www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ITZAURREA

 

        Aspaldian, Eskual-errientzat zerbeit egiteko gogoa nakan. Gure izkuntza ederrarekin, gure aita zaarren balentziak eta indarrak kantatzea ederki aal zela, irakusterat eman nai nuen. Karlomanen denboretako eskualdunek, Altabizkarreko mendi gaiñetik, Rolanen gizonak arrika garbitu zituzten. Rolan bera, illik mendi tartean egondu zen. Gauza ederrak Rolanen gainean egin dire; bainan geienak asmatuak dire. Liburuek gerla artaz gauza andirik erraten ez dute. Beaz; egin-doakabe edo drama egiteko, egiaren araberako gauzak beartziren asmatu. Lerenburu deitzen dutan zaar bat eskualdunen buruzagi eman dut. Zazpi seme ditu, eta alaba bat, Karmela. Lerenburu zaarra Gernikakoa da, eta Altabizkarreko inguruetan, etsai gaisto bat badu, Araneder. Araneder jeloskorrak seme bat du, Ramon, Karmelaren adiskidea. Araneder jelosiaz etsaien alde ematen da, eta berak bere eskuz, Rafael Lerenbururen seme maiteena iltzen du. Orduan urrikiz artua, badoa gordetzerat, eta bertze izen bat artzen du.

        Ramon bere semeak, bere izen egiazkoa ez du ezagutzen. Mendizabal dela uste du, Apez batez altxatua beretarik urrun bizi izan delakotz, eta Ramon bakarrik gaztetik izendatua izan delakotz.

        Naiz Araneder eskualdun gaizto bat izan, aren urriki andiak ematen diozkat, non eriotze andi batez altxatzen eta anditzen baitut.

        Aiñitz errenkuratuko dire nere eskribitzeko moduaz. Mendi bertze aldeko anaiek bezela nai izan dut eskribitu: zeren iruditzen zait, ori dela modurik argiena eta garbiena. Jaun apez Darrigolek eta bertze anitz jakintsunek, kendu zituzten letra batzuek, nola u, ç, eta q. Ematen zuten gero, eta ez guero; gerla, eta ez guerla: zatozte, eta ez çatozte: baduk, eta ez baduc... Espaniako aldetan, utzi dute oraindik, h; apeza eta ez apheza: boterea eta ez botherea. Naiz batzuek kontra izan, utziko nituzke, nik, oraindik bertze letra batzuk; zeren eskuara baita izkuntzarik zaarrena, eta izkuntza zaarretarat igatzen bagare, letra guttiago beti kausitzen beitire eietan. Letra h, uzten dut bakarrik, letra c-rekin, nola chakurra.

        Batzuek erranen dute h uztian anitz itz, banatuak eta naasiak direla: bainan zenbat itz badire itzkuntza guzietan ber berak direnak eskribituak, eta bizkitartean aditzen da beti zer erran nai duten, bertze itz batzuen ondotik edo aintzinetik direnaz geroztik. Beaz deusik ez du erranai, itz berak izatea. Itz berak, anitz aldiz, artzen duen tokiaren arabera, anitz gauza ez berak erran nai ditu. Bertzenaz ere, bakotxak badu, bere ikuste arabera, eta egiaz, ezta andi, gauza ttiki ekieri begira egotea. Baditugu gauza ederragoak ikusteko, Larramendi, Lardizabal, Axular, Intxauspe eta Duvoisinek egin dituzten lan ederretan.

        Egin ditut ere uts batzuek, bertsutan, nere ustez aizu direnak: nola, ai da, ari da; len, leen; aitzen dut, aditzen dut. Izkuntza guzietan anditzen edo ttikitzen dire itz batzuk, bertsuaren arabera. Bertsuen batasunarentzat, geiago kontu egin dut, batzuetan, errateko moduari, eskribitzekoari bainon.

        Aal guzia egin dut Eskualdunen Errelijione saindua, eta arima ederrak ikusterat emateko.

        Oxala, Egin-Doakabe unek, asmu onak ematen baditu, eta Jainkoarenganat arima batzuek biurtzen.

 

Harispe, apeza

 

aurrekoa hurrengoa