www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kristoren Erresurrekzioa,
edo berriro biztea

 

        70. Andik il ta irugarren egunean erresuzitatu zela den ertetik bere birtute proprios, dio Kredoan. Nola agitu zen? Izan ze gisa ontan. Ellegaturik arima gorputza zegon lekura, unitus berriz elkarreki arima ta gorputza gloriosorik, ez beñere berriz iltzekotan. Bereala gorputz dibino gura, zegona lentxago llagaturik, ilik, itsusturik ainberze tratamentu gaixtos, bereala arimaren unitzeareki biztu ze berriro, ta errebestitu ze gloriako laur dote gloriosoes, Klaridadeas, Ajilidadeas, Sutilezas, ta Inpasibilidadeas: (zeñen letra lenbizikoak memoriaren amorez tuzu itztto gontan, CASI.) Ala Jesu Kristo gure Jaun Redentoreak, ilen primizia denak, eman zigu mostra bat inen duenas gureki azken egunean erresuzitatus, biztus, ta berritus gure gorputz gebek bere gorputzaren konforme bere ariora, dion bekala S. Pablok, reformabit corpus humilitatis nostrae confiuratum corpori claritatis suae: Naiz Judio Jaunek eginala eginik ortzitzeko Jesus onaren gloria, ta beren gaixtakeria ta deshonrea. Joan zire Pilatosengana, ta erran ziote, Jauna, oroitu gara nola enbustero engañazale garrek, (ala deitzen zute Jesus), erran zuen, biztuko zela irugarren egunean: mana bez bada guardatzeko obia, eztaien agitu, joatea bere Diszipuloak, ebatsi gorputza, ta gero erran jendeari, biztu dela ilen ertetik: eta gaixtoago izanen da azken engañua lenekoa baño. Pilatosek errespondatu zue, or daukaze guardia; joan ta guarda zaze nola dakizen. Joan ta paratu zute guardia, ta paratu zute señalea ar-lauza gartan. Baña zer baliatu zekiote beren astuzia? Plazer izan zuelarik biztu ze berriro Jesu Kristo, eta atra ze obiatik biktorioso triunfante glorioso, mogitu gabe gañeko ar-lauza: eta suponitzen da len lenik agertu zela bere Ama Santisimari, eriotzeko pena ta ilunbetan zegonari, bizkortzeko, animatzeko, ta betetzeko alegranzias ondorean... Gero kontatzen da ebanjelioan, nola agertu zen gañarakoei, eta lenik andre on gaiei.

        71. Lenik egin ziote grazia gau andreei, zeren ziren lenak ta fuerteenak fedean ta debozioan Jaunaren amorez... S. Maria Magdalenak eta berze Mariaek erreparaturik non paratu zuten gorputz dibinoa, erosi omen ziote asko aroma larunbate sanduaren arratsaldean, joateko urbilen igandean goiz goitzik egitera unjitzearen obsekio debozioskoa. Atra zire bada goiz gartan Jerusalendik argitubaño len joateko obrara, etzekitela zegon señalaturik selloas, ta guardiaeki Pilatosen manamendus. Prisaka zoezi beren antsia garreki, eta bidean solamente zute kuidado, nork kenduko zuen gañeko ar-lauza monumentutik? Alaere amoreak ematen ziote indar, garaitzeko difikultade gau, ta etxakin nola... Argitu gabe naiz atrarik ellegatu zireneko ia zego iruzkia gora; zeren goiz gartan alzinatu zen irur ordu egon zena ilundurik ortzilareko eguerditik bera. Ia lentxago bizturik zego, ta atrarik obiatik Jaun dibinoa mogitu gabe gañeko ar-lauza, erran bekala: eta aiek joaterakoan, agitu ze terremoto ta arroitu lotsagarri bat, ta denbora berean Aingiru batek irauli zue gañeko ar-lauza gura, eta guardiak lotsarriturik erori zire lurrean nola ilak sentidorik gabe. Alaere andre on gaiek beren debozioaren suareki animaturik segitu zute beren bideas, eta ellegatu ondoan aurkitu zute iraulirik arria, ta Aingiru bat gañean txuris jaintsirik argi eder ederra, zeñek erran ziote, etza ziela izan beldurrik zuek, ezi badakit billatzen duzela Jesus Nazarenoa. Eztago ia emen, ezi biztu da berriro. Sartu ta ikusaze lekua, non paratu zuten. Sartu zire, ta ikusi zute obia utsik: ortas zeudelaik arriturik ta etxakin zer egin, ikusi zuzte berze bi Aingiru obiaren bi aldeetaik erran ziotenak, Zertako billatzen duze ilen ertean bizi dena ia berriro bizturik? oroi zaizte berak erranas, biztuko zela il ta irugarren egunean. Zoazte bereala, ta emozie berri gau bere Diszipuloei eta Pedrori, ta doazan Galileara, non ikusiko baitute. Oneki aiek oroitu zire Kristok erranas: eta itzulirik prisaka kontatu ziote Apostoluei, ta berze Kristio berri gaiei, zeñek uste zute zeudela zoraturik andre gaiek, ta zerdukatela zorokeriak. Ain turbaturik zeude, ta atzendurik Kristoren erranes! Bitarteo obiaren guardian zeuden soldadoak akorritu zire beren desmaio gartaik, eta ikusi zutelaik obia idikirik, eta utsik, joan zire kontatzera Judio Jaunei, zeñek bildurik batzarrean konfuso altxatu naiez ta gezurtatu agitu zen milagroki askoa, ofrezitu ziote asko diru soldado gaiei, erran zezaten, nola aiek lo zeudelaik, joan ziren Kristoren Diszipuloak, eta ebatsi zuten obiatik gorputza: eta etzezaten beldurrik izan errateas ori, ezi berek libratuko zuztela deskuidoaren kastigotik. Publikatu zute aiek gezur konpondu zuten goi, eta zenbaitek sinetsi zute orduan, ta oraño ere itsuturik ezauntzeko gezurra klaro, ikusi zutela ebasten, zeudelarik lo...

