www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI XV GARRENA

 

Kanta akabatzean sartzen da aita Josep, Ramon

 

        AITA JOSEP

Ato! aur maitea! ato nereganat!

 

        RAMON

Aita zu beharrez, etorri naiz unat.

 

        AITA JOSEP

Beha zazu, Ramon, eta ikusazu

Zer gizonen aurra, zaren oraintxet zu!

Dazkitzut ekartzen odoleztatuak,

Aitak zuretako utzi dituenak.

 

        RAMON

Zer gertatu zaio?

 

        AITA JOSEP

                        Berak nai zuena.

Izan du mendian eriotze ona.

Aren nai azkenak nik bakarrik dazkat:

Azken atsarekin emanak zuretzat.

 

aurrekoa hurrengoa