www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Anunziazioa, ta Enkarnazioa

 

        9. Ellegatu zelaik denbora ditxoso gura, noiz Jangoikoa nai zen egin gizon, zituelaik munduak eginik ia kasi bortz milla ta berreun urte, eta Maria Santisimak amalaur terdi ta gexago, ta zego, aik prestaturik birtutez, graziaz, orazios, ta ori guzies daiken diña persona humanoan, orduan bere Nazaretgo etxetto gartan gauerdirat orazioan zegolarik, agitu ze misterio soberano admirable gura: ta konta zagun, Ebanjelioan kontatzen den gisara. Biali zue Jangoikoak Gabriel Aingirua Galileako ziudade batera, deitzen baita Nazaret, Birjina batengana, zein baizego desposaturik Josef deitzen zen gizon bateki: eta Birjinaren izena Maria. Eta sarturik Aingiruak beragana egin zio diosalea, ta erran zio, Agur grazias betea; Jauna zureki: bedeikatua zu emasteetan. Aditu zuelarik turditu ze itz gebetan: eta zego pensatzen zertara ote zen diosale gau. Ta erran zio Aingiruak, etzazula beldurrik izan, Maria, ezi aurkitu duzu grazia Jangoikoaren begietan. Bada orra konzebituko duzu sabelean, ta emanen argira Seme bat, ta deituko duzu beraren izena Jesus. Au izanen da andia, ta gorenaren Semea deituko da; ta Jangoiko Jaunak emanen dio bere Aita Dabiden tronoa, ta erreinatuko du Jakoben jendakian betikos, ta bere erregetasuna izanen da mugarik gabe. Erran zio Mariak Aingiruari, nola eginen da ori, bada eztut ezauntzen gizonkirik? errespondatu zio Aingiruak, Espiritu Sandua etorriko da zuregana, ta gorenaren birtuteak obratuko du zurebaitan: Eta orgatik ere zureganik jaioko dena sandua deituko da Jangoikoaren Semea. Eta orra zure aidea Isabel ere dago seme bateki sabelean bere zarzutuan, eta seigarren ilabetean doaie, antzu deitzen zutena; zeren ezi Jangoikoari ezta gauza inposiblerik batere. Orduan erran zue Mariak, Ona Jaunaren esklaba: egin bedi nereki zuk erran bekala. Onaraño Ebanjelioa: orai onen konforme doktrina. Emanik ala Maria Santisimak bere konsentimentua, edo baimendea, bereala obratu ze istante batez Enkarnazioko misterioa. Nola? Jangoikoak Maria Santisimaren odol garbitik formatu zue gorputz bat: kriatu zue deusetaik arima bat: gorputz ta arima gura elkarreki uniturik unitu zitue bereki Jangoikoaren Semeak Trintateko bigarren Persona dibinoak: eta ala len zena Jangoiko sollik gelditu ze Jangoiko ta gizon eginik Amaren sabel birjinalan. Eta orra ia Jangoikoa gizon; ta gizona Jangoiko, deitu zena gero Jesus, ta Kristo, baitare Jesu Kristo, persona bat dibinoa, bi naturaleza tuena dibinoa ta humanoa. Orra gloriako Errege bakarra jaintsirik gure naturalezaren zamarra pobrea gutartean gure desterru gontan... Orra Aingiruen ta guzien buru dena gizonen aide ta anaia eginik; ta gizontasuna honraturik ta goraturik Aingiruen gañetik. Orra guk ofenditurik gindeukan Majestadea bota ginduzkena gu infernuetara Deabrueki, bera jautsirik bere tronotik gure desterrura gure kidea eginik, ta gure fiadore atrarik pagatzera gure partez, erreskatatzeko gu Deabruaren eskutik, ta eramateko bere zerura. O bekatari fortunosoak logratu dugunak alako Redentorea, Jangoikoa bera, ofenditua bera. Ain ona ofendizaleeki, zerik bide da amazaleeki! Orra zeruetan kabitu eztaiken Majestadea bildurik donzella baten entrañetan. Orra Maria Santisima, gure naturaleza ta lekukidea eginik Jangoikoaren Ama, Ama ta Birjin bateo, duela bereki bere sabeleko fruitu bedeikatua utzi gabe Birjinidadearen lore ederra... Ia klaro ageri da, Jesu Kristok gizon den aldetik eztuela Aitarik; baizik Ama sollik milagroskoa, nior ez bekalakoa: eta S. Josef eztela Aita errealidadean, baizik jendeen opinionean, eta nonbrean: Amaren esposo bai, ta Jesu Kristo aur dibinoaren aurzai. Misterio gonek ongi pensaturik bear ginduzke zoratu kontentuz gizonok; nola, kastigatu bearrean, erremediatu,erregalatu, ta honratu gaituen Jangoiko onak iago ezi espera ta pensagin dezaken sekulan... O Jangoiko onaren amorezko milagroak gure alde! Sinesten baitugu, bear dugu esperatu ere, bear dugu guzien gañetik amatu. Dugu obligazio gizonek iago ezi serafinek. Nola Ama berriak estimatzen zuen, ezta entendamenturik erdetxi dezakinik. Zer amoreak, zer afektoak bereki zeukan Jaunari, nork entenda?...

 

aurrekoa hurrengoa