www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Segitzen da Ama Birjinaren bizitza

 

        77. Jesu Kristo iganas geros Zerura, beraren Ama Birjina gelditu ze lurrean Apostoluen ta Elizaren konsolu, Maestra, kidari, anparo, ta proprioki Ama: zeren ezi Jesus onak iltzerakoan errana gurutzetik S. Juani, ona zure Ama, Kristiogende guziak beretako ere entendatu zue: eta errealki Maria Santisimak beti ere bai, baña espezialki prinzipio gaietan Amaren ofizioak egin zitue azitzean Kristiandade jaio berria. Nolako bizimodua pasatu zuen, nola joan zen iganes birtutez birtute, ta noraño, nolako faboreak egin zition S. Pedrori, S. Juani, berze Apostoluei, ta Kristio lenbiziko gaiei, ezta mirik explika dezakenik. Eta nork, naiz Serafinetaik, dezake konprehendi persona garren ona, sanda, perfekta admirablea? Eta orreki bateo humiltasun gura ain apal sendo egiaskoa, ezi kontatzen baize lurreko autsa bekala, eta kostunbratzen zue lurrean auspeska paraturik adoratzea Jangoikoaren Majestadea humilkiro, eta iago dena, belauriko mintzatzea S. Pedrori, S. Juani, ta berze lenbiziko Sazerdote gaiei eskatus aien bedeizioa beti ta noiz agitzen zen presente aurkitzea. Eta naiz aiek nai ez luketen alako erreberenzia alako personaganik, baña garaitzen zitue guziak humiltasunean. Baña bateo Jangoikoak mostratzen zue agerrira ere arima garren santidadearen erresplandore zerbait de manera, ezi etzekiodue beiratu ere admirazio ta erreberenzia andia gabe, de manera ezi persona gartan obeki ezi Serafin ta Kerubinetan ze ageri Jangoiko andiaren podorea, kriatu baizue ta formatu kriatura bat ain admirablea, eta ikusten zutenak baratzen zire arriturik laudatzen ta bedeikatzen Jangoikoa ta esu Kristo. Eta urrundanik joaten zire Kristio berriak, espezialki Sazerdoteak, ikustera Jaunaren sagrario bizi gura: Guzien ertean joan ze S. Dionisio Areopajita gizon jakintsu andi gura bein, eta lenbiziko beiratzean baratu ze ain admiraturik ta arriturik pasmoaren utses, ezi erran zue gero pensatuko zuela ote zen Jangoiko Maria Santisima, ezpalio erakusten fedeak, eztela baizik Jangoiko bat bakarra. Jangoiko ezta Maria Santisima, baña Jangoikoas geros da pensa daiken ta eztaiken obena, sanda eder exzelenteena Aingiruen ta guzien gañetik, dibina proprioki, Jangoikoari iduritua, eta anitz partizipatzen duena Jangoikoaren onas, ta daiken diña kriatura batean. Jangoiko aunak bere karidade geiegiagatik, zeñeki onetsi ginduzan, biali zue bere Seme bakarra, berareki dena Jangoiko bat, gizon eginik erreskatatzera gizonok bere pasio ta eriotzearen medios, nola kunplitu baizue osoki: eta bere gloriara itzuli zelarik ondorean, karidade beragatik utzi zue emen Ama Santisima, segitzeko, ta prosegitzeko gizonen erreskatea ta salbazioa, nola kunplitu baizue ederki... Ortako eman zio podore bear den guzia, ta amore amarena: eta dudarik gabe aurkituko du bizitza, ta logratuko du salbazioa aurkitzen duenak Maria, Qui me invenerit, inveniet vitam & Ta zer iago daike erran? Daike erran, ezi Jangoiko onak paratu duela Maria, zebo bat gozoa bekala, tiratzeko arimak beregana, eta eznaiez galdu nior, posible balitz, utzi duela Ama on gau, guzia dena piedadearen esnea, onengana akudi dezaten bekatariek, nola Amagana hume desobedienteek, trebe eztirenek Jangoikoai presentatzera zuzenean; eta ala Jangoiko onak salba ez lezazkenak bere justizias, salba dezkien Ama onaren piedades ta miserikordias. Eta ala deus eztio ukatzen eskatzen dionik, eta Amagatik egiten du anitz grazia egin ez lezazkenak ezperen: eta iago ere dio S. Bernardok, Jangoikoak gauza onik batere eztuela nai izan dezagun pasatzen eztenik Maria Santisimaren eskuetaik, de manera ezi Jangoikoaren etxean bere Majestadea da Nagusi, ta Maria Santisima Etxokandre; Jangoikoa on guzien Jaun ta Jabe, Maria Santisima Jangoikoaren limosnera: Jangoikoa iturri abundantea, ta Maria Santisima iturri gonen Kañu ta kanalea. Orgatik da Sanduen opinione komuna, ezi Maria Santisimaren debozio biotzezko egiaskoa dela predestinazioaren señale on bat, ta zerurakoen marka. Bobo eztenak kuidatuko du izateas deboto Maria Santisimaren.

