www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kristoren igatea Zerura

 

        75. Berrogei garren egunean zegolaik Jesus ona Jerusalengo zenakulo edo afaltegian bere ameka Apostolueki, bildu zire arara sala zabal gartan berze anitz persona eun ta ogeitarano; mintzatu zekiote Aita amoroso bat bekala despeidako; zer itzak? zer konsejuak? zer promesak? nork explika? Prinzipalki Apostoluei manatu ziote ez apartatzeko Jerusalendik, alik eta errebestitu arteo Espiritu Sanduaren birtuteas goratik. Akonpañaturik aieki guzieki, ta espezialki bere Ama Santisimareki atra ze prozesio eder sanduan Olibeteko oian kaskora: An goraturik eskuak eman ziote azken bedeizioa, bedeizio betiroko zori onekoa: an adoratu zute azkenik guzien salbazale Jaun ta Jangoikoa bekala: eta guziak beira zegozkiolaik, joan ze iganes bere birtute proprios airean gora nioren laguntzarik gabe, ezeta bear ere, akonpañaturik Zeruko Aingirues, bere mutil ta soldadoes bekala, baitare linboetaik atra zituen sandues ere: eta Zerura zelarik, altxatu zue lañu eder batek an, ikusi ezin zezaketen gisan ia lurrekoek. Alaere beira beira zeuelaik gora, agertu zekizkiote an bi Aingiru eder txuris jaintsirik, erran ziotenak, o Galileatarrak, zertan zauzte ala beira Zerura? Jesus Jaun gura, zuen ganik igan dena zerura, ala etorriko da, nola ikusi duzien igaten. Orduan itzuli zire Jerusalena, egotera an erretiraturik orazioan Maria Santisimareki esperatzen Espiritu Sandua, jautsi zena andik amar egun, ta bete zituena bere su argias, joateko mundus mundu predikatzera Ebanjelioa jende guziei. Jesus ona iganik gizontasunean bere dibinidadeareki sartu ze bere glorian artzera posesio bere koronas ta potestadeas kriatura guzien gañean. Eta ura izan ze eguna, noiz idiki zituen lenbizikorik lurrekoendako Zeruko atariak orduraño ertxirik egon zirenak. Ura izan ze eguna, noiz gizon berri dibinoak eraman zituen bereki arara lenbiziko gizon ikusi zirenak leku gartan, gizonen primiziak bekala, joateko segitus ondorean Jesus onaren atzetik bere eskojituak izan, ta izanen direnak munduan. Orai dago Jesus ona trono gorenean jarririk bere Aita eternoaren eskuieko aldean, duela Aitak adiña gloria Jangoiko bekala, ta berze guziek baño iago gizon bekala. Egotea jarririk ez entenda materialki ain txusto postura gortan, ezi dago ta egonen da nola duen plazer, ta S. Estebanek ikusi zue zegola txutirik: baña jarririk egotean entenda dagola, ez bidanabar ostatus, baizik posesios, egotez, ta betikos Jangoikoaren potestade, podore, Majestade, ta gloria guziareki... An dago gure Redentorea, Salbazale, Jabe, buru, ta aien egiaskoa bereganatu naiez bere erredimituak, bere etxekoak, bere mienbro ta zarmendu kristioak. An dago gure adiskide amante apasionatu fin bakarra, ta gure anaia lenbizikoa gu guzien fiadore ta pagadore paratu zena, bere biziaren, ta odolaren kostus erosi gaituena ta nai gaituena salbatu ain sinez, nola nai baitu eztaien malogra kosta zaiona. An dago gure Abogatu bear bekalakoa, gure Sazerdote ta Pontifize dibinoa, sandua, inozentea, mantxa gabekoa, Zeruko guziak baño obeagokoa, beretako bearrik ez, eta guretako ari dena bi aldetara, palakatzen Jangoikoa gure fabore, ta konbidatzen gu Jangoikoaren alde, klamatzen dei ta dei, errogatzen, manatzen, zatozte enegana trabajutan zauzten guziok, eta nik deskansatuko zaiztet. Artu ene bustarri suabea ta karga arina, eta segi ni nere bideas. An dago enpeñatzen gure onerako, ta erakusten Aitari bere oiñ, esku, ta bularreko llagen kuntzeak, ezpaizitue nai utzi borratzera, bai konserbatu gure amorearen memoriatako glorian ere: ta ala erran daike gauzkiela gu eskribiturik ta inprimiturik berebaitan letra eder gaieki, ez atzentzeko gutas sekulan. Ezta atzenduko, ez: Oroiarazikodu bere izen proprioak, baita Jesus Salbazalea: Oroiarazikodu beiratzeak berebaitan letra eder gaiek ikusiarazten diotenak kostatu gaizkiona. An dago gure faltaen suplitzeko, guri arara igaten laguntzeko, ezi onaraño andik apaldu zenak guregatik ta gurutzeraño, nai gaitu bai igan gu araraño: eta iduri badu sobra igatea gu ain gora, iago da apaltzea ainberze bere Majestadea. Alako exzesoak eta kostuak egintuenas geros guregatik, ia dezakegu alega dretxo ararako beragatik. S. Bernardo bein eramanik espirituan Jangoikoaren juiziora, akusatzen zue an etsaiak fuerteki alegatus etzuela mereji gloriaratzea. Manaturik mintza zeiela bere fabore, barin bazue alegatzekorik, errespondatu zue, nik, egia da, eztudala mereji gloria, baña ene Jaun Jesu Kristok du dretxo an bi titulos: lenik, zeren baita Jangoiko, ta ango errege naturalezas: bigarrenik, zeren irabazi baitu bere trabajuen kostus: bera kontentatzen da lenbiziko tituloareki, eta bigarrenas donazio iten dida niri. Onen kasos eskatzen ta esperatzen dut gloria nik ere. Eman zekio sentenzia fabore, ta etsaia joan ze iges asarre pleitua galdurik. Dago bada an gure esus gloriako Errege, ta gure Salbazale, duena abasto podore, ta abasto amore, salbatzeko gu. Baña ez solamente dago an, baita ere lurrean emen: an glorioso ikusgarri; emen amoroso miragarri: An egotemodu natural agerrian: emen altxaturik egotemodu sobrenatural milagroskoan: an gloriastatzen bienabenturatuak zori onekoak; emen graziaztatzen, erregalatzen ta erremediatzen arima pobrettoak desterratuak negarresko balle gontan. An ta emen beti ongi egiten, ta salbatzen, bere izenak dion bekala. Eztuenak maite Jesus, eztaki nor den: Da ez solamente esker-gaitza bere ongiegille obenaren kontra, baitare zenzu gabe itsua bere buruaren kontra. Ongi dio S. Pablok Korintotarrei eskribitzen dioten lenbiziko kartaren akabanzan baitio, barin bada nior amatzen eztuenik Jesu Kristo, biz exkomekatua, madarikatua. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa