear da neurri ta diskrezio. Kriatureki da txoil neke guardatzea erdia pasatu gabe geiegira. Erremedio da arrimatzea extremo kontrakora baita ixiltzea geiegi, aisago ala & n. 385.

 

Graziaren auxilioen

        Ezaumentura datorreneko bat, itxekitzen du artan Jangoikoak argi bat kidatzen duena onera, ta apartarazten gaizkitik & Pasioneak ta Demonioak iluntzen du ezaumentua, ta altxatzen gauza gustosoen benenoa... & Baña eztu orgatik berla desanparatzen Jangoikoak, bai berritzen bere deiak, ta errespondatzen bazaio lenbizikoei, añaditzentu andiagoak, kendus indarrak kontrarioei. Kontra berriz errenditzen bada & 410.

 

Modestiaren

        Beñere eznue beiratu aurpegira gizonai, ezta S. Josefi ere, ezta Aingiruei ere, agertzen zirelaik gizonen idurian: baña Jangoikoan ikusi ta ezaundu nitue guziak: eta lurreko kriaturei eznue izan afekto edo inklinazio humanorik & p. 1. 1. 2. c. 2. n. 439.

 

Kulpaen eta penaen

        Oraiko bizitzan lotsatzentu agitz mortalak edozein penak edo tribulaziok, zeren daukaten presente sentidoari, ta ukitzentuen artan: baña eztitu alteratzen kulpak, zeren enbarazaturik ikusten denareki, eztire pasatzen kulpai darraionera, baita infernuko pena eternoa. Eta dagolaik uniturik au bekatuareki, da ain pizu biotz humanoa, ezi uzten da orditzera kulpas, ta eztu ukitzen penan, zeren eztuen senti infernua sentidoas: ta zukelaik on fedeas, uzten du au alfer ta ilik, nola ezpalu. O itsutasuna &. n. 447.

 

Kastidadearen

        Kastidadeak dio arima ta gorputzaren garbitasuna: da aisa galzea; neke ta inposible ere errekobratzea & Tesoro andi gau dago depositaturik anitz atari ta leiotako kastelu batean, zein ezpadire guardatzen &. Mintzatzean prezisios trata seberidade, modestia ta errekatoreki... Pensa eztela zuretako kriaturarik & 457.

 

Gauza lebeen

        Gure naturalea da floxo obratzean birtutea, ta aisa fallotzeko, zeren inklinatua da deskansura, ta errepugnatzen du trabajua. eta arimak obeditzen diolarik parte animaleai, ta esku bat ematen diolarik, artzen du berak de manera ezi zerbitzuan paratzen du & n. 475.

 

Fedearen

        Fedearen tesoro ezin daikena aski estima dago altxaturik aragisko begiak solamente tuztenei. Beira nola zegon mundua federik gabe. Zenbat jakintsu famatuak erori dire abominazioetan & Fedea da margarita preziosa, ta arha desposorioaren Kristoreki & Fedeak erakusten du bidea bizitza sekulakora: argitzen du ilunbetan: guzietako da poderosa & nobletzen du entendamentua, kentzen dio bere billautasuna & ib. n. 501 &.

 

Esperanzaren

        Esperanza firme goneki bazaizke prometitu Jesusen merejimentuengatik ellegatuko zarela izatera zerukoetaik bat, ikustera Jangoikoaren aurpegia: ta ala emengo guzia idurituko zaizu pizu & n. 512.

 

Amorearen

        Ebek dire señale ta efekto amorearen, pensatzea kontino Jangoikoan: kunplitzea bere manamenduak ta konsejuak: beldur izatea ofenditzeas: ta ofenditurik bereala kuidatzea palakatzeas: penatzea izateas ofenditua, alegratzea izateas zerbitzatua... ekarraraztea berzeak arren amorera &. n. 527.

 

Trabajuen

        Ene alaba, berritu anitz aldis zeure sekretoan estimazio in bear duzuna trabajuen faboreas Jangoikoaganik. Ebek dire juizio justifikatuak beren baitan, ta iago estimatzeko, ezi urre ta arri preziosoak, ta gozoago ezi eztia duenarendako arrazioaren gustoa ongi konzertaturik. Adberti ezi trabajuak kulparik gabe direla benefizio zeñen digna etzaren miserikordia andia gabe: ta kulpareki du anitz parte justiziaren, naiz den miserikordia. Urrea ezpada laberatzen, burriña limatzen, granoa eultzizen, matsa ixtikatzen... & ib. n. 670. Jangoikoaren amorearen prenda &. Beira an ederki agitz.

 

Injurien

        Mendekatzea da billautasuna: barkatzea da nobletasuna, berze alde Jesu Kristoren konforme & n. 706. Barkatzen duenaren ta mendekosoaren diferenzia da nola hume bakar herederoaren, ta etsai mortalaren. Barkatzea ta sufritzea da duadrableago Jangoikoai ezi egitea anitz penitenzia, ta odol ixurtzea. Humildus ta onetsis persegizaleak errendituko duzu Jangoikoaren biotza zure amorera, iganen zara santidadean gora, ta garaituko duzu infernua. Ni, nekielaik norbait mogitzen zela ene kontra, ez nitze baratzen itzuli arteo ordaña logratus arren salbazioa & ib. 708.

 

Probidenziaren

        Bota seguro Jangoikoaren probidenzian amatzen baizaitu iago ezi zuk zeuroi & beira n. 722 &

 

Trabajuen

        Errepetituko dizut jakinde andienaren lekzioa, baitago ezauntzean guruzearen ona & 736.

 

Jangoikoaren juizioen

        Errenditu bear dela Jangoikoaren disposiziora, naiz ez entenda, konfiatus, nola Ama Birjina ezkontzeko & n. 750.

 

Humiltasunaren

        Etzazula errepugna egitean ta padezitzean guzia ellegatzeagatik izatera mansa ta humila biotzez. Attendi nola au izan zen zimendu firmea miragarri in zituenen eneki Jangoikoak, ta adberti & p. 2. n. 14.

