www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azotatzea

 

        55. Jautsi zute bada erronka askoren ertean patina batera Ministro kruelek, sendagalla zutenek mostratzean azkar gaizki egiteko Judioen ta Juezaren gogora. Biluxirik Jaun dibinoa, ta loturik pilare baten kontra, sei berdugoek, zein baño zein azkarrago, aldiskatus biranaka, azotatu zute beren furia ta indar guzieki, apostus bekala nork erruago; ta anitz demoras; ta gorputz guzia, oñetaik bururaño; eman arteo bortz milla, eun ta amabortz azotukaldi; ta nekatu arteo emanes: zatikaturik aragiak; agerturik kostillezurrak; guzia odolestaturik; ta lurrean ere odol-balsak eginik an emenka; eta Jaun dibinoa guzia llaga bat itzulirik ia gizonaren itxuraik gabe... Akabatuko ze an, ezpazio Jangoikoak konserbatu bizia, iltzeko gurutzean... Arritzeko da nola zuketen ain gaizki tratatu gizonek gizona, ta gizon bat ain ona manso eder amablea! baña Deabruak zebiltza an su ematen; ta Deabru aski dire gizon berak ere, barin badire txar billauak ta apasionatuak. Pensatzeko da emen Jesus onaren oñaze inkonparablea asko motibos: 1.ª Zeren gorputz birjinale gura baize guzis delikatu sentigarria: 2.ª Zeren berdugoak baizire moldegaitz arima gabeak azkarrenak berexiak: 3.ª Zeren manatuak ziren zeatzeko erru: 4.ª Zeren baizekite ortan inen ziotela plazer Judioei, ta nai baiziote egin. 5.ª Zeren aiek inzitatzen zuzten ematera gogorki, ta agian ofrezitus premio. 6.ª Zeren Deabruek ere barnetik irritatzen zuzten, ikusirik Jaunaren pazienzia. 7.ª Zeren sei ziren in zutenak lan goi; ta anitz denboras; ta aldiskatus; ta apostus bekala zeñek iago. 8.ª Zeren ura baize pena ta penitenzia bekala gizonen kulpengatik, zein artu zituen bere gain gure Redentoreak pagatzeko gure partez. Emen da preziso betetzea biotz kristioa, ez solamente kontriziones kulpengatik, ta karidades, agradezimentus, konpasiones Jesusen alde, baitare beldurtasunes bere alde, alako justizia egin zelarik Sanduan berzeren kulpengatik, nolakoa inen bide den bekatarian bere bekatuengatik! Pensa nola gelditu zen ondorean Jaun dibinoa, ezin egonez txutirik oñen gañean!

 

aurrekoa hurrengoa