www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ecce homo

 

        57. Iduri zekio Pilatosi, askiko zela mostratzea itxura gartan Jesus, lastimarazteko guziak; eta ala atra zue leio edo balkon batera, ikusi zezaten, ta erran zue, Ecce homo, ona gizon gura; beira nolako itxuran dagon. Emen atratzen dut zuen begietara, ezaun dezazen eztutela nik aurkitzen kausarik onen baitan. O Juez mundukoia, mias diona da egia, eztuela kulparik preso gorrek, baña eman dion kastigoak dio tuela kulpa andiak. Pontifizeek ta Ministroek klamatu zute, Ken ken bez, guruzifika bez. Juezak erran zue, ar zaze zuek, ta guruzifika zaze, nai bauze, ezi nik eztut opatzen kausarik ortako. Zenbat aldis deklaratu zuen Jesusen inozenzia, ezaun zezaten, nai balukete! Aiek erreplikatu ziote, guk dugu lege bat, eta onen konforme bear du il, zeren in baita Jangoikoaren Seme... Aditurik itz gau, iago beldurtu ze Pilatos, ta erretiraturik barnera galdegin zio, nondik edo nongoa zara zu? etzio errespondatu ontara. Orduan Pilatosek, niri eztidazu mintzatzen? Eztakizu dutela nik potestade, zure guruzifikatzeko, ta zure libratzeko? Errespondatu zio orduan, ez luke izanen potestaderik ene gain, ezpalekio eman goratik. Orgatik kulpa iago du entregatu nauenak orren eskuetan. Berriro Jueza konbenziturik asi ze porfiatzen libratu naiaz; baña nai ta eznai, ezi nai izan bazue bear bekala, libratuko zue, ezi berak erran bekala, bazue potestade libratzeko: baña eznai egin desplazer munduari: orra galbidea. Entendaturik Judio Jaunek deseo zuena libratzeko Jesus, erran ziote, baldin au libre uzten badu, ezta enperadorearen fabore ta adiskide, ezi enperadorearen kontra doaie iten dena errege, nola au iten baita. Oneki sartu zekio Pilatosi beldurra ezur-muñetaraño; eta ala ia errenditurik jarri ze tribunalean emateko sentenzia: Eta alzinean presoa, aiek inguruan zeudelaik, erran ziote Pilatosek, Ona zuen errege. Errespondatu zute, ken bez ordik, guruzifika bez. Pilatosek, bada zer? zuen errege guruzifikatu bear dut? Aiek, guk eztugu erregerik, baizik enperadorea. Pilatosek, bada zer aizki egin du onek? Aiek porfia, guruzifika bez. Ikusirik Pilatosek etzukela atra arraziorik, guzia zela arroitu ta alborote, eskatu zue ur, ta guzien alzinean in zue itxurapena eskuen garbitzeas, erraten zuela, ni libre naiz onen odoletik, edo eriotzetik. Or konpon zaizte zuek. Errespondatu zute itsu rabiosoek, orren odola biz gure gain, ta gure humeen gain... Ala bota zire maldiziorik andiena Judioek beren kontra, ta beren kasta guziaren kontra.

 

aurrekoa hurrengoa