www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa  

ZER DA PENITENTZIA

 

        Gure penak eta biotzeko damuak bear ote du izan gure biotzak izan lezaken miñik eta dolorerik andiena?

        Utrum contritio sit major dolor qui possit esse in natura?

        Bere beitaz erraten du San Tomas andiak, gure pekatuentzat, izaten dugun damua, damurik eta miñik andiena da: ezen, kontu egin zazue San Tomasen asmu eta pentsamendu ederrari. Urrikia, biotzeko miña, amodiotik eldu da, eta ortarakotz amodioaren neurria bear du izan. Ezen zenbatenaz geiago maite dugu presuna edo izape bat, eta anbatenaz geiagokoa izanen da gure urrikia, presuna, izape ura ofensatu balin badugu, damu egin balin badiogu. Beraz amodioa andiago presuna damutuarentzat eta urrikia, biotzeko miña andiagokoa izanen da ere.

        Beraz unelako amodio eta alako urriki. Bainan mundu untan eta bertzian den amodiorik andiena, karitatezko amodioa da, Jainkoaren amodioa.

        Sed amor Charitatis in quo fundatur dolor contritionis est maximus.

        Ezen amodioaren neurria maitatuaren neurria da. Gauza bat, edo izape bat geiago da maitagarria eta geiago ere maitatua izanen da. Amores intensio ab objecto, eta ez da deusik, Jainkoa bizein maitagarriagokorik.

        Beraz bere beitaz, bere naturalezaz kontrizioa, biotzeko urrikia Jainkoa damutu delakotz, urrikirik eta biotzeko minik andiena da.

        Bertze aldetik, biotzeko minak, urrikiak, bere anditasuna eta zabaltasuna, egin duen gaizkiaren eta damuaren anditasunetik, idukitzen du.

        Gaizki egiña edo damua andiago eta urrikia naturalki andiagokoa.

        Bainan gaizkirik andiena pekatua da Jainkoaren aldetik eta guretik. Jainkoaren aldetik Jainkoa guziz ona, eta guziz andia delakotz, eta ofensaren, damuaren neurria ofensatuaren, damutuaren neurrian delakotz. Gure aldetik, Jainkoak guretzat egin duen zorionetik urruntzen gaituelakotz, eta guri galterik andiena egiten gaituelakotz. Gure zorion soberana oso kentzen gaitu.

        Beraz kontrizioa edo pekatuen urrikia gure biotzeko penarik eta damurik andiena da.

        Bainan erranen nauzue anitzek pena eta damu geiago dutela bertze asko mundukok galte batzuendako, eta nigar geiago ixurtzen dela adixkide eta buraso batzuengatik, Jainkoaren biotzarengatik baino. Urriki eta damu geiago dugula ama baten eriotzeaz gure arimaren eta Jainkoaren galtzeaz baino! Zuek erraten nauzutena egia da alde batetik, bainan bertzetik ez da egia.

        Badire bi urriki, edo biotzeko damu, bat gure naian edo borondatian dagoena, eta bestia biotzeko inguruetan dabillana eta nigarretan begitik eta otoitz eta suspira garsuetan agotik ateratzen dena.

        Bigarrena sensiblia, bestia ez. Bigarrena izan diteke leemixikoa gabe eta maiz aldiz gure biotza trunpatzen du. Izan diteke egiazko urrikia nigarrik gabe, naian edo borondatian: ezen ura da egiazko urrikia. Bainan Jainkoak ematen baditu biak obeto da. Egiazko urrikia da beraz pekatuarentzat izaitea iguntze eta naigabe andi bat zoiñak urruntzen beikaitu, apartatzen beikaitu pekatutik. Itz batez pekatuen erra: unelako urrikia eta biotzeko damua da gizonak izan lezaken damurik eta biotzeko miñik andiena: eta una zertako. Zenbatenez gustu geiago izaten da gauza batentzat, anbatenaz geiago iguntzen da aren kontrarioa eta arenganik urruntzen da. Zenbatenez geiago adixkide bat maite da anbatenaz geiago aren etsaia iguntzen da.

