www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI II GARRENA

 

Bidegain, Mendiburu sartzean

 

        MENDIBURU

Ikusi duzu?

 

        BIDEGAIN

                Nor?

 

        MENDIBURU

                      Gure saltzaillea!

Gaizki andiena guri egillea!

 

        BIDEGAIN

Non zen?

 

        MENDIBURU

            Emen ori

 

        BIDEGAIN

                          Emen zen bakarrik?

 

        MENDIBURU

Emen ark sartzea ez zaukan beldurrik,

Ikusi nuen nik, aita Josepekin!

Ixilikan biek itz nai zuten egin!

Bainan belarriak nik ernegi dazkat.

Emen gauz gorderik ez dago neretzat.

Nere belarriez ezin adituak,

Arimen begiez ditut ikusiak.

 

        BIDEGAIN

Baiñan Mendiburu nork erran zintuen,

Ikusi duzuna sukaldean nor zen?

Araneder hill da guziek diote.

Bertze bat arentzat, dakazu, nik uste.

Emen orain dabill, Aita Mendizabal

Deitzen den gizon bat. Oso gizon leial.

Eta garbi dela guziz du omena,

Eder bainon andi du berak izena.

Nik ikusi nuen, emen egun artan,

Lehenbururekin, ari zen izketan.

 

        MENDIBURU

Ura zen! ura zen! ez izan dudarik;

Ez dago mendian Araneder hillik.

 

        BIDEGAIN

Norbeit eldu zaiku...

 

        MENDIBURU

Goazin biak laster.

Biek hillen dugu orain Araneder.

 

aurrekoa hurrengoa