www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Presentatzea Kaifasen batzarrean,
ta S. Pedroren ukatzea

 

        48. Andik eraman zute Kaifasen palaziora, non zeuden bildurik Eskriba, Fariseo, ta Judio Jaunak etxideten preso dibinoa, ez justizia in naies, ez, baizik ase naies beren odio, ira, eta inbidia ziotena. Beira ia otso gaien erdian axuri dibinoa, zeñen odolaren egarri ziren aspaldirik, ta gogo eginik ilarazteko alas, edo olas. Ia zer daike espera beras? Iduriarazteko jendeari justizia-itxura ta kolore, zebiltza injeniatzen kausaren bat andik eta emendik gezurres. Billatu zuzte testigo falsuak: batak au, berzeak ura ziote, ta ezin konpon testimoniorik konforme, ez itxuras ere, niolateko maneran. Oh itsutasuna! nola dabiltzan galdu naies Sandua, etzekiena gaizkirik egiten, etzukena ere egin, ta ez nai ere! O Jesusen ona, zein ona, ezpaitezokete aurki etsaiek ere faltarik! Baña emen utzirik batzarre infame gura berla arteo, goazen ikustera zer pasatzen den S. Pedroreki bitartean. Eskapaturik Sandua berzeak beka, preso iterakoan Jaun dibinoa, oni zion amoreagatik baratu ze S. Juaneki, eta eldu ze segitus Jaunaren pausuak urrundanik, ikusi naiez zertan baratuko zen. S. Juan ezauna izateareki Pontifizearen etxean izan ze medio, idikitzeko ataria, ta sartzeko Pedro ere an. Ah! obeago zue, ezpaze sartu, baizik kanpotik egon iges, asi bekala! Sarturik bada an, zegolaik jende txar gaien ertean ikar ikar beldurrak ezauntzezaten, ezaundurik norbaitek erran zio, bada zu ere zindebila Jesus Galileako orreki. Turditurik Pedrok ukatu zue, ziola, eztut ezauntzen gizon ori. Erran ta saietstu ze guti bat andik aratxago: baña an ere berze batek goarturik erran zue, au ere zego Jesus Nazarenoareki. Lotsarriturik ta zoraturik ukatu zue berriz juramentatus, etzuela ezauntzen. Baña Malko, zeñi ebaki zion bearria lentxago, Malko garren aide batek erran zio, etzaitut ikusi neuronek baratzean berareki? Aldakan zirenek ere ziote, bai arren Diszipuloetaik zara zu, ta Galileatarra, mintzaeran ere ageri zaizu. Emen arras zoraturik lotsamenturas asi ze juramentu ta maldizio botatzen, etzuela ezaunzen arrek alako gizonik. Ah! Pedro, Pedro, ain gizon gaixtoa da Jesus, ezpaituzu nai jakin daien ezauna duzula? Non dire orai promesa andi gaiek? Kantatu zue ollarrak, eta etze oraño akorduratzen Pedro. Beiratu zio Jaun dibinoak, eta beiratzeareki argitu zitio arimaren begiak, goart emateko ta ezauntzeko egin zuen gaizkia: heriturik biotza kontrizio amoresko erruas coepit flere asi ze negar egiten, et egressus foras, atra ze leku gaixtogartaik, flevit amare, negar egin zue amargoki... S. Pedroren eroraldian dugu eskarmentu, ez fiatzeko niork ere bere buruas, ta ez sartzeko tentabide ta peligroetan, ezi ala erori baze Pedro arri firme gura, zer izanen da autsesko bultoas eta kanaberas? Dugu ere exenplu penne nziaren, amore, fede, ta esperanza onareki, ezi gau triste gartan ukatuas bere Jauna mi sollas, ta eriotzearen beldurrez S. Pedrok, egin zue biotzez gogotik negar bizi guzian, eta diotenez, goizoro ollarraren kantura asten zue negarren musika, maneraz, ezi bi begien pean momenzekizkio bi arraia eta erreka negar jariotik: Guk mias ez, bai bizimoduas ukatzen dugulaik Jesus ona desobeditus, ez iltzeko peligroagatik, bai pasione gaixtos, ta askotan protxurik gabe, ta geuren kaltetan, nola da arrazio in dezagun penitenzia ta negar? Baña itzuli gaitzen Kaifasen etxera, ia zer pasatzen den an Jesus onareki.

        49. Zebiltza gaixtofikatuak, nola txakur txar errabiatuak aunka ta aunka andik eta emendik alegatus gezur klaroak, eta gezurres ere deus ezin proga Jesusen kontra! Azkenean atra zire bi testigo ziotenak aditu zutela Jesus erraten, urraturik naiz bai tenplo gura, berriz goratuko zuela irur egunen buruko. baña etze konforme testimonio ezi on erran zue bere gorputz sanduaren tenploas: eta zer bekatu da goratzea berriro tenploa? Urratzea da bekatu, ta on egin zute berek gaixto gaiek. Guzietara zego ixil Jesus ona. Kaifas furias beterik jaiki ze bere katedratik, ta erran zio, eztuk deus errespondatzen ebek diotenetara ire kontra? Alaere ixil Jaun dibinoa. Orduan Kaifasek, Konjuratzen aut Jangoiko biziagatik erran zagukela i aizen Jesu Kristo Jangoikoaren semea. Orrek erran du, errespondatu zue Jesus onak Jangoikoaren izenaren atenzios, orrek diona naiz. Eta seguratzen diotet ezi emen dagon gau ikusiko dutela bere denboran nola eldu den Jangoikoaren eskuieko aldean, ta lañuen gañean Majestade ta podore andiareki... Nor etze guartuko itz andi gebetara, dudatzeko berere, ote zen edo ez ote zen ziona? Baña itsuturik zeude borondatesko gaitz ira ta inbidiarenas. Pontifize hipokrita urratu zue eskus bere mantoa zelo-itxuras ziola, egotzi du blasfemia. Zertako bear dugu testigorik ia? Zeurek aditu duze blasfemia. Zer iduri zaize? Guziek errespondatu zute: Iltzea mereji du: il bear da. Erran ta aikirik guziak asi zire preso dibinoaren kontra golpe andik eta emendik eskus eta oñes, batzuek lixtu tiratzen aurpegira, berze batzuek tiratzen biloak: guziak furias itsuturik. Ah! zer Juezak aiek! Zer justizia ura! Zenbaitek bendaturik begiak Jaun dibinoari, bofetada eman, ta galdegiten ziote eskarnios, Kristo, adibinazak nor den eman dikena. Zer iduri zaigu festa gontas, fielak? Nola jokatzen duten lurreko ar txarrek gloriako Errege Jauna? Eta zein ixil dagon sufritzen! Ezta beti ala egonen... Nekatu zirelaik gaizki egiten, nola baize ere ia gau erdia pasaturik, joateko beren etxeetara, naiz logale guti zuten gau gartan, utzi zute preso dibinoa ongi amarraturik kalabozoan guardia onareki. Nola egon zen an, zein postura nekosoan, ez etzinik, ez jarririk, ez txutirik ere txoil, baizik kur kurra loturik peña-mutur bati; ta nola guardiek berritu ziozten tratamentu gaixtoak an ere, lixtukatzea, golpatzea, begien bendatzea, ta ganarakoak, badio Agrekako Benerableak, ta ezin daikela pondera Jaunaren pazienzia ainberze penaetan, ezpaitire xakinen ere guziak juizioko eguneraño.

 

aurrekoa hurrengoa