        78. Senti duena bere biotzean debozio, pasione, afizione, edo amore Birjina Santisimagana, plazer egin naiez, konsola bedi esperanza onareki ellegatuko dela ikustera bere glorian emengo faboreen gañetik. Baziote orduan Kristio berri gaiek, espezialki Apostoluek, ta berexki S. Juanek eta S. Pedrok. Eta akabatzeko galdus judas traidorea, izan zela kausa oposizio artu ziona madarikatu garrek, dio Agredako Benerableak (p. 2. l. 6. n. 1088.) Ez ala S. Pedrok, naiz ukatu zuen bere Jauna gau triste gartan, logratu zue barkazioa Ama Santisimaren medios... Kontatzen du Serore Benerable garrek, ezi pasaturik ortzilare sanduaren gaua negarrez Ama dibinak larunbate sandu goizean ordenatu ziola S. Juani, atra zeiela bidera S. Pedrori eldu zenai arren billa. Atra ze, ta bereala aurkitu zue Pedro eldu zela negarti alke gorriturik, ta beldurrak presentatzeko Maria Santisimaren alzinean. Konsolatu zue S. Juanek Ama dibinaren manamenduareki. Bereala biek billatu zuzte berze Apostoluak, eta aurkitu zuzteneki presentatu zire, eta S. Pedro lenean bakarrik, eta urtikirik lurrean belauriko erran zio pena andiareki, o Señora, bekatu egin dut Jangoikoaren alzinean, ofenditu dut ene Maestru Jauna, ta berori Ama Santisima. Ezin atra zue iago itzik negar ta kongoja, ta suspiroen kasos. Andre dibinak beiratus alde bat S. Pedro Elizaren buru, berze alde eroria lentxago kulpan, orgatik etzekio iduri zela konbeni bera belaurikatzea Pedrori estado gartan, berze alde etzio ukatu nai erreberenzia zor zekiona bere ofiziogatik: eta ala belaurikatu ze disimulatuki erraten ziola, eska zogun zure kulparen barkamentua ene Seme Jaunari, ta zure Maestru Jaunari. Animatu ta konsolatu zue; eta oroat egin zue gañarakoeki. (ib. n. 1458.) Ama Santisimak berak konsejatzen zio humilki egin bear zuena Kristiandadearen gobernuan: Beraren konsejus eskojitu zute Judasen lekuan amabigarren Apostolua, zein fortunatu baize sortez S. Matias. Beraren konsejus S. Pedrok Espiritu Sanduaren bazkoaren oktaban zelebratu zue lenbiziko meza, Pater ortako Ama Santisimak sala, plater ta kaliza, ogi ta ardo, ta gañarako bear zirenak: ta Apostoluen Prinzipeak komekatu zue bere burua, gero Apostoluak, gero Maria Santisima, gero gañarakoak. Nork erranen digu, zein ongi komekatu zen Ama Santisima? Eta zein gustoso sartu zen Jaun Sakramentatua biotz gortan bere etxe proprioan bekala? Uste dut ain kontent zegola an, nola zeruko glorian ango sanduen konpañian. Beraren konseju, amore, ta anparo espezialareki S. Esteban agitz maite zuena enpleatzen ze predikatzen ta defendatzen fede kristioa koraje, xakintasun, ta grazia andiareki, ezpaiziokete erresisti Eskriba, Fariseo, ta gañarako ango letradunek, eta azkenik firmatu zue martirio gloriosoareki guzien lenean, orgatik deitzen baita Proto Martir, nai baitu erran Martir lenbizikoa. Beraren konseju ta asistenziareki Apostoluek, nola bear baizire barratu mundua barna, joan baño len, guziek bildurik Espiritu Sanduareki formatu ta konpondu zute Kredoa, au da egietafede prinzipalenen bilgura edo suma, joateko guziak konforme ez solamente fedearen sustanzian, baitare itz, eta forman ere: eta bialarazi zue infinizio bat exenplare anitz lekuetara, non bear ziren. Beraren konsejus eta orazios egin ze munduaren errepartimentua, ebanjelioaren predikatzeko jende guzieri, destinatus Apostoluak Jangoikoaren ordes nork nora joan bear zuen. Nork explika in zitioten faboreak joan baño len Ama Santisimak? eta despeida, ta bedeizioa, ta errelikia, eta oroigarri eman zitiotenak? Nork joan ondoan ere leku diferente urrutietan faboratu zituena anitz manera milagrosoes? Inposible da erabakitzea, nola ta zenbat faboratu zuen Kristiandadea prinzipioetan; nola ta zenbat gero, ta orai, ta beti, ta kontino, Ama onak bekala; zeñen atenzios ezpalitz, ia ezlitzake mundurik ere...

 

aurrekoa hurrengoa