www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Preso eramatea Anasen etxera

 

        47. Preso dibinoa loturik katees ta sokaes lepotik ta gorputz guzitik, ta eskuak atzeko alderat, eraman zute txoil indezenteki, ta moldegaizki tiratus andik eta emendik, eroriarazis lurrean; ta ezin jaiki zeikelarik, golpatus armaes, eskus, ta ones ostikoka, anitz blasfemia, eskarnio, ta erronkaeki. Pensa nola sartu zuten Jerusalenen gau gartan, zein diferente erramu-egunetik! Nolako arroitua zeramaten, ta algazara sendagallas, ala nola eizariek balemate arrapaturik artz edo otso temenario bat, zeñen atzean zebiltzan aspaldian. Presentatu zute Anasen presenzian baize Kaifas Pontifizearen suia. Ikusteko ze, au jarririk Juez bekala gora aundi suber, ta Jesus guzien juez dena kulpante bekala beiti, humil txutirik, loturik, guardies inguraturik! Galdegin zio arrek bere Diszipulo ta doktrinaren gain. Diszipuloes etzue deus errespondatu Jaun dibinoak, bai bere doktrinas, baizegokio Jangoikoaren honrari. Erran zue bada grabe humil sereno, Nik beti erakutsi dut agerrian mundu guziaren alzinean, eta ez sekretoan: Zergatik galdegiten dida niri? Galdegin bez aditu nautenei. Au erran zueneko, eman zio ministroetaik batek bofetada bat aurpegian, erraten ziola bateo, Ala errespondatzen diok Pontifize Jaunari? Jesus onegiak pazienzia andiareki erraten dio emekiro, Gaizki mintzatu banaiz, errazu zertan dagon gaizkia: baña ongi erran badut, zergatik golpatzen nauzu? Beira aurpegi eder dibino gura, zeñi beira dauden Ain giruek gozatzen, itsuski golpaturik ta ubeldurik! Pensa Aingiruen arrizioa ta mendekatu naia: baña lizenziarik ez! Pensa Jesus onegiaren manso ta pazienzia admirable gura; ikasteko sufritzen guk ere, ta alketzeko ez sufritzeas gutiago dena, ta deus arren aldean!

 

aurrekoa hurrengoa