 

Zeloaren

        Ezauntzen nue nor zen Jangoikoa gizonendako, ta nor ebek Jangoikoarendako. Emen erretzen ze ene biotza amorez eta dolorez & Konsiderazio gontan ilen nitza askotan, ezpanindu konfortatu Jangoikoak & n. 35.

 

Karidadearen

        Zure anaia batek ofendi balez grabeki zure Aita, etzinazke hume agradezitua, ta ez arreba ona, ezpazindez senti ofensa, ta penatu eroraldias zeureas bekala. Aitai zor erreberenzia, anaiai amorea & n. 68.

 

Ama Birjinaren planta gorputzarena

        Ze adin gartan (14 urte terditan) gorago berzeak baño komunki, txoil ongi egina proporzione ta perfekzione guziareki: aurpegia luze iago ezi borobil: baña agraziatu, ez flako ta ez gizen: kolore klaro, ta zerbaittto moreno: kopeta zabal: begiak andi ta grabe edertasun ezin explika daikenareki, ta kuadrable guzis: naturalearen donoetan ain ederra perfekta, ezi ezta izan personarik ainberze. n. 115.

 

Orazioaren

        Quiéro que deprehendas la ciéncia, cuio objeto es el ser de Dios de manera que ninguna cosa criada se interponga entre tu espiritu y alma, y entre el verdadero y sumo bien. En todo tiempo, lugar, ocupacion, y operaciones le has de tener a la vista, sin soltarte de aquel intimo abrázo de tu corazon. Y para esto te advierto y mando, que le trates con magnificencia, con decóro, con reverencia y temor intimo & n. 188.

Errekatoaren

        Beti zaude oroiturik atzendu gabe beñere doktrina gontas, edozein azare edo trabaju naiz agi, etzazula billa alibio, ta ez admiti dibersio kriatura humanoeki, ta gutiago gizoneki, zeren zure naturale beratx ta inklinatuan ez ematera pena dezakezu izan peligro exzesoaren, sar daien gusto sensiblea: ezi ematen bazaio soltura naturale frajilai, onek eztu atenditzen arrazioa & 189.

 

Graziaren, ta bekatuaren

        Ezta itzik explikatzeko bardin Jaunaren partizipazio gura ta perfekzio graziarenak & ib. 229.

 

Humiltasunaren

        Eman zida Jangoikoak ainberze ezaumentu kuadratzen zaionas humiltasuna, ezi iteagatik onen akto bat, nola garbitzea lurra, apatzea oñak pobre bati, pasa nezazke munduko tormenturik erruenak & n. 252.

 

Zeloaren

        Bi puntutan bear da inguratu zure potenzien ta kuidadoen armoma, au da zeuroi bizitzean Jangoikoaren amistanzan, ta prokuratzean datozin ortara berzeak. Ontan & n. 259.

 

Sazerdoteen

        Ainberze estimazio iten du Jangoikoak Sazerdoteen dignidadeas, ezi aietan aurkitzen badu disposizio, goratzentu, ta ematen diote bere Espiritua, benera dezkien munduak... & Eta korrespondi balezate beren dignidadeari, aien obrak bear lirazke izan Serafinenak, aien aurpegiak aingiruenak ta bear lukete istargitu nola Moisesena & n. 300.

 

Banidadearen

        Eta Jauna da ain zeloso arimaeki, ongi maite tueneki, ezi bereala erretiratzen da, admititzen baitute aiek jendeen laudarioak, ta pagatzen badire aien loxentxues. Eta inposible da juntatzea arima batean munduaren loxentxuak, ta Jangoikoaren erregaloak & Mystika Ciudad, p. 2. n. 302.

 

Tentazioen

        Mortalak daude komunkiro ilundurik, atzendurik bere bizitza eternoas, ta etsaien persekuzioas galarazteko. Ala daude lo sosegaturik, nola ezpalitz etsaiik & Beira p. 2. 1. 3. n. 331. Naiz dragonaren arroganzia den andia, baña bere flakeza da andiagokoa, ta eztu suponitzen iago ezi atomo batek Jangoikoaren birtutearen aldean. Baña nola arren astuzia ta maliziak pasatzen baitu ainberze mortalak, etzaio konbeni arimai paratzea arraziotan ta platikatan arreki & Aparta urrun adi ez dezazun gisan, al badaike & brindatzen du benenoa urresko basoan, ez lotsatzeagatik & n. 355 &.) Egon oroat adbertiturik, baliatzen delaik jendees zure kontra, paratus sobra amore, edo sobra odio. Senti duzulaik sobra amore tratatzen zaitutenetan, iges egin oroat nola Demonioaganik, baña aborrezitus Demonioa, ta onetsis Jangoikoaren kriatura. Sobra odio dizutelaik, zuk ama manso eskatus aien fabore & beira n. 358.

 

Probidenziaren

        Eta mortaleek ezaun balezate kuidado amoroso duena miserikordien Aitak aien eramateas, deskuida leizke beren burues, ta ez leizke entrega alako kuidado molesto, inutil, peligrosoetara, zeñeki bizi diren afanaturik & n. 384. &.

 

Bake ta soseguaren

        Zeure gobernuaren, ta tratuaren Jangoikoareki, tori adbertenzia on bat: au da kuida zazula konserbatzeas beti trankil bake barnekoan, admititu gabe turbaziorik batere oraiko biziaren edozein lanzegatik & Eztunai Jangoikoak turba daien bat traba J uareki, baizik mereji dezan; S. Josef exenplu zeloetan & n. 405.

 

Odio ta suberbiaren

        Bekatu guzietaik batere ezta ain aborrezigarria nola ebek anaien kontra & beira n. 415. &

 

Humiltasunaren

        Ene humea, humiltasunaren eskolan nai zaitut aplikatua ta dilijenta, nola erakutsiko dizun ene bizitzaren prozesoak: ta au bear da izan zure kuidadoen lenbizikoa ta azkena, baldin nai bazara prebenitu zure Jaunaren besarka dulzeetara, ta seguratu beraren faboreak, ta gozatu tesoro argiarenak altxatzen denarenak suberboei, zeren ezi humiltasunaren fiadorea gabe niori eztakiozke fia &. n. 426.