        Bainan naturalkiena eta bortizkiena nai dugun eta maite dugun gauza gure azkeneko zoriona da, zorion perfeta, zeren ura beita gure xede, eta betezarri andia, eta arenganat doazi naturalki gure arimako gutizia asmu eta nai guztiak, eta nai tugun guziak gure azkeneko xedearentzat eta zorionarentzat nai ditugu. Ordian pekatua da gure zorionaren kontrarioa eta etsaik andiena.

        Beraz pekatua da gauza bat galte andiena egiten gaituena eta ortarakotz geiegi igundu ez dezakeguna. Beaz pekatuarengatik izaten dugun urrikia eta biotzeko miña damu eta urrikirik andiena da.

        Bertze urriki biotzean dagoena, eta nigarretan maiz agertzen dena, naiaren, borondatearen, urrikiaren ondokoa da. Borondatean edo naian du bere astapena. Aldi batzuez ere naturalezaren jarkiatik edo ekarraiatik eldu da. Badire presuna edo izape batzuek naturalki izakoiro, sortizkoiro nigar aise egiten dutenak: eta nola gure ekidal eta indar guziek indar eta ekidal leemiziko bat, zoina beita ekien ama bezala, segitu bear baitute.

        Indar leemixikoa unkitua denian, nola beita bertze guzien ama, bertze guziak arekin batian unkituak dire. Ortako beaz gure naia edo borondatea damutua denean, gure biotzak ere sentitzen edo bidabitzen du unkitze bera.

        Bertze aldi batzuez, geronek berek gure gaizkiez ongiri oatzian eta ekieri begira egotian, gure biotza alxatzen, ernetzen eta pizten dugu eta nigarrak gure begietarik ateratzen ditugu. Beraz nigarrak eta biotzeko damuak dire gure naiaren edo borondatiaren ondokoak, edo guk gurenek pizten eta egiten duguna gure pekatuen aintzinian.

        Bigarren urriki ori, gure borondatetik, naietik edo gure pekatuen ikustetik eldu daien, ez da neurri gabekoa, ez da urrikirik eta damurik andiena, zeren, fakultate edo indar ekidal bakotxak, bere betezarri eta xede berekia, bakarrik badu: soñua eta arrabotsa bearrien betezarri berekiak dire, argia begien betezarria. Ez dute bearriek ikusten ez eta ere begiek aditzen zeren bakotxak ba beitu bere xede osoki bakarra. Gauza bera da gure arimaren bertze indar eta ekidal guzientzat. Orai nere arrazonamendua edo aritadiera aditu balin baduzue, ikusiko duzue nola negar geiago egiten dugun ama baten edo adixkide baten galtzeaz gure pekatua urrikiez baino. Gure borondatia edo naia megopearra edo espirituala beita betezarri espiritual edo megopear unkitua izanen nola adiera asmu eder batez. Eta gure biotza sensiblia, gauza sensible batzuz unkitua izanen da, nola begiak argiaz. Gauza sensible batek geiago unkituko du gure biotza, gauza espiritual edo megoper batek baino, zeren xuxenkiago eldu zaio. Korputztiar gauzak xuxenkiago gorputzarat doazi. Eta nola ama baten galzea gauza sensiblia eta migorra beita geiago sentitzen du gure biotzak bainan ez naiak edo borondateak. Nola bekatuaren urrikia gauza espiritual edo megoper bat beita gure borondate espirituala eta megopera geiago unkitua da urriki ortaz: bainan ez biotza. Urriki ori jausten denian borondatetik biotzera fakultate sensiblerat, biotza ez da xuxenki unkitua, urriki artaz, bainan naiaren edo borondatearen komendioz eta artez.

        Beraz urrikiak bear du izan berexiki borondatean. Ez beraz kexu izan zure beitan biotzean ez balin baduzu sentitzen min andiagokoa zure pekatuentzat zure korputzen sufrikarientzat baino edo zure amaren eriotzearentzat baino. Ez da bear negar egitea ez eta ere biotzean min gaitea bainan borondatean pekatua arnegatzea, iguntzea aal bezinbat ori bakarri da bear.

        Badire presuna batzuek emaiten direnak Jainkoaren aintzinean ondo beren biotza etsaminatu gabe, eta urriki batez pekatu guziak garbituak direla, uste dutenak. Gure penitentziak, urrikiak, ez du bear izan itsutua, bainan argitua.