        72. Apostoluek naiz ez guzis sinetsirik andre gaien erranak, alaere S. Pedro ta S. Juan ikusi naiez joan zire laster obiaren lekura, aien atzetik Mariak. Elleptu ze lentxago S. Juan, ta kanpotik ikusi zitue mortaxa ta oialak apart leku batean: ellegaturik S. Pedro sartu ze arreki monumentuan, ta ikusi zute obia utsik gorputza gabe. Biak admiraturik itzuli zire kontatzera gañarakoei ikusi zutena... Baña Mariak gelditu zire an kanpoko aldetik tratatzen elkarreki admiraturik agituas. Baña Maria Magdalena ez kontent beiratuas bein, itzuli ze berriz monumentura, berriz zego obiara beira eta negarrez bere Jaun onaren amorez: eta Aingiruek apareziturik galdegin ziote, emastekia, zergatik zaude negarrez? Errespondatu zue, zergatik kendu baitute emendik ene Jauna, ta ezpaitakit non paratu duten. Erran ta atra ze kanporat baratzera, eta opatu zue Jaun dibinoa berze iduri batean: eta etzue ezaundu Magdalenak, ta uste zue zela baratzezaia edo hortelanoa. Galdegin zio bere Majestadeak, emastekia, zergatik zaude negarrez? Zeren billa zabiltza? Magdalenak ustez zen baratzezaia, erran zio, berorrek kendu barin badu, erran bezada niri non paratu duen, eta nik ermako dut. Zein zoraturik zegon amores, etzuela beiratzen ere, nola bear zuen kendu ila baratzezaiak, eta nola zuken berak erman, eta ez jasi ere. Orduan Jaun dibinoak erran zio amoroso, Maria. Nonbratzeareki solamente ezaundu zue M.ª Magdalenak, zela bere Jesus ona: eta bereala urtikirik beraren oñetan, nai zitio apatu ta adoratu, nola zegon kostunbraturik. Jaun dibinoak detenitu zue erraten ziola, ez on egin, ezi oraño ez naiz igan ene Aitagana, baizik joan ta erran zozute ene anaia Apostoluei mezu gau, Banoaiela ene Aitagana ta zuen Aitagana, ene Jangoikoagana ta zuen Jangoikoagana. Jaiki ze bereala Magdalena, ta bazoeie kunplitzera manamendua; zein zoraturik alegranzias, amores, ta agradezimentus, pensa! Laster erdetxi zitue berze Mariak, eta kontatu ziote agitu zekiona: eta zaudelaik admiraturik, konsolazios ta kontentus beterik tratatzen ortas, agertu zekiote guziei bateo Jaun dibinoa erraten ziotela, agur, Jangoikoak salba zaiztela. Ezaundurik aiek adoratu zute bere Majestadea debozio andiareki. Manatu zitue joateko Apostoluengana, kontatzeko ikusi zutena; eta zoezila Galileara, non ikusiko zuten. Joan zire laster, eta kontatu zute agitu zekioten guzia. Eta oraño ere zeude Apostoluak gogorkara sinestatzeko guzis... S. Pedrori Elizaren buru señalatu zuenari berex agertu zekiola, ezta dudarik, Luc. 24, v. 34. noiz izan zen, eztakigu, baizik izan zela igande berean, ta berze Apostoluei baño len... Arratsalde apalean zoezi Jerusalendik Emausgo Kastelura, bi legoa bide urbil, bi Diszipulo, bat deitua Kleofas, berzea S. Lukas bera kontatzen duena: eta zoezi bidean jardukis admiraturik Jesu Kristok padezitu zuenas. Bitartean urbildu zekiote Jaun dibinoa peregrino-aintzu, ta galdein ziote, zer zindeuzte jardukitzen elkarreki, baizauzte ala triste? Errespondatu zio batak, ori sollik da peregrino Jerusalenen, ezpaitaki an agitu dena joan den egunetan? Zer bada? galdegin zue: eta Diszipuloak, Jauna, Jesus Nazarenoareki egin dutena, baize gizon bat Profeta poderosoa obras ta itzes, Jangoikoaren ta jende guziaren begietan: eta nola Sazerdote sumoek ta gure Prinzipeek entregatu duten iltzeko ta guruzifikatu duten. Eta guk esperatzen gindue berak bear zuela erreskatatu Israel: eta orai guzien gañetik egun da irugarren eguna duena agitu dela ori guzioi. Baita ere arritu gaitute emasteki batzuek gureetaik, zein joanik argitu gabe monumentura, ta ez aurkiturik beraren gorputza, itzuli dire seguratus ikusitutela Aingiruak ere, zeñek baitiote bizi dela. Eta joan dire monumentura zenbait gure lagunetaik, ta aurkitu dute ala dela nola erran duten emastekiek, baña bera eztute aurkitu... Eta peregrino dibinoak erraten diote, o boboak ta biotz gogorrak sinesteko, Profetek erranikako gauza guzietan! Agian etze preziso pasa zezan on guzioi Jesu Kristok, eta ala sar zeien bere glorian? Eta asirik Moises ta berze Profetaetaik explikatu ziote Eskritura guzietan dagona beraren gain. Eta urbildu zire kastelura, nora zoezin: eta berak iduriarazi zue alzinago ta urrunago zoeiela. Baña aiek geldiarazi zute an erraten ziotela Jauna, geldi bedi gureki, ezi pasaturik eguna ia ilunabartu du. Eta sartu ze aieki: ta agitu ze jarri ondoan maiean, artu ogia, ta bedeikatu zue, partitu ta ematen ziote aiei. Oneki goart eman ta ezaundu zute: baña bera desaparezitu ze aien begietaik. Eta erraten zire elkarri, agian ezkindue senti geuren barnean biotza erretzen deboziosko suan, mintzatzen zegokigun bitartean, eta deklaratzen Eskriturak? Eta ordu berean aiki, ta itzuli zire Jerusalena, ta aurkitu zuzte ameka Apostoluak bildurik batean, ta aieki zirenak erraten zutela, egiaz gure Jauna biztu dela, ta agertu zaiola Pedrori. Eta bi gaiek kontatzen ziote agitu zekiotena bidean, eta nola ezaundu zuten ogiaren partitzean...