 

Kodiziaren, ta kuidado prudentearen

        Nor da eztenik enredatzen kodizian? &. 435. &.

 

Ornamenta Sagratuen

        Nai dut adberti zazun dezenzia, zeñeki bear diren tratatu gauza konsagratuak Jangoikoaren kultora: ta erreprehenditu irreberenzia, zeñeki bere Ministroek Jauna ofenditzen duten & n. 445.

        Korporaleak zikin daudelaik, Aingiruak asistitzen dutenak mezan daude alketurik bekala, ta apartatzen begiak alako Ministroenganik, ta admiratzen nola Jaunak duen pazienzia sufritzeko & ib. Eta errelijiosaen ofizio proprioa dela korporaleak & 446. &

 

Injurien sufritzearen

        Errazu, ene maitea, baldin mundukoen desprezio sufrituaren errekonpensan paratzen baitu Jangoikoak zure baitan bere begiak ta amorea, zergatik eztuzu erosiko ain merke balio duena infinito? Zer emanen dizute jendeek, naiz zelebra ta estima zaizaten? Zer galduko duzu, despreziatzen baduzu? Ezta guzia gezurra ta banidade? Ezta itzal bat doakiotena eskuetaik &. n. 464.

        Utzazu guzia, ta biotzez, eta ezpazaitu despreziatzen munduak, desprezia zazu zuk bera, ta geldi zaite libre, desenbarazaturik & ibid.

 

Eukaristiaren

        Ene exenplutik ikasazu reberenzia, beldurtasun, ta respetoa, zeñeki tratatu bear duzun, nola nik egiten nuen, neukalaik nere besotan: exekutatuko duzu doktrina gau, errezibitzen duzulaik zeure petxora Eukaristiaren sakramentu benerablean, non dagon Jangoiko ta gizon egiaskoa bera ene entrañetaik jaio zena. Eta sakramentu gontan artzen duzu ta idukitzen duzu errealki ain urbil, ezi dago zeure barnean egiaz, nola nik neukan, naiz berze modus. 487. &

 

Kristoren Pasioaren

        Zeruko Aingiru ta Sandu guziak admiratzen dire krueldade biotzeko dutenas lurrekoek beren kontra, ta beren Kriadore ta Salbadorearen kontra, ezpaitute niores konpasionerik, ez gure Jaunak padezitu zuenas, eztare berek padezitzeko dutenas. Eta gero erremedia eztaikelaik ezauntzea atzendura gau izanen da konfusio ta desesperazio, ta pena &. n. 539.

        Itzulazu zeure biotz ta gogo guzia Erredenzionearen misterio ta benefizioetara. Guziori eman zaite aietara; pensa, errepensa, pizatu, ta estimazkizu, nola zu bazina bakarrik, ta aiek zuretako sollik. Aietan aurkituko duzu bizitza, egia, ta badea eternidaderako; ta au segitus ez dezakezu uts egin, baizik aurkituko duzu argia ta bakea. ib.

 

Graziaren auxilioen

        Errege Magoei agituan enzerratzen da egia bat agitz prezisoa arimen salbazioaren, agitz gutiek ezauntzen dutena, ta gutiagoek adbertitzen. Au da, Jangoikoaren inspirazio ta deiek komunki segitzen dutela orden gau: lenbizikoek mogitzen dutela obratzera zenbait birtute: eta ebei errespondatzen badiote arimak, Jangoikoak bialtzentiola andiagokoak: eta ebetas baliatus disponitzen dela & n. 563.

 

Limosnaren

        Zein kruel berekoi egin den naturaleza humanoa, ezi ainberze beartsu izanik, ain guti baitire erremediatzen direnak abratsenganik! Gizonen inpiedade desatento gonek ofenditzentu Aingiruak, ta tristatzen Espiritu Sandua, beiratus arimen nobletasuna ain txar billauturik, zerbitzatus guziek kodizia itsusiari & &. n. 571. eta zuketelaik erosi bizitza sekulakoa haziendareki, oneki erosten baitute beren perdizioa &.

        Amoresko obrak urre: orazioa inzensu: sufrimentua ta mortifikazioa mirra. ibid. 572.

        Beñere eztakioke deus fia naturaleza kutsatuai, ezi beti nai du iago duen baño, ta beñere eztio, aski da; ta zenbatenas iago artzen duen, egarri iago du. 582.

 

Pereza, edo epeltasunaren

        Miserietaik bat da kontentatzea egiteas obra birtuteskoak nagi ferboreik gabe, nola iten balitz gauza guti inporta dena. Biotzaren ignoranzia ta billautasun gonengatik ellegatzen dire guti Jangoikoaren tratu ta amistanza ertxira, zein erdexten baita solamente amore ferborosoareki: Deizen da ferboroso, zeren nola ura irakiten den suareki, ala amoreak Espiritu Sanduaren su dibinoareki goratzen du arima bere gañetik, ta gauza guzien gañetik: ezi amatus itxekitzen da iago; ta azitzen da afekto ase eztaiken bat, zeñeki ez solamente mespreziatzen du lurreko guzia, baita on guziak ere ez dezake ase & 594.

 

Pazienziaren

        Konfusio andia da, ta atrebimentua ere, aborrezitzea fielek pasatzea trabaju, pasatu ondoan aiengatik ene Seme Santisimoak; bada bera il baño len, pasatu zute asko Sanduek guruzea & n. 603.

        Au guziau ezta baratu bear solamente afektoetan, ta erratean anitz aldis Jauna, Jauna: eta gero ellegatzen delaik kaliza edo guruzearen txastatzeko eskalda, tristatu, aflijitu, ta igeska ibili penaetaik... ez dezakezu segi Kristo, ezpauzu besarkatzen gurutzea, ta alegratzen orreki. Faltatzenbadizute kriaturek, meatxatzen tentazioak, aflijitzen tribulazioak, ertxitzen eriotzeko doloreek, etzara turbatu bear, ta ez mostratu bear kobarde, ezi on da gure desplazer & 604.

