www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Españara etorria. Agredensis

 

        79. Santiago andiena, deitzen ere baita Jakobo, S. Juanen anaia, etorri ze Españara eraikitzera ebanjelioaren azia, errelijione kristioa: Onarako enbarkatu ze Agustuan, urte bat ta borz ilabete, Kristo ilas geros, Kristoren ogeita amaborzgarren urtean: zorzi ilabete S. Estebanen martirioas geros; eta borz Sauloren konbersioa baño len. (Agred. p. 3. 1. 7. c. 16. n. 319.) Peregrinatu omen zue Españaren geien, asi Kartajenatik, Granada, Andaluzia, Toledo, Portugal, Galizia, Rioja, Logroño, Tudela, Zaragoza-barna. Arren alde ze Maria Santisima, ta agitz maite zuena: bere trabaju ta peligro andien ertean Españako misionean agertu omen zekio bi aldis Ama dulzisima oraño bizi zelaik, ekarririk Aingiruen eskus; lenik Granadan, zeukatelaik Sandua ia ia degollatzeko kanpoan. Mintzatu zio amorosa, konsolatu, animatu, ta libratu zue, botarik berdugoak lurrean ilak bekala: eta eman zitio bere eun Aingiru guardiako, kida zezaten, ta defendatu Españaren gañarakoan. Bigarrenik Zaragozan gau batez Kristoren berrogeigarren urtean, Izotzillaren bigarrenean, pasaturik laur urte, laur ilabete, ta amar egun, atras geros Sandua Jerusalendik onat Agustuaren ogeigarrenean: eta aparizio gonen ondorean fabrikatzen tenploa, predikatzen, ta itzultzen Jerusalena pasatu zitue urte bat, bi ilabete, ta ogeita irur egun: eta iltze Martxoaren 25.an; 41.en urtean Jerusalenen. Etorri ze bada Jesu Kristoren manamenduz Ama dibina argisko trono batean Aingiruen eskuetan, ta zegolaik Santiago Ebroaren aldean orazioan bere Diszipulo batzueki: sentitu zute urrunera musika zeruko bat bete zituena konsolazios ta admirazios. Ikusi zute airean argitasun andi bat iago ezi eguerdia balitz. Aingiruek zekarrate, batzuek kolumna edo pilare jazpe-arri, edo marmolesko bat; ta berze materialeko imajina bat ez andia, Ama Birjinarena zekarrate berze Aingiru batzuek. Santiagori manifestatu zekio bere personan Maria Santisima, ta eman zio bere bedeizioa erraten ziola, Jakobo, Jaun gorenaren sierboa, bedeika zaizala bere eskuieko eskuas, berak salba zaizala, ta mostra dezazula bere aurpegiaren alegrea. Aingiruek errespondatu zute, amen. Segitu zue Ama Santisimak ziola, ene humea Jakobo, leku gau señalatu ta destinatu du Jangoiko guzis poderosoak, konsagra dezozun emen orazioaren etxe ta tenplo bat, zeintan ene izenaren tituloareki nai du berarena izan daien honratua, erauntsitzeko bere miserikordiak fielei, ene interzesioaren medios logra dezkiten, eskatzen badute fede ta debozio egiaskoareki. Nik beraren nonbrean ofrezitzentiotet fabore andiak, ta nere anparoa egiaz, ezi au bear da izan ene etxea ta tenploa, ene herenzia ta posesio proprioa. Eta promesa gonen testimoniotan geldituko da emen kolumna gau ta ene imajina gau. Asi zaite obratzen berladanik, ta in ondoan joanen zara Jerusalena, ofratzera zeure bizia sakrifiziotan, non nere Seme Sanduak eman zuen berea gizonen erredenzionetako. Bereala paratu zute an kolumna Aingiruek, ta gañean imajina sagratua, eta Aingiruek berek eta Cduak adoratu zute an Jangoikoa ta bere Ama Santisima. Sanduak eskatu zio, graziak emanez, anpara zezan Españako erreinua. Ofrezitu zue Maria Santisimak; eta bereala itzuli zute Aingiruek Jerusalena. ibid. n. 354. Ondorean Apostoluak bere laguneki fabrikatu zio kapilla txiki bat al zuken gisan: gero katolikoek fabrikatu ziote an tenplo andi gura Jangoikoaren ta Amaren gloriatan. Aparezitu zelaik zitue adinaren 54 urte, 3 ilabete, ta 24 egun: ta bizitu ze gero ere zenbait urte munduan, nola erranen den gero... Apostolu berari il zutelaik Jerusalenen asistitu zio bere martirioan presente Ama Santisimak ekarririk oroat milagrosoki Efesotik Aingiruen eskus, eta arturik bere eskuetan arima Sanduarena presentatu zio Jangoikoai, Apostoluen primizia bekala, zeren ezi gure Patrono andi gau izan ze Apostolu guzien lena iltzena Martir fedeagatik. (ib. P. 3. 1. 8. c. 2. n. 400.) Eta beraren gorputza Jangoikoaren probidenzias, ta Maria Santisimaren dilijenzias ekarri zute arren Diszipuloek itsasos Galiziara, maneraz ezi tesoro gau ere zor diogu Españolek Maria Santisimari. Martirioa agitu ze zazpi urte beterik Jesu Kristo ilas geros; ta borz urte ta zazpi ilabete Jerusalenklik Sandua atras geros Españarako. (ib. n. 401.) Martxoaren azkenerat izan zela agenda Act 12. bazkoaren inguruan: baña zelebratzen da garilaren 25.an, noiz aldatu zen gorputza Españan.