        73. Ala jardukitzen daudelarik, plantatu zekiote erdian Jesus ona, ta erraten diote, bakea zueki: ni naiz: etzaiztela lotsa. Turbaturik aiek ta lotsaturik uste zute zela espirituren bat ikusten zutena. Berak erran ziote, zergatik zauzte turbaturik kabilatzen zeuren baitan? Beira nere eskuok eta oñok: ezi neurau naiz berbera: astatu ta ikusaze, ezi espirituak eztu aragi ta ezurrik, nola dakusazen dutela nik. Au erran ta mostratu zizkiote bere eskuak ta oñak. Baña oraño aiek dudankara zeudelarik ta admiraturik bozkariundez, erran ziote bere Majestadeak, baduzie jateko denik zerbait? Aiek presentatu ziote arrai zati bat errea, ta ezti orratze bat. Eta jan ondoan aien alzinean utzi ziote gañarakoa. Eta erran ziote: Ala dire nik erranikako itzak, nindegolaik zueki, preziso baita kunplitzea Moisesen legean, Profeta, ta psalmoetan nitas eskribiturik zegon guzia. Orduan argitu ziote entendamentua, entendatzeko eskriturak. Eta erran ziote, ala zego eskribiturik, ta ala ze preziso Kristok padezitzea, ta ilen ertetik biztea irugarren egunean: eta beraren izenean predikatzea bekatuen penitenzia ta barkamendua jende guzietan Jerusalemdik asirik. Eta zuek testigo egia eben zarate, Luc. ult. Berriz berriro erran ziote, biz bakea zueki: Ala nola ene Aitak biali ninduen ni, ala nik bialtzen zaiztet zuek. Au erran ta fu edo ats eman ziote, ta erran, Errezibi zaze Espiritu Sandua: noren bekatuak barkatzentuzien, barkatuak dire, ta norenak eztuzien barkatzen, barkatu gabe gelditzen dire. Joan. 20. Presente ontan guzian S. Tomas, eta etorri zelaik, erran ziote lagunek, nola ikusi zuten Jesus Jauna. Arrek erran ziote, ezpadut ikusten beraren eskuetan itzeen señaleak, ta ukitzen eskuas llagen kuntzeak, eztut sinetsiko. Guziau agitu ze igandean, biztu zen egun artan berean. Andik zorzi egun berriz zeude bildurik Diszipuloak etxe-barnean, eta S. Tomas ere bai aieki batean. Sartu ze Jesus, ertxirik zeudelaik atariak idiki gabe, ta paraturik erdian erran ziote, bakea zueki. Gero erran zio S. Tomasi, eda zazu eskuoi, astatu ene eskuok, ta paratu ene bularrean; eta etzaitela izan sinestagaitz, baizik fiel sinestakor. Errespondatu zio S. Tomasek, o ene Jauna, ta ene Jangoikoa! Erraten dio Jesus onak, o Tomas, zeren ikusi nauzun, sinetsi duzu: zorionekoak dire ikusi gabe sinetsi dutenak. Permititu zue Jangoikoak Apostolu Sanduan fede-falta gura egun gaietan, seguratzeko gure fedea se guroago arren ukitzeareki llagak... Bidanabarka emen ageri konserbatu zituela Jaun dibinoak llagen kuntzeak bularrean ta esku oñetan eder glorioso, presentatzeko Aita eternoari gure amorez pasatu zuenaren señaleak ta insigniak. &.

