www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Transfigurazioa

 

        37. Irur urte ta gexago enpleatu ze aun dibinoa erakusten Zerurako bidea itzes, obras, milagros, niori gaizkirik iten etzekiela, ta etzukela, bai ongi gorputz ta ariman guziei. Akre oposizio artu ziote inbidias ta iras: Nork ori? Sandutako zeuzkitenek beren buruak. Zergatik ori? Zergatik erraten zituen egiak, egiten milagroak, ta barkatzen bekatuak... nai izanzute lenago ere arrikatu, preso egin, ta botatu burusbera batetik ilarazteko: baña ezin logratu zute, alik eta utzi zen ta entregatu zen arteo bera bere borondatez, ellegatu zelarik bere garaia... Urbildus bekala, zoeie deklaratus noizean noiz bere Majestadea, ta agitu bear zena, konfirmatzeko Apostoluak eta gañarakoak beraren fedean. Bein arturik apart S. Pedro, S. Tiago, ta S. Juan, igan ze oian gora batera, deitzen baita Tabor, an agertu zue kanpora barnean altxaturik zeukan gloria Jangoikoarena, ikusiarazis argi eder bere begitartea iruzkia bekala, eta tresenak ain txuri nola elurra: agertu zire an Moises ta Elias tratatzen bere pasioaren exzeso amoresko agituko zenas Jerusalenen. S. Pedrok xoraturik gozos erran zio, Jauna, ongi gaude emen. Nai barin badu, eginzkigun emen irur denda, edo etxola, bat berorrendako, berze bat Moisesen, berze bat Eliasen. Eta bere buruas ta lagunes ez memoriarik ere. Mintzatzen zegon bitarteo, estali zitue lañu argi batek, ta andik aditu ze Aita eternoaren boza ziola, Au da nere seme onetsia, zeintan baitut neure konplazenzia: au bear duze aditu. Apostoluak lotsaturik erori zire lurrean; eta Jesus onak ukitus erran ziote, ots jaiki, ta etzazela izan beldurrik. Aiek goraturik begiak ia etzute ikusi nior, baizik sollik Jesus. Eta jausterakoan oianetik manatu ziote Jaun dibinoak ez errateko niori bisionea, alik eta erresuzitarteo bera ilen ertetik. Gero arturik bere amabi Apostoluak, erraten diote, orra bagoazi Jerusalena, eta kunplituko dire Profetek erran zuzten egia guziak Birjinaren Semeas, ezi entregatuko dute Jentilei, eskarnio inen diote, azotatu ta lixtukatuko dute; ondorean ilen dute, ta irugarren egunean biztuko da. (Luc. 18.) S. Pedrok zion amore andi garreki erran zio, Jauna, ez alakorik permiti, ezta izanen alakorik berorreki. Itzulirik Jaunak egin zio akar erraten ziola, zoaz ene atzetik Satanas: eskandalo zara enetako, ezpaituzu Jangoikoai dagokiona, baizik gizonaren gustora entendatzen. Orduan Jaun dibinoak erran ziote guziei, nai duenak etorri ene atzetik, errepugna bere naikundeei, ar bez bere gurutzea, ta segi benaza ni. Zeren ezi nai duenak libratu bere bizia, galduko du: galtzen duenak bere bizia enegatik, aurkituko du. Zer balio dio gizonai naiz irabazi mundu guzia, galzen barin badu bere arima? Eta zer trukada inen du bere arimagatik? ezi Birjinaren Semea etorriko da bere Aitaren glorian bere Aingirueki, ta orduan emanen dio bakotxari bere obraen ariora. Sei egun pasiora zegola, itzuli ze Jesus ona Betaniara, non lenago biztu zuen Lazaro; errezibitu zute debozio andiareki beti bekala S. Martak, ta S. Magdalenak arren bi arrebaek: disponitu ziote afaria: eta maian zegolarik bere Majestadea bere Apostolueki, S. Magdalenak unjitu zitio oiñ sandu sagratuak, eta burua ungendu edo likore agitz prezioso bateki, zenen fragranzias atxondu ta bete zen etxe guzia. Judas Apostolu, traidore bezain berekoia, baizue ofizios limosnen administratzea, asi ze marmarketan, zertako malogratzen zen ungendu gura; zeikela saldu irur eun dirutan, eta eman pobreei. Au ziola, dio S. Juanek, ez zeren zoekion deus ere pobrees, bai zeren baize lapur txarra sisatzeagatik. Jesus onak erran zue grabe, Utzaze in dezan lan gau ene iltzearen ta ilariaren señaletan, ezi pobreak beti izanentu ze, ongi egiteko, baña ni ez beti. Egia erraten diziet sin si nes, ezi nonnai predika dadien Ebanjelio gau mundu guzian, publikatuko ere da onek egina beronen memoriatan. Profezia gau ikusten da kunpliturik osoki, Eliza denas geros munduaren akabanzaraño. Jangoikoa ze erran zuena.

 

aurrekoa hurrengoa