www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

San Josefi errebelazioa

 

        11. Bitarteo S. Josefek etzekie zuen ondasun guzia bere Esposan: etzekie tesoro altxatua arren sabel birjinalan: etzekie milagrosko konzepzione gura: baña pasatus ilabeteak, azis aur dibinoa, zoeie nabarmendus amatasuna. Asi ze lenik dudaketan erreparatzen: gero guti guti seguratzen, bere Esposa zegola aurdun. Jakinik ori; etxakin nondik edo nola: Milagroaren bernnk ez: alako personas gaizkirik ezin pensa, baña begis ikusten zuena ezin uka: nolako prensan prensaturik bide zegon biotz on gura? Bazekie Maria Santisimak arren biotzaren berri: arren penas bazue pena: Zer eginen zue? baizik enkomendatzea Jangoikoai erremedia zezan. Nola etzio deklaratzen zer gisas konzebitu zuen? diozu. Baña ori etzekio iduri prudenzia: Eta nork sinesta emastekiari, berak erranagatik in dela Ama Jangoikoaren milagros? Utzirik Jangoikoaren eskura konfiatzen zue atrako zuela egia bere Majestadeak bear orduan: eta ala izan ze. Sandua zebilalaik dudaketan gorabera, alde bat eznai egon presente jaio arteo aurra beraganik etzena: berze alde eznai utzi lagun bat ain amablea, ezetaere kontu eman nai, ta adiarazi munduari; zer eginen zue gizagaizoak? Azkeneko artu zue erresoluzio, joatea urrun apart, utzirik ixil ixila, Jangoikoak lagun dakiola. Ortan dagolarik, ecce Angelus Domini. & dio ebanjelioan, ara non Jaunaren Aingiruak agerturik lotan erraten dion, Josef Dabiden semea, etzazula izan beldurrik artzeas ta idukitzeas Maria zeure Esposa, ezi berabaitan jaio dena da Espiritu Sanduaren birtutez. Emanen du argira Seme bat, ta deituko duzu arren izena Jesus, Salbazalea, zeren berak salbatuko du bere jendea beren bekatuetaik. Ala gelditu ze Josef kontent admiratus bere ditxa, ta estimatus iago bere Esposa...

 

aurrekoa hurrengoa