        Trabaju ta pena emengoak admititzen badire biotz alegre ta serenoareki, espiritualizatzen dute gizona, elebatzen dute, ta ematen diote jakinde dibinoa: ta bereala aurkitzen du konsolu & Au da erredentorearen eskolako jakindea eztutena entendatzen Babilonian bizi direnek, ta banidadearen amazaleek. 605.

 

Zeloaren

        Beñere eztuzu errehusatu bear nekerik, difikultaderik, amar gura ta dolorerik, al badezakezu alakoen medios irabazi Jangoikoarendako arimaren bat, edo lagundu atratzeko bekatutik, ta obetzeko bizia. Eta ez kobardeatu izateas inutil, ta ain pobre, ta eztela logratuko zure deseoa ta trabajua: ezi eztakizu nola admitituko duen Jaunak, ta artuko duen zerbitzutako. Bentzait zuk bear duzu trabajatu dilijent, ta ez jan ogia alfer bere etxean n. 618.

 

Jangoikoaren amorearen

        Lenbiziko instantetik ni paratu nindue testigo, ta diot etzela baratu eskatzetik salbazioa gizonen aurzututik artu zue guruzea & ib. n. 700.

 

Konformidadearen

        Personaren errendimentuan ezta billatu bear berze arraziorik, baizik ala manatzen duela Jaunak, ta berak disponitzen duela guzia... Jakinde gontan nai dut alzina zaiten, ta ar zazun fortunak ta desfortunak, onak eta gaitzak aurpegi berareki, arimoaren bardin ta serenidadereki, ez batak trista zaizan, ta ez berzeak alegra sobra, baizik solamente atendi ala ordenatzen duela Jangoikoak, ala dela bere plazera. n. 710.

 

Kristoren doktrinaren

        Nai duzu izan Kristoren Diszipulo: Beti bere Majestadea dago egiten Maestruaren ofizioa. Disposizio bear duzuna tori: lenik konzienzia garbi, sereno sosegatua, ta erne beti ez deskuidatzeko kulparen batean munduko edozein goraberagatik. Gero aparta ta despei lurreko gauzetaik, eztaien geldi ez memoriaik ta ez errestorik ere, baizik biotza senzill sereno klaro. Gero atendi inspiratzen dizuna erreberenzia, estimazio ta agradezimentu onareki. Ezi delarik bat eskergaitz deskuidatu, erretiratzen da Jauna disgustaturik: ezi eztuzu pensatu bear dela erretiro goi amorez, bai penatako & ib. n. 724.

        Lenbiziko pausua: peregrinazio emengoan kunplitzea Mankamentuak, nola zimendu on guziaren: baña kunplitzea ez epelki, baizik debotoki: gero añadi borondatezko obra onak, irabazteko Jaunaren borondatea. Pensa bidea emengo bizitzatik eternora dela luze, nekoso, ta peligroso, etsaiengatik ta gure frajilidadeagatik. Denbora labur: fina inzierto: eta au edo guzis ditxoso, edo guzis desditxatu, ta ezin aldatu & beira motiboak nekearen n. 744.

        Ezta galtzen penarik gabe zeukana amore ta gustoreki: Egia gonek progatzen du mundukoen desamorea Jaunagana, bada ainberzeek galtzen, ain gutik negar iten. Ezta bardin ausentatzea edo okultatzea Jangoikoa arimari amorearen progutan, nola kulpen kastigotan. Ura da Jangoikoaren amorearen injenioa, ta medioa komunikatzeko ago arimareki mereji duenareki. Berzea da kastigo justoa: lenbizikoa da non humillatzen den arima beldur sandu, ta humearen amoreareki: eta naiz ez dezon erreprehendi konzienziak, biotz amorosoak ezaunzen du peligroa, senti du galzea, du beldur & n. 755.

 

Sakramentuen

        Arritzen dire Aingiruak gizonen desagradezimentuas ez estimatzean Sakramentuen erremedioak. Nai dut eztakizun pasa egunik eman gabe graziak, zeren ordenatu zituen Sakramentuak, ta sufritzen duen aien usatzea gaizki. Errezibizkizu zuk erreberenzia, fede, ta esperanza firmeareki: Eta amore duzunagatik penitenziaren Sakramentura, ellega disposizio erakusten duenareki Elizak: elega maiz ta egunoro: ta aurkitzen zarelaik kulpan, ez utzi gerora. Garbi zaite &. ib. p. 2. 1. 5. n. 844.

        Berexki nai dut entenda zazun Jangoikoaren indignazioa errezibitzentuztenen kontra indignoki, espezialki Eukaristia & ib. n. 845.

 

Ona ongi egiteko

        Asenta zeure biotzean adbertenzia gau, ezi in bear duzulaik obraren bat, in baño len, konsidera zazun zeure baitan, itera zoazin gura inen ginduen ene Seme dibinoak, eta nik, eta nola inen ginduen & n. 854.

 

Karidadearen

        Irur birtuteetan nai dut imita nazazun, prudenzian, karidadean, justizian. Prudenziareki bear zara alzinatu proximoen bearrei: karidadeareki mogitu dilijent amorosa erremediatzera: ta justiziak erakutsiko dizu dela obligazio ala egitea, nola nai zinduken zeuretako, ta nola nai duen beartsuak. Begirik eztuenai zure begiak biz & n. 861.

 

Trabajatzearen

        Faltaturik indarrak S. Josefi, nik suplitzen nue. Mundukoetan sartu da perbersidade bat inklinatzen duena Jangoikoa kastigatzera, baita ezi guziok jaio direlaik trabajatzeko, ezpaita errepartitzen trabajua, baizik poderoso deitzen direnak nai dire dispensatu lege komun gontaik: erori daien karga pobreen gain, ta ebek sustenta dezaten aien ponpa beren izerdias & n. 862. beira an konseju &.