        80. Efesotik, non eon zen bi urte ta erdi Maria Santisima, itzuli ze S. Pedroren petizios Jerusalena, non lenbiziko Konzilioan Ama Santisimaren orazios asistitus Espiritu Sanduak, determinatu ze aski zela salbaziorako Kristoren fedea, bataioa, ta errelijionea; eta etzela ia bear lenagoko Zirkunzisioaren ta Moisesen legearen guardatzea. Inposible da kontatzea, zenbat aldis, zenbat modus ta maneras faboratzen zituen Apostolu ta Diszipulo sanduak, ala ausente, nola presente zeudenak, baitare gañarako Kristioak, zeñek probatzen zute beren konsolu, anparo, ta bear zuten on guzia zutela Maria Santisima, proprioki beren Ama dibina, guzis poderosa ta amorosa... Zenbat gaitz eta peligro arimaren ta gorputzarenetaik libratzen zitue? Nolako amorea ta benerazioa dote, ta arrazio andiareki? Jangoiko andiak nola zue maite, ta estimatzen, ta kuidatzen zue bere eskojitu bakar prezioso gura? Eman zio esku guzia, egiteko ta desegiteko Jangoikoaren erreinuan nola zuen plazer. Bada Aingiruak zein obediente zegozkio? Infernukoek berriz nolako oposizioa ziote, nolako beldurra? iago ezi Zeruko Aingiru ta Sandu guziei Jangoikoas landara. Erran daike, ezi Jesu Kristo presente ezin ikustearen pena konsolatzen zutela lenbiziko Kristio gaiek ta erremediatzen ikusteareki beraren Ama Santisima. Beraren abisus ta konsejus disponitu ze eskribi zezaten Jesu Kristoren Ebanjelioa laur Ebanjelariek S. Mateok, S. Markosek, S. Lukasek, ta S. Juanek, batak berzearen atzetik. S. Mateok Ama dibinaren asistenziareki eskribitzen asi omen zue, ta gero bukatu Judean Hebreoen itzkuntzan Kristoren 42.en urtean... S. Markosek oroat Hebreoan 46 urtean Palestinan, eta gero latinera itzuli omen zue Roman... S. Lukasek andik bi urte geroago itzkuntza griegoan... S. Juanek azkenik eskribitu zue griegoan Kristoren 58 urtean, zerura igan ondoan bere Ama Santisima, baña andik jautsirik Erregina soberana bisitatzera bere seme gura. Prinzipalki S. Pedros, Elizako Artzai-buruas bekala, kuidatzen zue agitz Ama Santisimak, bialis kartak eta Aingiruak beraren gana, baitare aparezitus personan bere Majestadea askotan bizi zelarik munduan: eta beti paratzen zekiola belauriko Sanduari; ta eskatzen bere bedeizioa.

