www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Koronatzea

 

        56. Lastimatu ote zire jende gaiek? Ez iago ezi balitz tzakur edo animale benenatu bat. Paratu zueneko tresena doi doia, injeniatu zute berze tormentu bat doloreskoa ta deshonreskoa. Onek, ziote aiek: presumitzen zue buruan errege zelako: Koronazagun, ta adora zagun errege gisa nola dagokion. Forjatzen dute aranzesko uztai gisa bat koronatako: finkatzen diote au buruan ertxiki puntzatus inguruan, ta saltarazis odola: pensa nolako onazeak! Paratzen diote soñetaik purpurasko manto zar zatar bat: eta eskuan kana bat zetro-itxuratako: eta jarrarazirik alki batean errege burlasko bekala, egiten diote bere kurte edo adorazio-itxura: ellegatus bat banaka ta paratus belaun bat lurrean salutatzen dute eskarnios, agur Judioen errege Jauna: eta bereala batak botatzen dio lixtu aurpegira; berzeak ematen dio zalaparta bat; berzeak kendu kana, ta arreki buruan golpa aranzeen gañean; zeñek baño zeñek obeki burlatu, eta guziek irria gora. Zer festa au agitu dena munduan; eta nola bide zeuden beira zerukoak! Nolako pazienzia Jaun guzis poderosoak! O errege guzien errege egiaskoa sines, zenen aldean txinurri-adiña ezpaitire lurreko erregeak! eta berorren paje onetsia izatea iago baita ezi mundu guziko enperadore; adora bezate serafinek eta gauza guziek guzien Jaun poderosoa bekala. Baña orduan etzue nai izan du agertu bere podorea, baizik bere pazienzia, ikas dezagungatik bere Kristioek sufritzen oraiko denboran: baitare, naiz agi daien egotea sopeaturik Eliza, ausart herejeak ta gaixtoak, eta ixil alaere gure Jauna, orduan bekala, ikas dezagun etxideten beraren probidenzia, adoratzen beraren juizio sekretoak, baña beti justoak, apaldus buruok, konfesatus geuren bekatuak, ta eskatus berorren piedadea, ezkaitzan beñere desanpara.

 

aurrekoa hurrengoa