www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maria Santisimaren iltzea... Agredensis

 

        82. Deseatzen zue Ama amantisimak ikustea presente bere despeidan Apostolu sanduak agitz urrun zebiltzanak plantatzen fede kristioa. Agindu zio Jaun dibinoak: eta ala irur egun lenago aurkitu zire guziak Jerusalenen, batzuk etorririk Jangoikoaren inspirazios, berze batzuk ekarririk Aingiruen eskus. Estimatu zue agitz Ama dibinak. S. Pedrori lenik ellegatu zenari atra zekio errezibitzera bere ganbarako atarian: belauriko paraturik arren oñetan eskatu zio bedeizioa erraten zuela, esker milla diot Jangoikoai, ekarri baitida ene Aita Sandua, asisti dezadan ene eriotzeko orduan. Gero joan zire allegatus S. Pablo, ta gañarakoak. Etzekite guziek zertara eldu ziren: S. Pedrok erran ziote, Jangoikoak ekarri gaitu kausa andiagatik guziok, ezi nai du eraman bere gloriara bere Ama Santisima, zena gure anparo guzia: eta nai du asisti dezogun presente. Iltzelaik gure Maestru Jauna Jesus, gelditu zekigu konsolutako bere Ama Santisima: baña orai onek uzten gaituelaik, zer inen dugu? Zer anparo, edo zer esperanza dugu? Eztut berzerik aurkitzen, baizik segituko dugula guziek denborareki... Ezin erran zue iago aflikzioaren utses: eta berak negar, guziek negar, ala egon zire denbora zati batez. Azkenean erran zue S. Pedrok, ene humeak, goazen gure Ama Santisimaren presenziara; akonpaña zagun bizi den bitarteo, ta eska zogun bere bedeizioa. Joan zire, ta aurkitu zute Andre dibina belauriko bere tarima zuen batean, erreklinatzeko, bear zelaik deskansatu gutiren bat. Ikusi zute inguraturik argitasunes, ta Ainrues. Gorputz ta aurpegi birjinalaren disposizioa adin gartan ze nolakoa zuen ogeitamirur urtetan, ezpaize aldatu gerostik batere, ez zartu, ez zarbaildu, ez flakatu, ez zimurtu, berzeak bekala adinareki, zituelaik ia iruogeitamar urte. Au izan ze Ama Birjinaren pribilejioa berex zegokiona Jangoikoaren sagrario izanai, Birjin garbi, ta bekatu guzietaik libre zenai. Paratu zire guziak erkadan presente; S. Pedro ta S. Juan bi aldetaik tarimaren bururdikoan. Andre soberanak beiratu ziote guziei modesta, humil, reberente; ta erran zue, ene biotzeko humeak, eman bezote lizenzia beren esklaba goni, mintzatzeko, eta manifestatzeko nere deseoak. Errespondatu zio S. Pedrok, adituko zutela guziek atenzioreki, ta obedituko mana dezan guzian: baña ortako jarri zeiela. Iduri zekio S. Pedrori, bide zegola nekaturik belauriko egones orazioan; ta aiei mintzatzeko, etzela konbeni ala egotea guzien erregina. Baña niork beñere etzue garaitu humiltasunean: ala errespondatu zue obedituko zuela eskatu ondoan guziei bedeizioa, ta utzi zezotela konsolu gau. Bereala paratu ze belauriko S. Pedroren oñetan erraten ziola, Jauna, Eliza guziaren Artzai-buru bekala, eskatzen diot, eman dezadan bere bedeizio sandua, ta barka dezadan nik guti zerbitzatua; ta nai badu eman lizenzia emateko Juanek ene bi tunika bi donzellattoei beti ongi in didatenei. Erran ta apatu zitio oñak, zegolarik sandua arriurik eta negarres... Bereala S. Juani, ene humea, barka bezada, ezpadut egin orreki Amaren ofizioa bear bekala, ta manatu zidan bekala gurutzetik ene Seme dibinoak. Nik ematen diot esker milla, zeren beti asistitu didan hume onak bekala. Jangoikoak paga dezola, ta eman bezada berorrek niri bedeizioa, joateko Zerura. Ala segitu zue mintzatus belauriko bat banaka Apostoluei, gero an ziren guziei despeidatako. Gero txutiturik erran zue, ene hume maiteak, ta ene Jaunak, beti idukitut neure ariman, ta eskribiturik biotzean onetsis, ene Jesus onak erakutsi zidan karidadeareki. Beraren borondatez noaie Zerura, nondik beiratuko diotet Ama bekala. Enkomendatzen diotet Eliza Sanda, ta ene Jesu Kristoren legea, ta beraren pasio, eriotze, ta amoresko exzesoen memoria. Ama bezate Eliza, ta ama beitez elkar Jangoikoaren amorez. Eta berorri, Pedro, enkomendatzen diot uan ene seme gau, eta guziok... An goratu ze lamentua guzietan, guziak urtiki lurrean, ta guziak negar: negar egin zue Ama Santisimak ere. Denboraren buruan eskatu zue para zeizela orazioan berareki, ta beragatik. Artan daudelaik, jautsi omen ze bere Seme Jauna Jesus, eta utzi omen zio autara zein nai zuen, edo igan berareki Zerura il gabe, edo pasatus eriotzearen pausua: eta autaturik iltzea, imitatzeagatik Jaun dibinoa, erreklinatu ze bere tariman, eta Aingiruen musika gozoaren erdian Jesus onaren besotan ziola, orren eskuetan, Jauna, entregatzen dut ene arima, ertxi begiak, ta iltze... Ilarazi zuen gaitza izan ze amorea, zenen suak etzezan akaba lenago ere, konserbatzen zue milagrosoki Jangoikoak, ta orduan utzi zue in zezan bere efektoa. Bereala Jaun dibinoak bere eskuetan eraman zue arima eder gura gloriara ango akonpañamentu gloriosoareki, senti zela musika Zerukoa geroago ta gutiago, iganes bekala...