 

Herien kuidatzea

        Obra kuadrableenetaik Jangoikoai, ta protxugarrienetaik bat da karidadea herieki &. 871. Herizai izatea da ofizio estimagarria ainberze, ezi Jangoikoaren etxean da andia. Kunplitzeko au, ez enkargatu berzeeri in dezakezuna zeurorrek. Beira an exzelent. 872 &.

 

Eriotzearen

        Eriotzean pasatzentuzte arimek trabaju sinetsi eztaizkenak, Deabruen, naturalezaren... Aiek ikusias geros eritasun mortala, prebenitzen dire beren malizia ta astuzia guziareki akometitzeko heri pobreai & Amatzen dutenei sobra bizi gau, sinestarazten diote eztela peligro ainberze, edo estorbatzen dute ez dezkien desengaña niork. Izan direnei deskuidatuak Sakramentuen usoan paratzentiote difikultade andiagokoak, il daitzen gabe edo gaizki errezibiturik. Berze batzuei ematen diote konfusione, ez dezaten agertu konzienzia &. Berze batzuei, ez dezaten agertu obligazioak. Berze batzuei, ordena dezaten asko banidade il ondoreko ere. Berze batzuei ondasunen amorea & Guziei beren kostunbreeki gerra 881.

        Agitz guti dire Sanduak, zeñei azken gartan eztioten akometitzen ira erruareki. Eta Sandu andienak eroriarazi nai baditu orduan, zer esperatzen dute biziosoek, epelek, ta bekatus bete direnek? &.

        Emendik entendatuko duzu eriotzearen peligro sumoa, ta zenbat arima galtzen den ordu gartan, noiz merejimentuak ta bekatuak asten diren obratzen. Eztizut deklaratzen anitz galtzen direnak ta kondenatzen, etzai zen il penaren utses, barin badakizu, ta barin baduzu Jaunaren amore egiasko: baña erregla jenerala da, bizi onari darraiola eriotze ona: gañarakoa da dudasko, argal, ta agiasko. Erremedio seguroa & 883.

        Laguntzeko zuk, nola nauzun, daudenei larize arriskatu gartan, lenik konseja guziei nik errana: gero egin orazio egunoro iltzen direnengatik, nola iten nuen nik. Errezibiarazi mugonez Sakramentuak: mintzatu Jangoikoaren gauzak: animatu &. n. 885.

 

Ama Birjinaren ta S. Josefen &

        Munduko guziek ignoratu dute ene esposo sanduaren pribilejioak ta abantallak, ta zenbat dezaken Jangoikoaren presenzian... Zeure bear guzietan baliatu bear zara beraren interzesioas, ta inarazi anitz deboto: ezi ene esposoak eskatzen duena Zeruan, ematen du Jangoikoak lurrean; ta beraren itzera & n. 894.

 

Adorazioaren

        En el retiro puedes hacer muchas genuflexiones, como yo lo hacia, y postrada y pegada con la tierra podrás humillárte adorando â la Suprema Magestad del Altissimo, para que el cuerpo mortal, que aggrava al alma, sea offrecido como en sacrificio aceptable, para satisfacer &. n. 907.

 

Konfianzaren

        Aunque tu amor con mi Hijo y Señor ha de ser libre, como de hija fidelissima y esposa muy amorosa, y no de esclava, con todo quiero para aliénto de la humana flaqueza y de la esperanza, eranza, que tengas memoria de la suavidád del amor divino, y quan dulce es este señor para los que con amor filial le temen. O hija carissima, si no impidieran los pecados de los hombres, y si no resistieran â la inclinacion de aquella bondad infinita, como gustarían de sus delicias, y favóres sin medida? De tal manera lo hacen, que no solo se acostumbran â ser indignos de gustar del Señor, sino â no creer que otros participan de esta suavidad que quisiera comunicar â todos &. n. 918.

 

Zeloaren

        Si este beneficio se tomára â peso, y los mortales no fueran tan ingratos, ninguno perdiera la ocasion de su remedio, ni se entregara â la condenacion eterna. Otras veces te he dicho que el numero de estos infelices prescitas es tan grande, y el de los que se salvan, tan pequeño, que no es conveniente declararlo mas en particular, porque si lo entendieras, y eres hija verdadera de la Iglesia y esposa de Christo, havias de morir con el dolor de tal desdicha. Lo que puedes saber, es que toda esta perdicion & todo redunda del olvido y desprecio que tienen de la vida y redencion de Christo n. 931.

        Beira an nola Kristioen bekatuak diren gaixtoago Judioenak baño, ta orgatik azoteak &.

        Zer ofrezitzen duen Jesu Kristok, zer Luziferek, nola ala ere garen geuren kontra & 939.

        Trabajuen sufritzearen balioa, ta nola nai zuen Ama Santisimak, nola bear den & beira n. 960.

 

Jakindearen

        Aragiaren jakindeak egintu gizonak ignorante, zoro, ta Jangoikoaren kontrario, zeren baita ura Deabruarena, ta eztena sujetatu nai legeari: Eta zenbatenas iago estudiatzen ta trabajatzen duten Adanen humeek beren estudioetan, iago ignoratzentute Jangoikoarenak. Zer titulos mundu gontako humeak nai dire deitu Jangoikoaren hume, Kristoren Anai, ta heredero? hume adoptiboa bear da iduritu hume naturalai daiken diña & ib. n. 972.

 

Pazienziaren

        Bere Kriadore ta Erredentorea ofenditu duenik niork ere ez dezake erran egiaz, iten zaiola agrabio edo injustizia, naiz agi dakizkion munduko tribulazio ta aflikzio guziak 984.

 

Penitenziaren

        Gorputzaren obra penalak dire ain proprio ta dagozkionak kriatura mortalai, ezi onen ignoranziak, ta guruzearen artzeko atzendurak dauka galdurik asko arima. Lenbiziko tituloa mortifikatzeko aragia, da zeren garen konzebituak bekatuan & Bigarrena in dugun sobra bekatu Jangoikoaren kontra, ta bear zaio eman satisfakzio, eta kulpari darraio pena & Irugarrena imitatzeagatik Jesu Kristo guruzifikatua padezitu zuena guregatik &. n. 992.

