www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Purifikazioa, ta Elizara atratzea

 

        20. Judatarrek zute lege, libratuas geros egotea erretiraturik berrogei egunes, deitzen zirenak purgazio edo purifikazioaren egunak: Klaro da lege gonek etzuela obligatzen Ama Birjina purisima: baña nola seme dibinoak kunplitu baizue Zirkunzisioaren legea, ala Ama Santisimak Purifikazioarena. Berze lege bat ere bazute, presentatzeko tenploan seme lenik jaioa, ta ofratus an bi usakume edo usatortola zerbait monedaeki, ala erreskatatzea bere seme gura. Pasaturik bada egun gaiek, dio Ebanjelioan, eraman zutela aur dibinoa presentatzeko Jerusalengo tenploan, baizego Belendik bi lekoa-bide. Ze an gizon zar, justo, ta Jaunaren beldurdun bat, esperatzen zuena Israelen erremedioa, ta Espiritu Sandua zego arregi: ta izan zue beraganik errebelazio, etzuela ikusiko eriotzea, ikusi gabe Kristo erredentorea. Joan ze bada gizonoi egun gartan Espiritu Sanduaren inspirazios tenplora: eta presentatu zutelaik Jesus aur dibinoa, zar benerableak artu zue bere eskuetan, ta milla bedeizio, ta esker milla emanes, eranzue, Orai, Jauna, da ordu despei nazan mundo gontaik bakean, zeren ikusi baitut neure begis berorren salbadorea eman duena jende guzien alzinean nola argi bat argitzeko jendeari, ta berorren jendakia den Israelen gloria... Eman ziote Simeonek bedeizioa, ta Amari erran zio, Ona aurtto gau izanen da askoen erorzeko ta goratzeko Israelen, ta jomuga bekala, zeñen kontra emanen baitute; ta zure arima traspasatuko du doloresko ezpatak. Ordu berean ellegaturik laur ogei ta laur urtetako andre sanda bat, Ana deitzen zena, onek ere bedeika ta laudatzen zue gure Jauna, ta ematen berri onak artas guziei. Guziau dio Ebanjelioak. Zelebratzen da otxallaren bi arrenean: deitzen da Ama Birjinaren Purijikazioa; baitare Jesus onaren presentazioa tenploan; baitare Simeonen aurkintzea: baitare Kandelera, edo zeren Ama Santisimak presentatu zuen Semea kandelareki, edo zeren akonpañatzentugun prozesioan kandelaeki, edo zeren Simeonek deitu zuen Jesus argia, argitzeko guziei. Edozem gisas kandela itxekiak signifikatzen du Jesus dibinoa: Artan tuzu irur gauza, argizaria, metxa, ta argia: Ontan berze irur, gorputza, arima, ta dibinidadea edo Jangoikotasuna. Simeon zarrak aur dibinoareki besotan kantatzen despeida mundutik adiarazten du Kristioa iltzerakoan bear dela eutxi Jesus onari salbatzeko eternidadean. Orgatik agian lengo denboretan Kristioei iltzerakoan paratzen ziote kandela eskuan, mostratzeko Kristio dela, ta Kristoren fedean, es3eranzan, ta karidadean doaiela, eta Jesu Ziristo dela bere argia ta kidaria biaje gartan... Orgatik ere errezibitzen dugu presente bera sakramentuan Biatiko gisa, au da Biderako, urtikigaitzen beraren besotan konfiaturik diogula Dabideki, etsi ambulavero in medio & ps. 22 naiz nabilan eriotzearen ilunbearen erdian, eztut gaitzen beldurrik, zeren ori baitago nereki, Jesus ona. O Jesus, biz enetako Jesus... Amaren besotan adiarazten du Amaren medios logratzen dela Jesus onaren grazia: orgatik Ehzak erakutsi digu erraten, Santa Maria Jangoikoaren Ama, zuk otoitz egizu gu bekatariengatik orai ta gure eriotzeko orduan. O Ama, mostra bez dela Ama...

 

aurrekoa hurrengoa