        83. Gorputz birjinala gelditu ze inguraturik erresplandorees, errespiratzen zuela fragranzia bat miragarria, ta kausatzen admirazio, konsolu, ta erreberenzia... Agitu ze iltze gau Agustuaren amirugarrenean, zituelaik adinaren irurogei ta amar urte txoil ez, baizik ogeita sei egun gutiago doazinak egun gortaik Urriaren zorzigarrenera, baize bere jaiteguna. Bere Seme Jaun Jesu Kristo ilas geros, bizitu zituenak izan zire ogei ta bat urte, laur ilabete, ta emeretzi egun. Iruzkia egun gartan eklipsatu ze, ta lutoaren señaletan altxatu zue bere argia zenbait ordus. Jerusalen guzia mogitu ze admiraturik, batzuk konfesatus Jangoikoaren podorea, berze batzuk lotsarritus agitzen zenas. Apostoluak, Diszipuloak, ta berze fielak desegiten zire penas eta negarres. Heri akuditu zuten guziak sendatu zire, ta libratu purgatoriokoak. Irur iltzirenak denbora berean Jangoikoaren desgrazian ta kondenatu bear zirenak, itzuli zire bizitzara Maria Santisimaren medios, ta gero emendaturik salbatu zire. Tratatu zute Apostoluek depositatzeas gorputz birjinala obia berri batean: nai zute balsamatu berzeenak bekala: Etzue permititu Jangoikoak alakorik: Eta ala zegon bekala paraturik S. Pedrok ta S. Juanek anda batean sentitu gabe pixurik, zeren Aingiruek lagundu zuten: eraman zute obiarat akonpañatus infinizio bat jendeketak lurretik, ta Zerutik infinizio bat Aingiruek segitus musikaren armonia admiragarria, aditzen zutena Apostoluek, ta berze asko fielek, ta iraundu zuena irur egunes, agitus bateo infinizio bat milagro, ala arimen, nola gorputzen onetan... Eta gauza prodijioso ebeki zeude guziak admiraturik klamatzen Jangoikoaren podorea ta amorea bere onetsiareki. Ellegaturik Josafatko zelaiera, non baizego obia, an depositatu zute, ta ertxi zute ar-lauza andi bateki. Jendea joan ze itzulis beren etxeetara, ta Apostoluak beren erretiro gartara ezin konsolatus lanze gartan... Iltzen etxean urte batez iraundu zue atxon gozo garrek, ta bere Oratorioan anitz urtez: eta etxe gura izan ze ala nola errefujio ta erremedio bear guzien; ta iraunen zue, ezpalute estorbatu bekatuek ta gaixtakeriek. Destinatu zuzte zenbait Apostolu, asistitzeko obian, atertu artaño an aditzen zen musika Zerukoa, eta guziek akuditzen zute maiz arara. Irugarren egunean atertu ze musika gura, ta idikirik obia, etzute aurkitu gorputza, baizik tunika ta oialak, zeñeki egon zen estalirik: Entendatu zute klaro, bere Seme Jaun Jesu Kristok biztu zuela, ta eraman gorputz ta ariman gloriara bere Ama Santisima. Ala sinesten du piadosoki Elizak, ta ala ze arrazio konserba zezan Jangoikoak sagrario obena... Nork erran errezibimentu ta akonpañamentu in ziotena zerukoek? Nork entenda, nola bete zuen glorias Jangoiko andiak bere maite bakarra guzien gañetik? Koronatuzue Trintate Jaun poderosoak Maria Santisima bere koronas, izateko erregina ta enperadora Jangoikoaren inperio ta erreinu guzian: mana dezan, egin ta desegin, nola duen plazer Zeruetan, airean, lurrean, infernuan, ta unibersoan mugarik ta neurririk gabe... Jangoiko beraren manamenduz proklamatu ta adoratu zute orduan, ta adoratzen dute beti Zeruan direnek: Eta lurretik ere bear dugu adoratu fedes ta karidades; aziko digu esperanza sano gozoa, ararako gaituela gu ere, ezi Ama da ta amantea, nai duena gure salbazioa obeki ezi geurek. Ea bada gure Abogada, itzulizkizu zeure begi miserikordiasko goiek guregana &. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa