www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bazkoa-afaria, ta oñen garbitzea

 

        40. Jerusalena ellegaturik, ta afaltegian bildurik zeudelaik ia, erran ziote Jesus onak amoroso, Deseos deseatu dut artzea bazkoa gau zueki pasiora baño len. Jan zute axuri misterioso gura, Jesus beraren señale zena, baitare azken otronze izan bear zena munduan beraren bizian. Bitarteo Jaun onak maian tristura andiareki aipatu ziote inen zekion traizioa gau artan berean: traizio iten didanaren eskua emen dagola nereki maian. Egiaz zierto erraten dizet, zuetaik batek entregatuko nauela ni. Apostoluak zeude elkarri beira etxakines nor ote zion. S. Juan zego erreklinaturik Jesusen bularretan: S. Pedrok arri keñu egin zio, jakin naiez nor ote zen ziona. Galdegin zio S. Juanek Jesus onari, Jauna, nor da? Jaunak errespondatu zio, nori ematen dioten nik ogia bustirik, uraxe da. Eta bereala eman zio judas Iskarioteri. Apostoluak beldurrak asi zire bat banaka galdegiten, Jauna, ni ote naiz agian? Errespondatu zue, eskua nereki sartzen duena plater batean, ura da, entregatuko nauena. Birjinaren Semea badoaie, no la artas dagon eskribiturik: baña ai gizon traiziatzen duen artas! Obe luke, ezpalitz jaio alako gizona. Judas traidore txar galduak ere izan zue atrebenzia galdegiteko: Jauna, naiz ni? Errespondatu zio grabe, zuk erran duzu. S. Juanek dio, arren biotzean sartu zela Satanas amen gura artuas geros: baña sartu ze lendanik ere biotz txar gartan, baña orduan egotez betikos ez atratzekotan, zeren ezi artu zue ia tema ta porfia itsu errabiatua Jaun on onaren kontra, egin bear zuela lan gaixtoa, ermako bazue ere Deabruak. Egin zue, ta eraman zue.

        41. Afari garren ondorean Jesus onegiak zekielarik ellegatzen zela bere ordua, joateko mundugontaik Aitagana, maite izan zituelaik beti bereak munduan zirenak, azkenerat ta azkeneraño maite izan zitue, dio S. Juanek, au da, egin zitiote amorearen demostrazio espezialak. Eta zekielaik bere eskuetan guzia utzi ziola Aitak, eta Jangoikoaganik etorri, ta Jangoikoagana doaiela, jaiki maietik, ta uzten du bere manto gañekoa, ta eskutako-oial bat inguraturik gerruntzean, ta palangana batean ur botarik, asten da garbitzen Diszipuloen oñak. Ellegatu zelarik S. Pedrogana, Sanduak arriturik erraten dio, Jauna, berorrek niri garbitu oñak? Jesus onak erraten dio, nik egiten dudana zuk eztakizu orai: baña jakinen duzu gero. Sanduak, Jauna, eztut utziko garbitzera nere oñok orren eskus sekulan ere. Jaunak grabe, ezpaitizut garbitzen, eztuzu eneki izanen ikustekorik. Orduan S. Pedrok, Jauna, beras ez oñok solamente, baita eskuok ere ta buru au. Jesus onak erraten dio, Garbi dagonak eztu bear baizik oñen garbitzea: eta zuek garbi zauzte, baña ez guziok. Au zio, baizekie nor zen traidore, orgatik zio, etzauzte garbi guziok. Ellegatu ze alaber traidorearen oñetara Jesus onegia, biotz beratx noble jeneroso karidades beteareki, aurpegi eder sereno bakesko apazible amorosoareki, ezi Jaun soberano gura gorputzaren disposizios ere ze guzis perfekto kuadrablea ta amablea, kausatzen zuena amore ta errespeto beiratzen ziotenetan intenzio onareki. Beira gloriako errege galant amablea ta admirablea kurturik belauriko agos bera, munduko gizatxar indigno gaixtoenaren oñetan, nola dagon garbitzen oiñ gaiek zikinduak beraren kontrako bideetan; nola ertxitzentuen esku dibino gaieki; nola arrimatzentuen bere bularretara; nola mintzatzen dion amoroso ta lastimoso biotzera! Baña biotz gura zego ia Satanasi emana; ez beraxtu, bai iago irritatu ze ikusteareki Jaunaren humil onegia: etzio beiratu nai ere zuzen, baizik trabeska ilun asarre ikusi nai etzuela. Oh! noraño daiken ellega gizona gaixtakerian, uzten badu bere eskutik Jangoikoak. Orra Judas Iskariote Jesusen Apostolu izana, beraren fabore espezialeak logratu zituena, beraren maiean beraren kostus mantenitu zena, beraren potestades milagroak ere egin zituena, orra itzulirik etsai rabiosoa aborrezitus bere amazale amable gura salduartaño ta entregatuartaño diru pixka batengatik! Eta zer irabazi? Urkatus bere burua biramonean akabatu emengo bizi miserablea, bizitzeko eriotze perpetuoan infernuan! Bukaturik Jesus onak lan admirable gura, paraturik bere mantoa, ta maiean berriro jarririk erran ziote, badakize in dutena zueki? Zuek deitzen nauze ni Maestru ta Jauna: eta ongi dioze; ala bainaiz. Bada nik Maestru eta Jaun nai zelaik, garbitu baitizet zuei oñak, zuek ere bear duzie egin ori elkarreki. Exenplu eman dizet. Gero segitu zue prediku luze admirable bat despeiako bekala.

 

aurrekoa hurrengoa