 

Ama Birjinaren debozioaren

        Zierto da nik maitatu nuela S. Juan Ebanjelaria, zeren baize agitz puro ta kandido. Badakizu nai zela ni Ama piadosa, ta errezibitzentutela Amaren entrañeki nautenak izan ene humeak afekto fiñareki, eta Jaunak komunikatu zidan karidadeareki besoak zabaldurik besarka artukotut, ta izanen naiz aien Abogada. Zu izanez pobre inutil & izanen zara & n. 1031.

 

Inspirazio onen

        Eta ala ordenatzen dizut, ezi ezauntzen duzulaik zure Artzai ta Esposo gonen argia ta boza, belaurika zaitela erreberente, atenditzeko, esker millaeki adora zazu, ta eskribizkizu beraren itzak zure petxoan & 1051.

 

Humildadearen

        Bere maldade ta astuzia enpleatu du serpiente zarrak, borratzeko biotzetaik humildadearen jakindea eraiki zuena Kriadoreak, ta onen lekuan eraiki du arrek suberbiaren zizaña. Onen atratzeko zañetaik ta arren itzultzeko, da preziso nai dezan batek izatea humillatua jendeenganik, ta eskatzea Jangoikoai & n. 1063.

        Humiltasun ta desprezioaren bidea ta aflikzioena da erakutsi zuena ene Semeak eta nik. Au da biziaren bide erreala ibiligin duena guk lenik, ta ingina aflijituen ta trabajutan direnen anparazale & 1078.

 

Ama Birjinaren debozioaren

        Ene Seme dibinoak S. Juani azken afarian errebelatu zition sekretoetaik bat ze, logratu zuela beraren amorea amore zidanagatik niri, eta Judas erori zela, zeren despreziatu zuen ene piedadea & n. 1097.

 

Karidadea justoeki

        Berze sekreto bat da, bekatu itsusi ta Jangoikoak guzis aborrezitzentuenetaik dela ez estimatzea justoak ta Jangoikoaren adiskideak, espezialki Maria Santisima: ezi ez onestea etsaiak ere barin bada ain odioso Jangoikoai, zer da on egitea bere adiskideeki? Au da erreprobazioaren señale bat & 1098.

 

Trabajuen

        Bada egunoro zoazi entendatus iago ta deklaratus amore fiña, zeñeki ene Semeak eta nik artugin duen guruzearen bidea, arrazio da imita zazun. Zor gau doakizu aumentatus, ta ez dezakezu paga, ezpaituzu artzen ta amatzen trabajuak alako afektoareki, ezi zuretako daien penarik andiena ez padezitzea. Berritu egunoro deseo gau, ezi nai zaitut jakintsu jakinde gontan, zein ignoratzen ta aborrezitzen baitu munduak & beira n. 1113.

 

Bekatuaren

        Emanik arima bekatura, ezta podoreik lurrean dezakenik itzuli ta deteni, eztaien erori ondarreraño: bere naturale gaixtoaren izua nola arria beitirat, pasioneak, kostunbreak, Deabrua & Dezake libra sollik podore dibinoak, sollik erremedia bere eskuak n. 1139.

 

Karidadearen etsaieki

        Direnak beratx ta suabe ofenditzen ta persegitzentuteneki dire zerbait idurituak Jangoiko-gizonari, zein baizebila beti billatzen, barkatzen, ongi egiten bekatariei. 1140.

 

Eukaristiaren

        Zer deskargu emanen dute juizioan gizonek izanas bereki Jangoikoa bera sakramentaturik Elizan etxideten doakizkion errezibitzera, betetzeko bere donoes, ta aiek despreziatu amore ta fabore infinito gau, dibertitzeagatik munduko gusto, banidade & 1155.

        O ene humea, baldin katolikoek idiki balezkite beren biotzak errezibitzeko Eukaristiako benefizioen ezaumentua! O! desagoaturik lurreko afektoetaik aplika balezate fede bizia entendatzeko fortuna &. beira 1200 guzia.

        Ene merejimentu guzi guziak uste nue pagatzen zirela abasto solamente komunione bateki, ta oraño ere ez nitza uste digna & ib. 1203.

 

Kristoren pasioaren

        Gauta egun pensatzea Kristoren pasio, ta eriotzean da Sandaen jakindea, mundukoek eztakitena; da biziaren ta entendamentuaren ogia asetzen ta erakustentuena txipittoak, utzis uts munduko banoak. Jakinde gontan nai zaitut aplikatua, ezi oneki etorriko zaizkizu on guziak & n. 1236.

        Nai dute ignoranteek ellegatu Aitagana pasatu gabe Kristoganik: Padezitu ta konpadezitu gabe naute erreinatu & naute balia dakioten gozatzeko emen ta an. Ezta hume ona eztuena imitatzen bere Aita, ez Diszipulo ona eztuena segitzen & Baña amoreak, zeñeki nai dugun salba daitzen, obligatzen gaitu bialtzera trabajuak, nai ez dituzte borondatez, bentzait admiti ta sufri dezkiten nezesidadez, eta ala sar daitzen bidean deskansurako & n. 1238. &.

 

Justiziaren

        Lo que te advierto, es que no solo los tormentos que padéce judas traidor, sino tambien los de muchos Christianos, que con el se condenan, y bajan al mismo lugar señalado para ellos desde el principio, exceden â los de muchos Demonios; porque mi hijo santissimo no murió por los Angeles malos, sino por los hombres &. 1254.

 

Kristoren pasioaren

        Llora y afligete de que tantos vivan en este olvido de la redencion, y que tantos trabájen con todo su conato, por perder lo que costó sangre y muerte del mismo Dios, y lo que yo & n. 1266.

 

Pazienziaren ta penitenziaren

        Recompensa tus faltas y culpas con la paciencia en las adversidades: reci elas con alegre semblánte, sin turbacion y sin differencia sean las que fueren, assi de enfermedad, como de molestias de criaturas. En todo esto puedes padecer, y lo debes tolerar con fee, esperanza y magnanimidad, y te advierto que no hay exercicio mas provechóso para el alma, que el padecer, porque dá luz &. n. 1267.