        81. Mundu guziaren onerako bizi ze Maria Santisima lurrean bizitza bat Zerukoa Jangoikoaren gustora guzis: mundua ze beraren bear agitz: baña Zeruak ere, naiz aldartez ikusten zuen an iganik Jangoikoaren amorez erregalatzeko bere maiteena, nai zue iduki an egotez errepausatzen ta erreinatzen guzien Erregina bekala. Irur urte despeida baño len izan zue abisu Zerutik, nola bear zen igan arara. Zego bere erretiroan auspeska besoak edaturik gurutzearen forman orazio egiten bekatariengatik: Sartu ze Zeruko enbajadorea S. Gabriel akonpañaturik berze asko Aingirueki: goratu ze belauriko Erregina soberana aditzeko enbajada. Eginik diosalea Abe Marias, erran zio, Jangoiko Jaunak biali gaitu erratera, nola urbil dagon berorren despeida desterru gontaik bizitza eternora, non goza daien bere Seme Jaunaren eskuieko aldean. Emendik irur urte txusto txustoa izanen da... Aditu zue berri on gau alegranzia ta esker milla millaeki, eta auspeskatus lurrean erran zue nola len, ona Jaunaren esklaba: egin bedi nereki zuk erran bekala. Istante gartaik berriro segitu zue prestatzen biderako, Jang oikoaren amoresko akto ta obra anitz ta andieki. Bereala eskribitu zue Apostolu ta Diszipulo zebiltzanei mundua barna animatus trabajatzera konbertitzen arimak Jangoikoagana... S. Juan Ebanjelariai bere konpañian bizi zenai seme bekala, Jesu Kristok enkargatua guruzetik, komunikatu zio berri gau. Nola, aditzeas ere, lastimatu zekion biotza, gogoratzeas gelditu bear zela emazurtz desanparatua alako Amaren konpañia gabe, nork explika? Errespondatu zio, ene Ama ona, Jangoikoaren ta berorren borondatera errenditurik nago ni: baña nola biziko naiz ori gabe? Anpara bez bere hume pobre gau... Etzuke atra itzik iago, itorik kongojas ta negargaleas. Konsolatzen ta animatzen zue Ama dulzisimak bere kariño ta arrazio oneki: baña alaere ordu gartaik Apostolu sandua beti bizitu ze penaturik biotza sentimenturaz. Baña ez solamente S. Juan, baitare mundua bera asi ze sentitzen bekala, ta prebenitzen lutoa. Apostoluak, naiz andik urrun ta elkarrenganik, asi zire paratzen kuidadotan errezelatus faltatuko zekiotela beren Ama on gura nai baño lenago... Berze fielek Jerusalenen ta inguruan bizi zirenek usmatzen zute, nola etzekitela, beren ondasun ta konsolua etzela izanen luzaro... Zeruko izar ta planetak ere asi zire turbiotzen bekala, etzutela ia argitzen ainberze nola len. Txoriak ta egasteak joaten zire Ama Santisimaren etxera bandaka, ta an espezialki azken bi urtetan bolada ta kantu tristeeki adiarazten zute beren pena. Onen testigo izan ze askotan S. Juan akonpañatzen zituena lamentazioan. Eta ia egun guti falta zirelaik biziaren, egin zute asko demostrazio lastimagarri. Sei ilabete azkenetan iruzkia ikusten ze turbioturik; ta iltzen egunean eklipsatu ta ilundu ze, nola Kristoren iltzerakoan. Jendeek goart eman zute, baña ez entendatu kausa... Sollik S. Juanek bai, baizekie, ta ezin altxa biotzeko pena, aurpegian ta begietan agertzen zena... Erran ere ziote bere debotoei; eta niork ere aditu zutenetaik etzuke disimulatu pena, in gabe negar... Konsolatzen zitue guziak Ama amantisimak egines ta ofrezitus anitz fabore ta miserikordia... Azkenerat despeidako bekala bisitatu zitue pasioaren leku sanduak, berritus bere seme dibinoaren amoresko exzesoen memoria. Kalbarioko oianean baratu ze denbora iagos; eta arara jautsi ze bere Jesus ona Zerutik, ta ofrezitu zio eskatzen ziona, bere pasio ta odol preziosoagatik, emanen ziotela gizonei asko auxilio, erdexteko gloria irabazi zuena berak aiendako, nai bazute. Eta añaditu zio, Zeruan berori izanen da aien Abogada, ta berori estimatzen dutenak betekotut ere tesoro ta miserikordia infinitoetaik... Eman zio anitz grazia Ama Santisimak, eta an eskatu zio azken bedeizioa. Eman zio bere Majestadeak; ta Zerura itzulirik bera, Ama, apatus lur sandu gura, itzuli ze bere retirora Jerusalena. Ordenatu zue gero bere testamentua, ez lurreko ondasunena, ezpaizue ebetaik, baizik zerukoena utzis guziak Elizaren faboretan, baita bere biotzekoa.

 

aurrekoa hurrengoa