www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Desposorioa

 

        7. Bitarteo Sazerdote Sumoak, Aita ta Amaren partez zuenak kuidado emazurtzas, bildurik gañarakoak batzarrean proponitu ziote, nola zen aien obligazio erremediatzea donzella sanda gura bakar solla, ta bere etxe ta haziendaren heredera, naiz etzuen inklinaziorik matrimonioaren estadora, baña etzela ongi atratzea tenplotik estado artu gabe. Azertatzeko señalatu zute egun bat, noiz bildurik tenploan Dabiden kasta errealetik ziren libreak, in zeien orazio Jangoikoai, eman zezan señaleren bat, ezauntzeko zein zen Jangoikoaganik eskojitua bere maite garren Esp osotako. Baña berari lenik eman zio kontu disponitu zenas. Donzella soberanak, aurpegia alkes gorriturik, errespondatu zio humil humila, Jauna, nik beti nai izan dut igatu ene bizi guzia kastidade perpetuoan tenplo gontan enpleatus guziau Jangoikoaren zerbitzutan: eta au da nere intenzioa: baña berorrek Jangoikoaren lekuan dagonak bekala erakutsiko dida zer den Jangoikoaren borondatea. Sazerdoteak erreplikatu zio, naiz ona izanik beraren intenzio gura, etzutela uzten denbora gartan Israelgo donzellarik paratu gabe matrimonioaren estadoan, alik eta jaio zeien arteo Mesias, edo Kristo esperatzen zutena: baña inen zutela otoitz Jangoikoak, emateko Esposo bear bekalakoa, ta berareki konforma zeiena: ta berak ere ori beroi eska zezola. Eskatzen zio kontino biotzezko negarrez otoi otoi, guarda zezan Birjin garbi osoki beti berari konsagratua bekala. Konsolatu zue Jaun dibinoak, ta seguratu zue bere podorea dela infinito, ta juizioak sekreto: bazegokela trankil sosegu onean...

        8. Ellegaturik egun señalatua, noiz kunplitzen ziren txustoki adinaren amalaur urte, bildu zire tenploan sazerdoteeki Dabiden jendakiko gizonak, ta aien ertean Josef Nazaretdarra, ura ere ogeitamirur urtetakoa, arimaren ta gorputzaren disposizio ederrekoa: eta guziak paraturik orazioan, ansiatus bakotxak beretako fortuna, logratzeas alako donzellaren eskua; sollik Josef humilena kontatzen ze indigno ainberzeko ondasunaren: Sazerdote Sumoak errepartitu ziote guziei eskura barabana: eta orazioa egin bitartean agertu ze S. Josefen bara loraturik, ta uso eder bat jautsi goratik ta jarri zela arren buruaren gañean: eta bateo mintzatu omen zio biotzera, O Josef ene Sierboa, zure esposa izanen da Maria; admiti zazu atenzio eta erreberenzia andiareki, ezi da kuadrablea ene begietan, sanda guzis ta garbia gorputz ta ariman; eta eginen duzu erraten dizuna. Señale goneki guziek eman ziote zori ona: eta deiturik donzella soberana agertu ze ederra ezi iruzkia beterik modestias, honestidade, ta grazias iago ezi Aingiru bat. Desposatu zuzte sazerdoteek bi esposo ta bizikide oben izan direnak, ta zelebratu ze matrimonio gura estado gorren honra, ta exenplu. Despeiturik gero tenploko sazerdoteak, ta donzella bere lagunak, joan ze S. Josefeki bere sortuerri ta etxera, non bizi ziren elkarreki anaia ta arreba bekala honestidade ta santidade guzian, deklaraturik elkarri boto eginik zeukana ala batak, nola berzeak, mantenitzeko birjin bizi guzian. S. Josef enpleatzen ze zurgingoan: Maria Santisima eskulanetan, atratzeko sustentu prezisoa pobreak bekala. Ziote elkarri amore ta errespeto sandua: Zeude kontent elkarren konpañias, ta konformidade osoas: Pleitu gisa bat sollik zute, batak berzeari zerbitzatu naiez: baña nork garaitu humiltasunean Maria Santisima humilen humilena? Lenbiziko konzebitu zen instantetik Maria zerama disponitus Jangoikoak, ta prestatus egiteko Jangoikoaren Ama, baña prinzipalki desposatuas geros sei ilabete ta iagotan egunetik egunera iago ta iago. Orai emen zenbaitek agian naiko dute xakin, zer motibos Jangoikoak nai izan zuen bere Ama izan zeien desposatua S. Josefeki, etzuelaik arrenganik konzebitu bear seme gura, baizik Espiritu Sanduaren birtutez? Lenbiziko motiboa Ama Birjinaren honorea, pensa etzeien gaizki Ama Santisimas, beiratus bazuela seme, ta esposorik ez; orgatik eman zio esposo. Bigarrena izan zeien esposo gau testigo bekala beraren birjinidadearen. Irugarrena engañazeien etsai infernukoa misterio gartan pensatus seme gura zela berzeak bekala konzebitua. Laurgarrena izan zezan Ama dibinak lagunzale bear izan zuen bide ta lanetan, azitzeko ta guardatzeko Aur dibinoa. Eta Jangoikoak daki zertako iago.

 

aurrekoa hurrengoa