 

Zeloaren

        Despues de estas penas (de Christo) fueron las mayores por conocer, que con haver padecido su Magestad tal muerte y passion por los hombres, se havian de condenar tantos â vista de de aquel infinito valor. En este dolor tambien quiero que me acompañes, y te lastimes de tan lamentable desdicha, que entre los mortales no hay otra dina de ser llorada con llanto lastimoso, ni door que se compare â este. Pocos hay que adviertan &

        Pero mi Hijo y yo admitimos con es ecial agrado â los que nos imitan en este door, y se affligen por la perdicion de tantos & 1296.

        Generalmente todos estan entumecidos con el mortal veneno de la antigua serpiente, y mas sediéntos de beberle, quanto mas heridos, y dolientes de este lamentable achaque. El camino de la cruz é imitacion de Christo por la humildad y sinceridad christiana está desierto, porque son pocos los que caminan por el. Para quebrantar esta cabeza de Lucifer, fue la paciencia y silencio de mi hijo santissimo en su passion & 1313.

 

Silenzioaren

        Infinitos son los comprehendidos en este peligroso error (de ostentar) y deseando parecer sabios, hablan mucho, y vienen â perder lo mismo que pretenden, porque son conocidos por ignorantes. Todos estos vicios nacen de la sobervia radicada en la naturaleza. Pero tu conserva en tu corazon la doctrina de mi hijo santissimo mia, aborrece la ostentacion humana; sufre, cala, y dexa al mundo que te repute por ignorante, pues él no conoce en que lugar vive la verdadera sabiduría. n. 1313.

 

Bekatuen gaixtoaren

        Sanguis eius super nos &. O itsutasun kruela! Inozentearen odola nai duzie kargatu zeuren gain &. Badute beren mia Kristioen bekatuek ere gure Jaunaren odol ta eriotzearen kontra diotela: Biz Kristo afrentatua, lixtukatua, azotatua, guruzifikatua &. Padezi bez ta il bedi Jangoikoa bera humano, ta guk goza geuren gustoak. Balia gaitzen okasioas &. n. 1326. &.

        On izanen, ta gora egonen bekatuen gaitza zein gaixto, ta zergatik & n. 1332. &

        Peligro gau da klaro sazerdote epeletan, beldur ta errespetorik gabe artzentutenetan Eukaristia ta berze sakramentuak... nekez korrejitzen baitire, zeren galdu duten Elizako erremedioen aprezioa: eta medizina ebeki, zeñeki sendatzen diren ignoranteak, heritzen dire aiek direnak osasun espiritualaren medikuak. ib.

        Eta nola baitago señalaturik bekatuen numero sufrituko diotena, numero gau ezta kontatzen kantidadeas solamente, baitare kalidadeas: ala agi daike izan daitzen alakoak desanparatuak bekatu gutiagoreki, ezi iagoreki berze batzuk & 1333. Beira an faboratuen &

 

Legearen

        Zuretako zeure estadoa bear da izan gurutzea, non zauden josirik & Au da Babilonia ta Adanen humeen engañua, prokuratzen baitute billatzea zabal edo lazadurak legean nork bere estadoan, ta errekateatzen beren arimen salbazioa erosteko zerua merkeegi edo arrixkatzeko galtzera, kostatu bear bazaiote ajustatzea legearen errigoreari. Emendik datorz billatzea doktrina eta opinione lazatzentutenak sendak & 1410.

 

Jesu Kristoren

        Jendamende gaixto gontan bizi zara zu, eta etzai zan konprehendi ainberze arimen galmendeak, negar egizu orgatik, ta beñere ez atzen ene seme santisimoaren enkarnazioa, pasioa, ta eriotzea, nai baitut agradezidezkizun zuk asko despreziatzentutenengatik. Seguratzen dizut, memoria ta meditazio gau sollik ere dela lotsamentu andia infernuaren & 1435.

 

Graziaren

        Seguratzen dizut eztela obra onik intenzio onareki iten denik gelditzen premiorik gabe berladanik, ezi eztu suak itxekitzen istupa idorra ain laster, ez arria jausten zentrora ain fite, nola Jangoikoaren ona ta grazia komunikatzen baita arimei disponitzen badire. Egia gonek admirazio ematen diote bienabenturatuei ezauntzen dutenei &. 1494.

        Exerzitatzeko Jangoikoaren laudarioetan errepeti ene izenean Magnifikat anitz aldis: eta zaudelaik bakarrik, errazu lurrean kurturik ta biotzaren afekto osoareki &. 1507.

        Geldi zaite ongi adbertiturik ta erakutsirik Jangoikoaren amorearen suabidade ta liberalidade inmensoas, ezpadiote inpeditzen. Beraren inklinazioaren konforme da erregalazea kriaturak iago ezi aflijitzea; premiatzea iago ezi kastigatzea; konsolatzea & Makurtzen dute gizonek naies konsolazio lurrekoak; errore gau korrejitzen du bialis tribulazioak ta kastigoak, baitire preziso disponitzeko lur gaixtoa & n. 1529.

 

Jangoikoaren karidadearen

        Adberti, ezi nola on sumoan baita natural komunikatu naia bere kriaturaei, baña jendamende presentean nai du manifestatu iago bere klemenzia liberala mortaleeki, zeren akabatzen zaiote denbora, ta guti dire nai direnak disponitu errezibitzeko bere eskuiaren donoak. p. 3. n. 9.

 

Ama Birjinaren

        Da Jangoikoaren borondatea manifesta daien munduari egin nuena nik Elizagatik, ta duten deseoa sokorritzeko baliatzen direnei ene anparoas, nola Jaunak enkargatu zidan, ta nik ofrezitzen dioteten Amaren afektoareki. Ia da denbora entenda dezaten Elizako humeek benefizioen goratasuna, nora goratu ninduen guzis poderosoak; ta gora daitzen berak esperanzan, ezaundus obeki zenbat nauten ta dezoketen faboratu, ezi lastimatzen naiz Ama amorosa bekala ikusteas ene humeak ain engañatuak Demonioaganik. n. 37.

