www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Barazeko Orazioa, &. Pasio-astea

 

        44. Bazoeie Jesus ona bere Apostolueki orazioaren lekura, baize Jetsemani deitzen zen baratze bat Olibeteko oianaren saietsean. Bazekie leku gura Judasek ere: eta ala suponiturik arara zoeiela Jesus, ta au zela eskaidarik obena, utzis berzeak pasatzera alzina, gelditu ze atzerat bera, ta makurturik bidea gero asi ze prisaka joaten Judio Jaunengana, ematera abisu, non aurkituko zuten Jesus, arrapatzeko preso. Ellegatu ze zoraturik bekala konzienziaren turbazios. Aiek aditu zute kontent, eta asi zire biltzen Ministroak armaeki, linterna, zuzi, soka, ta berze instrumentueki. Ia bildurik jendeak zeude tratatzen nola in bear zuten arrapatzeko. Guzien ertean zebila Apostolu zori gaixtokoa listo ajent itekoso, etzezaten uts egin arrapatzean berzeren bat Jesusen lekuan, erraten ziotela, aitzen, nori ere nik iten dioten besarka edo apa, ura izanen da; eutxi tieso, ta ekarri deskuidorik gabe, eztaien eskapa... Etzio alako doktrinarik erakutsi Maestru dibinoak. Ah! nola zegon itsuturik kodizias eta malizias! Ah! zenbat gaixtatu daiken gizona edozein eskola, estado, ta lekutan deskuidatzen barin bada... Jangoikoak guarda. Utzirik emen kanalla gaixto gura, goazen ikustera zer ai den Jesus ona. Ellegaturik baratze gartara ameka Apostolueki, utzirik gañarakoak leku batean, erretiratu ze aratxago bera S. Pedro, S. Tiago, ta S. Juaneki: Enkargaturik ebei egoteko idatzarririk erne orazioan, etzeizengatik erori tentazioan; bera bakarrik apart paratu ze belauriko ta auspeska lurrean orazio egiten, pensatus pasatu bear zuena bere pasio doloreskoan, ta erraten bere Aita eternoari, Aita, posible barin bada, pasa bedi eneganik trago gau: baña eztadiela egin nola nauten nik, baizik nola berorrek nai duen. Ia ordu gartaik asi ze sentitzen tristurak, beldurrak, kongojak, ta agonia eriozkoak, gizon egiaskoa bekala, ta konsolurik gabe mondik, de manera ezi irurgaiei erran ziote aflikzioaren utses, triste dago nere arima eriotzeraño. Erran dezake agian emen norbaitek, bada Jesus delarik Jangoiko guzis poderoso ematen duena bere Sanduei arimo, pasatzeko martirioak, eta bera bere borondatez ofrezitu delarik pasatzera gizonengatik, nola orai, nola dago ain beldurti aflijiturik? Adiarazteko, dela ere gizon egiasko herikorra, zeramana konsolurik gabe trago samiñ gura, ta guk merejirikako penak, zeren bere gain artu zituen gure kulpak. Berriro manaturik aiei, egoteko orazioan alert, berriz eta berriz itzuli ze bere oraziora, eta agonian paraturik luzeago iten zuela orazioa, dio Ebanjelioak, ziola, ene Aita, ezpadaike exkusa pasatzea trago gau nik, kunpli bedi orren borondatea. Eta kongojaren indarrez eman zio odolesko izerdi batek pulpa pulpa eroris odol-tantak lurreraño: baita lanze lastimarazi dezakena biotzik gogorrena, beiratzen badu ongi. Jaun dibino gura zegokena ongi aisa eder bere glorian,bere kulparik gabe ala penaturik ta aflijiturik aurkitzea pasatu bear zuenaren pensamentuareki, lastimarazteko da gu eman dugunok kausa geuren kulpas! Ainberzeko agonia etzela solamente pasatu bear zituenen penen kasos, dio Agredako Benerableak, bai prinzipalki zeren kondenatuko diren geienak malogratus erremedio ainberze kosta zekiona. Badu pausu gontan arima Kristioak zertan pensatu ta penatu amorosoki beiratus arimen Esposo dibinoa ain beterik penas. Ellegatus garaia, zekielarik ia urbildus eldu zirela bere etsaiak, itzulirik irur Apostoluengana opatu zitue lo, ta erreprehenditu zitue emekiro, lo zaude, Pedro? Ezin egon zara idatzarririk ordu batez eneki? Lo egiteko denbora ona da: eztaude lo ene kontra eldu direnak urbil ia. Ea, ots, jaiki: goazen: ellegatzen da ordua, noiz Birjinaren semea entregatuko den bekatarien eskuetan. Eztago apart judas entregatuko nauena. Erranta aieki joan ze gañarakoengana, zein oroat lo opaturik idatzarri zitue, ta animatu lanzerako... An zego etxideten aieki etsaien etorria. Nork duda du emen, ezi zekien bekala guzia, noiz ta nola eldu ziren, bazeikela libra, nai izan bazue? Baña axuri dibinoa Jesus onegia, bera ofrezitu ze bere borondatez...

 

aurrekoa hurrengoa