        Ortarakotz gure kontzienzia esaminatzian bear dugu ikusi, zer diren pekatu andienak, eta Jainkoari damu andiena egiten dutenak, eta gure arimari kalte andienak. Eta pekatu ekientzat bear dugu izan urriki andiagokoa: zeren urrikiaren neurria pekatuaren neurria da. Ez dugu pekatu ttiki batentzat andi batentzat bezala urriki izan bear. Pekatu batentzat bear dugu urriki geiago izan bertzenzat baino, pekatu arrek geiago ofensatu balin badu gure Jainkoa. Beraz bear dugu ondo jakin zen diren gure pekatuak, zen direna txarrenak. Ez da oraino ortan akabo, gure burua anzkorra da gure pekatuez. Konfesatu andikan ez gera geiago akordatzen eta oroitzen gure pekatuez. Iduritzen zaiete asko presuneri pekatu esana, pekatu barkatua dela, eta ez dela geiago egitekorik konfesiuaren ondotik. Eta ikusten ditugu ortarakotz ainitz asko beti jostetan, ondo jan, ondo eran, eta mundu untako atsegin guzietan bizi direnak. Nere pekatua konfesatu dut, apezak penitentzia eman daut, beraz ez dut geiago egitekorik eta unela esatiarekin iduritzen zaiote salbatuko direla.

        Ez, ez; gure bizi guzian urrikia eta damua izan bear dugu gure pekatuentzat. Ez egun batez, ez bi egunez, bainan beti. Beti urrikian bear dugu bizi zeren Jainkoak beti maite gaitu eta gure pekatua gure begien antzinean bear dugu beti izan. Gauza ori David erregeak esaten zuen, ene pekatua beti ene begietan dago peccatum meum contra me est semper. Ninibatarrak aditu zutenian Jonasen boza, urrikitan sartu ziren, negar egiten zuten eta esaten zuten: eta bat bedera bere bide gaixtotik eta eskuan gainean duen tzarkeriatik atera bedi. Et convertatur vir a via sua mala et ab iniquitate quae est in manibus corum.

        Eta autsez beren buruak estali zituzten, eta beren korputzak kastigatu zituzten. Eta guk zer egiten dugu, kristau maiteak, gure Jainkoarentzat? Ezerre ez. A! gure Jainkoa egiazki maite balin bagendu, zer ez du gunduke eginen onentzat! Zer ez da egiten maite den presunarentzat? Maite denian norbeit, adiskide bat, irauntzen diren sufrikari guziak arentzat gozuak eta eztiak dire. Beraz, kristau maiteak, nai balin badugu izan egiazko urrikia, nai balin badugu egiazki gure urrikiaz gure pekatuak garbitu, maita zagun Jesus oso maitagarria, eta amodioak esanen gaitu zer bear dogun egin gure Jainkuarentzat eta gure pekatuak izanen dire garbituak ez bakarrik gure urrikiaren nigarrez, bainan ere gure penitentziaren odolez.

Ezerre ez dugu geiegi izanen gure amodioarentzat eta Elizako santu andiek bezala gure gorputza kastigatuko degu. Zer ez duzue egiten, zer ez du ama batek bere semearentzat, maite duzuen presunarentzat zenbat gau ez duzue pasatzen, nigarretan zenbat egun ez zaizte ibilltzen, penetan eta sufrikarietan, eta esanen duzue gero Elizaren penitentziak andiegiak direla.

        Amodiotik eldu da egiazko urrikia, egiazko penitentzia: maite zagun beraz gure Jainkoa eta gure pekatu guziak barkatuak izanen dira.

        San Agustin andiak esaten zuen: Ene Jainko indazu bakarrik zure amodioa, eta besterik ez.

        Bai! maite zagun Jainkoa eta orduan gure urrikia izanen da egiazko urrikia eta kontrizio, eta orduan gure pekatu guziak garbituak oso estaliak izanen dire. Geren San Tomas andiak esaten zuen bezala: Urrikia edo kontrizioa karitatez eldu dena, edo biotzeko min sensibletik, izan diteke aren andia non pekatua eta pekatuaren ondoko kastiguak kentzen baiditu. Contritio sive ex parte charitatis, sive ex parte doloris sensibilis consideretur, tanta esse potest, ut ad plenam culpae et penae delectionem sufficiat.

 

Harispe, apeza

aurrekoa