 

Jangoikoaren beldurtasunaren

        Beldur izatearen jakindea da efekto proprioa Jangoikoak arimai itention faboreen, ta ematen du suabidade, dulzetasun, bake, ta trankilidadereki, jakin dezan estimatzen Jangoikoaren donoa & ib. p. 3. n. 72.

 

Ama Birjinaren

        Jangoikoak eman zidalaik Zeruan Elizako Amaren tituloa, komunikatu zida bere karidadearen partizipazio bat ezin erran daikena... Baña noiz desmaiatzen bekala nitzan afektoetan ze, noiz ezkatzen nuen bekatarien konbersionea, ta noiz fieletaik norbait galtzen zen. Okasio alakoetan, gozoaren ta dolorearen ertean, padezitu nue iago ezi Martirek beren tormentuetan, zeren arima bakotxagatik obratzen nuen indar sobrenaturalareki & p. 3. n. 115.

 

Eukaristiaren

        Gozatzen duten glorian al baleike izan doloreik, andien eman lezadakena litzake gizonen desaten zio ta atrebimentua ellegatzean errezibitzera gorputz dibinoa, batzuek zikin, berze batzuek desatento, ta kasi guziek erreparatu gabe zenbat pizatzen ta balio duen amen garrek, ezpaita gutiago Jangoikoa baño &. 116.

 

Zeloaren

        Eznezake errepugna tormenturik ta ez eriotzea ere, preziso balitz, erremediatzeagatik edozein kondenatzen direnetaik, ta konta nezake ene deskansutako. Zu ezpazara iltzen, bentzait ez exkusa padezitzea arimengatik &. Eska, trabaja, exkusatzeagatik edozein kulpa zeure anaiaetan &. Prosegi, naiz ez berla & Eztunai Jangoikoak bekatariaren galmendea, eta etzue berez izan borondate absoluto antezedente galzeko bere kriaturak, baizik guziak nai luzke salbatu, ezpaleizdue gal berak: eta permititzen badu ere, permititzen du beraren desplazer dena gizonen libertadeagatik. 177.

        Nai dizut konsejatu Amak bekala, tentazioak edo pasioneak inklinatzen zaituelaik admititzera kulparen bat, den lebeena, oroi zaiten dolore ta negar kostatu zekizkidana jakitea mortaleen bekatuak inpeditu naiez. n. 178.

 

Fedearen

        Apostoluek ordenatuas geros Kredoa, nai dut jakin dezazun, errepetitzen nuela nik egunoro anitz aldis belauriko kurturik erreberente. & n. 219. Doktrina Kristioari duzun kariñoa Jangoikoak emana kuadratzen zaio berai ta niri, ta erman dezazun zeureki, ta lei dezazun maiz, ta berriro enkargatzen dizut: ta enkarga zazu berzeeri, ezi da joia adornatzentuena arimak... & 220.

 

Zeloaren

        Konplazenzia artzen duena bere Majestadeak laguntzean arimen salbazioan eztaike ezaun bizi mortalean. Orgatik da ain gora ofizioa 241. Beira Sazerdoteendako an miragarriak. 243.

 

Ama Birjinaren

        Ainberzekoa da ene karidadea bekatarieki, ezi mugonez ta egiaz dei banindezate, nior ezleike galdu. Baña eztute egiten erreproboek & 301.

 

Konfesioaren

        Justifikatzen direlaik arimak sakramentueki, espezialki konfesioareki, agitzen da askotan eztirela Demonioak trebe agertzera penitentearen alzinean, ez beiratzera ere &. 304.

        Zeruan posible balitz tristura, ezlizake baizik itzultzeas erorzera & Ain poderoso da bekatua komogitzeko Zerua, nola penitenzia tormentatzeko infernua. n. 305.

        Konfesazkizu egunoro zure faltak &. 477.

        Prokura zazu ellegatzea beti konfesioko sakramentura ferborereki, aprezio, ta benerazioreki, ta zeure kulpen dolore sinareki: ezi erremedio gau da lotsamentu andi dragonaren: ta erne dabila inpeditzeko arimak, ta engañatzeko astutoki, errezibi dezaten sakramentu gau epelki, kostunbres, dolorerik ta bear diren kondiziorik gabe. Au prokuratzen du Demonioak ez solamente galzeagatik arimak, baitare exkusatzeagatik bere tormentua errezibitzen duena ikusteas penitente bat egiaskoa ta justifikatua oprimitzen ta konfunditzen duena bere suberbiaren malignidadean. p. 3. n. 305.

 

Zeloaren

        Oroi zaite kontino nola ene Seme dibinoa eta ni bizi mortalean gindeuden beti anhelatzen ta suspiratzen Adanen hume guzien salbazioagatik, ta negar egiten galmende eternoas prokuratzen dutenas ainberzeek alegria falsuareki berendako. Karidade ta zelo gontan nai dut señalazaiten &. 333.

 

Ama Birjinaren

        Nola Ama Birjinak asistitu zion S. Tiagori martirioan, nola Jangoikoak ofrezitu zuen anitz grazia inbokatzen dutenei Ama dibina iltzerakoan &. n. 410.

 

Zeloaren

        Seguratzen dizut bizi zarela denboretan, noiz negar odolesko in bear zinduken Adanen humeen kalamidadeengatik & beira kausak. n. 427.

        Humildade ta obedienziaren S. Pedrori exenpl. 460.

        Legeen lazatzeas opinione ta injenioeki 476.

        Tentazioen gain ta frajilidadearen gain doktrina n. 500 &.

        Pelea kontinoaren Kristoren ta Luziferen & n. 529.

        Arima zenbait espezialki deituen & n. 552.

        Sazerdoteen errespetoaren, Zerutik ere & n. 572.

        Kristoren pasioaren memoria, ta komunionearen n. 591.

        Ama Birjinaren pribilejioen, eskritura,

        konzepzio n. 620...

aurrekoa