www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zirkunzisioa

 

        17. Justoak deitzen dire axuri, ta bekatariak antxume Ebanjelioan. Antxume-larrua bekatariaren iduria. Antxume-larruareki axuri dibinoa da Jesus bekatariaren iduriareki. Nola ori? Zeren arturik bere gain gure bekatuak goiz-eder asi zen pagatzen, nola bekatari balitz, sufritus zirkunzisioaren lege dolorezkoa zorzigarren egunean. Etzue obligatzen, klaro da, lege garrek Jesus bekaturik etzuena ta etzukena. Zergatik bada utzi zen, ezta zer galdegin: Zergatik jaio, zergatik pasatu pasio dolorezkoa, ta iltzen guruzean, argatik. Orduan paratu ere ziote izena Jesus, baita Salbazalea, Jangoikoak manatu zuena paratzeko. Jesus izen dulze konsolagarria, ta egiaz iten duena diona: zeren beraren deseo, jenio, ofizio, ta gusto ona baita salbatzea. Ezta atzenduko salbatzeas, nola eztaiken atzen bere izen proprioas. Dagolaik ere asarre gure kontra justiziaz, bere izenak oroiaraziko du miserikordias. Kondenatzea iten du bortxaz ezin berzeas: salbatzea iten du bere naiez gusto andiareki. Jesus etorri zena salbatzeagatik bekatariak, bekatuen etsaiik andiena, ta bekatarien adiskiderik obena, ala nola Ama onak maite baitu bere hume gaizki dagona, ta aborrezitzen arren gaitza. Mediku dibinoa Jesus, borz letra izenean, ta borz prenda errealidadean. Lenbizikoa guzis jakintsua, baitaki sendatzen heritasun ta eriotze guziak. Bigarrena agitz poderoso, sendatzen baititu osoki istantean, utzi gabe errestorik ere,nola sekulan ezpalitz egon heri. Irugarrena agitz miserikordioso, bisitatus heriak graziaz pagurik gabe, ta bera alzinatus deitubaño len ere. Laurgarrena agitz liberala, egines bere kostus erremedioak, ta aplikatus bere eskus. Bortzgarrena agitz ona, sekulan aditu eztena, berak sano dagolaik artu erremedioa, sendatzeko heri dagona; berak sufritu pasio doloreskoaren sangria, ta pasatu Purga, ta trago samiña, sendatzeko gure gaitzak. Nork ikusi edo aitu du alakorik? Au da Jesus Janoikoaren axuri ona kentzentuena munduko bekatuak.

 

aurrekoa hurrengoa