www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ALLELUIA!

 

                        On Kosme Damian Txurrukako

                        nere adiskide errespetagarriari

 

Egun goiz aldeko illunar xurian,

Mendien erdiko iduzki-sorgian

Piztu da lorios, gure Jaun andia!

Erran zagun beaz, pozik: «Alleluia».

 

Goizik ernaturik Madalen maitea,

Mendian zabiltza nigarrez betea,

Zeren utsa beita Jaunaren obia!

Bainan piztua da, pozik: «Alleluia!».

 

Zuk uste zinduen galdu zinduela

Zuretzat emanik mendian odola,

Bainan or dakazu, zure Jaun garbia,

Biotzen egizu, pozik: «Alleluia!».

 

Baratze-zain on bat ikusi zinduen

Jaunaren itxura arpegian zuen

Aditu orduko aren boz eztia

Zure biotz onak, dio: «Alleluia!».

 

«Zuk dakazu, Jauna, diozu, gorderik;

Non da? ura gabe, ez dakat gozorik!»

Jardesten zaitu eztiki: «Maria!...»

Eta zuk biotzez, pozik: «Alleluia!».

 

Aingeru xuri bat obi kanttalian,

Jarririkan dago arrien gainean,

Irakusten digu illoial xuria,

Jaunaren gorputzaz utsa: «Alleluia!».

 

Ementxet ez dago Jaunarik geiago!

Dio; alxatu da mendiez gorago

Etsaien erditik, gure Iduzkia!

Ama ikusterat gan da «Alleluia!».

 

Ama damutua non duzu semea?

Eder eldu zaitzu, zure on lorea?

Orain zuk dakazu zorion andia

Erran zazu beaz, pozik: «Alleluia!».

 

Semea galdurik zurea ninduzun,

Bainan pekatuaz, bi semez alargun

Egin ziñan, Ama! Jesusen bizia

Piztu da ni baitan. Ama! «Alleluia!».

 

                        Harispe, apeza

                        1886ko apirilaren 21. eguna

 

aurrekoa hurrengoa