www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Pentekostes, ta Espiritu Sanduaren bazkoa

 

        76. Berrogei ta amar egunen buruan, erresuzitatuas geros Jesu Kristo, biali ziote Zerutik Espiritu Sandua, ofrezitu bekala. Zeude guziak bildurik leku batean, afaltegi zori oneko gartan; eta agitu ze bat batean Zerutik arroitu andi bat, al ze erru eldu zen baten gisara; eta agertu zire an susko mi batzuk bekala errepartiturik, ta joan zire baratus bakotxa bakotxaren gañean: ta bete zire guziak Espiritu Sanduas, ta asi zire mintzatzen mintzo diferenteetan, nola mintzarazten zituen Espiritu Sanduak... Ala mostratu ze orduan Espiritu Sandua, adiarazteko grazia obratzen zuena aien barnean. Mian adiarazten da mintzaera, mintzatzeko mundu guziaren alzinean bear zen lenguajean edo itzkuntzan. Suan adiarazten da birtute obratu zuena arimaetan Jangoikoaren Espirituak suaren ariora. Bortz propriedade ditu prinzipalak, gañarakoes landara, suak: argitzea, garbitzea, erretzea, edertzea, sutzea, edo berotzea. Lenik argitu ziote entendamentua Zeruko jakinde bear zen guziareki: Gero garbitu arima bekatuen mantxaetaik, ta grazian ere konfirmatu. Gero edertu gañarako grazies ta birtutees: Gero erre Jangoikoaren amorean amorostus Jangoikoas biotzak. Gero sutu, edo berotu zitue ainberzeko ausardia, koraje, ta balentiareki, ez gaizkirik egiteko, baizik sufritzeko edozein, naiz eriotzea ere gogotik: eta ala lentxago zeudenak, atariak ertxirik, ta bildurik guziak Judioen beldurrez, Ama Birjinaren konpañian, ala nola txitak miruaren beldurrez olloaren egalpean, bereala atrarik karrikara, nioren beldurrik gabe ia, boza goratus ausarki asi zire predikatzen bildu ziren jendeei; prinzipalki S. Pedro erranes, nola il zuten Jesu Kristo malamente; nola utzi zen iltzera guziengatik guzien Salbazale bekala; nola biztu zen Were birtute proprios; nola bear zuten egin penitenzia ta bataiatu Jesusen bataioas: eta on asko mintzo generotan, maneraz, ezi arriturik jendeak asi zire pensatzen, ote zeuden beroturik ardos. Baña S. Pedrok ederki eman ziote satisfakzio, nolako ardoa zen, ardo zerukoa, Jangoikoaren ardoa, amorea, Espiritu Sanduak erregalatu ziotena abastoki. Zer ze ikustea S. Pedro, lenago ikar ikar egon zena,orduan guzien erdian karrikan txutirik, burua ta boza goraturik, sua zeriola, klamatzen Jesu Kristo guruzifikatuaren laudarioak, ta Judioen gaizki egina ta ignoranzia guruzifikarazteas? Zer ze ikustea, nola beraren erranera humildurik galdegiten dioten, ia zer in bear duten? Zer ze ikustea S. Pedro erraten oius, in dezatela penitenzia, ta bataia daitzela Jesusen izenean, logratzekos barkamentua? Zer ze ikustea egun gartan konbertiturik irur milla, andik bortz egun bortz milla? Eta ori Jerusalem berean, Kristo guruzifikatu zuten leku berean? Eta andik denbora gutiren barnean ia munduaren geienean barraturik Kristoren fedea ta errelijionea pobre gaien medios! Eta munduko jakintsuak, poderosoak, ta asko bizios beteak konbentiturik, konfunditurik, ta gero ere konbertiturik pobre humil on gaien medios! Nork eztakusa Espiritu Sanduaren birtutea ontan? Nork eztakusa Jangoikoaren eskua dabilala emen? Jesu Kristok bada, Jangoiko ta gizon egiaskoak plantatu zue ere Eliza, baita bere familia ta saldoa munduan: berak azi zue bere familia gau orduan, ta azitzen du beti bere Espiritu Sanduaren asistenziareki. Orduan orduko utzi zue Artzai-buru S. Pedro, ta S. Pedroren ondorengoak Aita Sandu Romakoak arren ondoreko giltza gaien potestade berareki. Berze Apostoluen ta Diszipulo gaien ondorengoak dire Obispoak, Apez-Aitak, eta Sazerdoteak, nor bere gradoan: Kristio gaien ondorengoak Kristio oraikoak, lenekoak, ta gerokoak: Guzien buru prinzipala orduan, orai, ta beti Jesu Kristo gizon dibino gura. Ura da arri prinzipala ta zimendua, zeñen gañean berak fundatu, ta berak guardatu, ta gobernatzen duen bere Eliza; eta infernuetako potestade guziek eztute indarrik aski, Elizaren, ta Kristiandadearen galtzeko adiña... Eta naiz aldartez al daien asko trabaju ta persekuzio, ta gora-bera Elizan, ala nola tenpestadeak ta nastekazioak itsasoan orduan bekala iduri baizue ia ia ondatzera zoeiela S. Pedroren barkoa; naiz doaien Kristiandadea gaixtatus, gutitus, ta faltatus ere an emenka, eztu Jesu Kristok utziko falta daien mundutik, mundua mundu den bitarteo: ezaundukotu, ta guardatukotu bere ardiak, nonnai dauden, beretako, eta eztitu niork ere kenduko beraren eskutik. Kentzen dena ta apartatzen bere borondatez, bere kontra ari da: mantenitzen dena firme uniturik Jesus onari, ditxosoa da, salbo da, datorrena datorrela.

 

aurrekoa hurrengoa