www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Erramu-igandearen Triunfoa

 

        38. Borz egun bere pasiora zegola erramu-igandean bekalakoan, preso artzera utzi zen baño lentxago, nai izan zue Jesus onak egin bere podorearen mostra-iduri bat. Ekarrarazi zue astoko bat, ta onen gañean paraturik sartu ze triunfoan bekala Jerusalenen, alzinetik ta atzetik akonpañatzen zutela jendeek, eta proklamatzen guziek beterik debozios ta alegranzias, batzuek botatzen zuztela beren tresenak bidean, nondik bear zuen pasatu, berze batzuek artus palma ta olibaen arramak eskuetan, eta aurrek eta guziek andik eta emendik klamatzen zutela, biba Dabiden semea, Israelgo Errege, biba. Bedeikatua eldu dena Jangoikoaren izenean: lauda goraetan. Ala sarturik triunfante Ziudadean joan ze tenplora, non ikusirik saltzen ta erosten zeudenak, eginik azote-iduri bat kordetas, botatus lurrera maiak eta diruak, atrarazi zitue andik tratanteak ziola, ken emendik gauza goiek guziok, ezi dago Eskrituran, ene Aitaren etxea dela orazioaren etxea, eta zuek egin duzie tratuaren etxea eta lapurren kubila: guziok arriturik alako zeloas ta podoreas, nior etzela trebe itzultzera. Inbidias Eskriba ta Sazerdoteak ezin dijeritus alako miragarriak, ta mutikoen bibatze gura indignatu zire, ta erraten ziote, eztu aditzen klamatzen dutena ebek? Jesus onak, bai, ta eztuzie leitu beñere, ezi aurren ta esnekoen agotik atrakotuela bere laudarioak? Erraten dizet zuei, ezi ebek ixiltzen badire, klamatuko dutela arriek ere. Luc. 19.) Orduan izan ze, noiz Ziudadera ellegatzean beiratus, asi zen negar ta negar ziola, o ezaun bazindez zuk ere, eta egun gontan berean zure onetan dena, baña altxaturik dagona zure begietarako! Ellegatuko dire denborak, noiz zeure etsaiek inguratuko zaituten, ta ertxituko aide guzietaik, eta lurreratukozaitute zu ta zeure humeak emen direnak, ta eztute utziko arririk arriaren gañean, zeren eztuzun estimatu Jangoikoaren etorria zure bisitatzera. ib. Profezia andi gau kunplitu ze Bespasiano ta Tito enperadoreen denboran, Kristoren 66 urtetaik 70 urtetaraño, bazkoaren egunetan ertxiturik infinizio bat jende barnean, gosea ain errua zela, ezi ez solamente jaten zuzte zapeta-zolak, baita Amaek ere beren hume proprioak, ellegaturik saltzera erregu-ongarria sei eun eskututan. Iltzire goses, pestes, beren ta berzeen armes ameka eun mula persona, edo millon bat ta eun milla Jangoikoaren permisios, zeren Jangoikoaren axuria Jesus onegia iltzuten an guruzifikaturik malamente (Florez clave sigl. 1.) Triunfoaren egun berean errezibitu ondoan ainberze festareki, desengañatzeko munduaren inkonstanzias, etze izan bat berere konbidatu zuenik bere etxera Jesus ona, ezeta ere eman ur trago bat. Eta ala bear izan zue itzuli Betaniara Lazaroren ta arrebaen etxera: Eta geiago arritzeko dena, andik borz egun egin zute preso egun gartan festejatu zutena Errege Jangoikoak emana bekala: Egun gartan proklamatzen zutena biba-biba, andik guti oius guruzifika bez guruzifika bez. Egun gartan kenzen zuzte beren tresenak botatzeko lurrean pasatu bear zuen bidean: berze egunean kendu zizkiote berarenak, azotatzeko ta ilarazteko guruzean. Egun gartan akonpañatu zute deitus bedeikatua: berze egunean ia sentenziatua ta madarikatua. Baña ia egun gartaik ere asi zire Eskribak ta Fariseoak tratatzen ilarazteas: Ortako determinatu zute arrapatzea preso, noiz zezaketen, ez ordea jai-egunean, eztaien agian goratu jendea fabore. Zer ai gara? ziote, ezi gizon gonek iten du anitz señale ta milagro: eta uzten badugu ala, etorriko dire Romatarrak, ta galduko dute gure lekua ta jendea. Kaifas Pontifizeak erran zue, eztakize deus zuek: ta eztu ze pensatzen konbeni dela iltzea gizon bat jendeagatik, eztaien ia galdu. Au dio S. Juanek c. 21, etziola Ze burutik Kaifasek, baizik nola baize Pontifize urte gartako, erran zuela profezia bat, nola il bear zen Jesus jendeagatik, eta biltzeagatik batera Jangoikoaren humeak barraturik zeudenak. Berritus batzarreak maiz ziote Fariseoek, badakusaze eztugula protxurik deus atratzen: orra mundu guzia doaie beraren atzetik. Azkenean nola Jesusen ongi egitea guziei balitz aien kalte, zebiltza afanaturik kuidadotan bota naiez mundutik guzien Salbazalea. Joanze9uiote judas Apostolu traidorea, ta erran ziote, Zer nai didate eman? Eta flik paratuko dut oien eskuetan. Aiek eskindu ziote ogei ta amar erreal; eta gerostik alzina zebila eskaida on baten billa, entregatzeko Jesus ona. O Jesus, eta zein merke saltzen ta erosten duten orren Majestadea, ez jabetzeko ta gozatzeko, ez, baizik akabarazteko!

        39. Eskaida ona izan zue Judioen bazkoa: ortzegun sandu egunean bekalakoan prebeniarazi zue Jaun dibinoak Jerusalenen bazkoako afari zelebratzen zena arrats gartan, janes guziek zeremonia batzueki axuri bat Jangoikoak manatua signifikatzen zuena Jesus bera, baize axuri dibinoa, zekiena ziertoki, gau gartan asi ta biramonean akabatu bear zela sakrifikatus. Zoazte, erran ziote S. Pedrori ta S. Juani, zoazte Ziudadera, ta aurkituko duze gizon bat daramala kantaro bat ur: segizaze: ta etxeko Nagusiari erran zozie, ene denbora urbildu dela; orren etxean zelebratu bear dutela bazkoa nere diszipuloeki. Non da ganbara, jateko bazkoa nere Dzszipuloeki? Eta berak erakutsiko dizie sala bat andia prestaturik. Joan ta aurkitu zute guzia erran bekala.

 

aurrekoa hurrengoa