        74. Berrogei egunes egon ze lurrean erresuzitatuas geros igan arteo Zerura konfirmatzen ta seguratzen Apostoluak ta Kristio berri gaiek bere fedean agertus asko aldis begietara ikus zezaten ta segura zeizen. Azkenerat manifestatu zekiote zazpi Diszipuloeri Tiberiasko itsaso aldean gisaontan, S. Juanek kontatzen duen bekala. Erraten diote S. Pedrok lagunei, Joan. 21. Banoaie arranzura. Errespondatzen diote, bagoaz gu ere zureki. Joan zire, beren lana in zute, baña gau gartan etzute deus ere arrapatu. Biramon goizean plantatu ze Jesus itsas-basterrean, baña etzute aiek ezaundu zela Jesus. Galdegiten diote Jaun dibinoak, baduze agian zerbait jatekorik? Errespondatu zute ezetz. Erraten diote, bota zaze sarea onziaren eskuieko aldera, ta aurkituko duze. Bota zute bada, eta ia etzezakete atra arraiketa geiegiaren kasos. Diszipulo garrek bada, Jesusen onetsiak erraten dio Pedrori, Jauna da. Aditu zuelarik Pedrok Jauna dela, paratu zue bere tunika, ta bota ze itsasora: berzeak joan zire itsasonzian, ezi etzeude urruti leorretik, baizik berreun bat beso bekala, tiratzen arraien sarea. Leorrera zirelaik, ikusi zuzte paraturik brasak ta arrai bat gañean, eta ogi. Erraten diote Jesusek, ekartzie oraietan arrapatutuzien arraietaik. Igan ze Pedro, ta tiratu zue leorrerat sarea beterik arrai andies eun ta berrogeitamirur. Eta ainberze zirelaik, etze autxi sarea. Erraten diote Jesusek, zatozte artzera alimentu. Eta jarri zirenetaik nior ere etze trebe galdegitera berari, on nor da? baizekite zela Jesus Jauna. Artu zue berak ogia, ta ematen diote, ta arraia gisa berean... Bazkaldu ondoan bada, erraten dio Jesus onak Pedrori, Pedro, amatzen nauzu ni ebek baño iago? Errespondatu zio, bai, Jauna, berorrek daki amatzen dutela. Erraten dio, bada kuida nere axuriak. Galdegiten dio berriz, Pedro, maitatzen nauzu ni? Errespondatu zio, bai, Jauna, orrek daki maite dudala. Erraten dio, bada guarda nere axuriak. Erraten dio irugarren aldian, Pedro, maite nauzu ni? Tristatu ze Pedro galdeginas on irur aldis; ta errespondatu zio, Jauna, berorrek guzia daki, berorrek daki maite dudala nik berori. Erraten dio, bada kuida nere ardiak. Egiaz erraten dizut, ezi gastea zinalaik, jaintsitzen zina zeuroi, ta zindebila nora nai zinduen: baña zarzen zarelaik, edatukotuzu zeure eskuok, ta berze batek ertxiko zaitu, ta eramako nora zuk eztuzun nai. Eta au erran zuela adiarazis nolako eriotzeas honratu bear zuen Jangoikoa, eta au erran ta manatu ziola, segi nazazu ni. Guziau kontatzen du S. Juan ebanjelariak. c. ult.

 

aurrekoa hurrengoa