www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bisitazioa

 

        10. Aingiruak erranaren, ta Jangoikoaren inspirazioaren birtutez jaiki ta joan ze prisaka Santa Isabelen bisitatzera montañarat Judako ziudadera Maria Santisima, dio Ebanjelioak: eta prisaka ordea zergatik ote? Ia bere honestidade, modestia, ta erretiroaren amoreagatik, ezi donzella soberana gura etze ibildari agertu naia etxetik kanpoan: ia zeren bere sagrarioan zeramanak igiarazten zuen, santifikatzeko Juan Bautista len baño len. Ellegaturik etxe gartan egin zio diosalea Isabeli; eta agitu ze, onek aditu zueneko, saltatu ze Juan aurra sabel-barnean gozos, ta bete ze Espiritu Sandus Ama Isabel, ta exlamazio bateki erran zue, Bedeikatua zu emasteetan, ta bedikatua zure sabeleko fruitua. Eta nondik niri ainberze ondasun, nola etortzea enegana ene jaunaren Ama? ezi aditu duteneko zure mintzoa, saltatu da kontentuz ene aurra ene sabelean. Zori onekoa zu sinetsi baituzu, zeren ezi kunplituko dire zurebaitan zuri erranak Jangoikoaren partetik. Orduan erran zue Maria Santisimak kantiko famatu gura, egunoro bezperetan kantatzen dena, asten dena Magnificat, ta euskaras dio ala: Estimatzen agitz, ta laudatzen du ene arimak Jauna, eta alegratzen da ene Espiritua ene on guzia den Jangoikoan: Zeren beiratu dion bere esklaba gonen humiltasunari, bada orgatik zori oneko ditxosa deituko naute jenerazio guziek: Zergatik ezi gauza andiak egin ditu nereki poderoso denak, ta bere izena da sandua: Eta beraren miserikordia jendamendes jendamende beraren beldur direnendako. Agertu du bere beso poderosoaren indarra: desegintu ta urratu suberboak beren biotzaren presunziotik. Botatu poderosoak beren tronotik, ta goratutu humilak. Goseak zeudenak betetu ondasunes, eta aberatsak utzitu gabe uts. Artu du bere anparoan Israel bere humea, oroiturik bere miserikordias: Nola ofrezitu zuen gure aizinekoei Abraham ta arren jendakiaren faboretan betikos. Auxe da kantiko gura, non itz adiña misterio baita Jangoikoaren honratan. Bisitazio gau egin zue Maria Santisimak Martxoaren azkenerat; eta egon zela etxe gartan irur ilabete guti gorabera, dio ebanjelioak: beras, jaio arteo Juan Bautista, gero itzuli zela bere etxera Maria.

 

aurrekoa hurrengoa