www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ONDARRABIAKO ARRANTZALEA

 

          I

Igande besta goizean

Zagoen arrantzale bat

Sagardi baten azpian.

Bere gogotan zagon pentsatzen

Zoin zuen bizi tristea,

Zenbat pena negar zenbat,

Bihotza zauriz betea

Zuen uretan ixurtzen.

 

          II

Mariñelek itsasoan

Ederki bere bizitza

Arkitzen dute lanean.

Baiñan geienek dute kausitzen

Arroketan itzulirik,

Itotzean eriotza:

Eien negarrez beterik

Itsasoa da gazitzen

 

          III

Gizonaren negar miñak

Ur gozoak mintzen ditu.

Mendi kozkor, lur berdinak,

Gaztelu, etxol, mundu osoa

Darabil marrask anditan:

Nihork ezin du neurritu

Arimak daukan barnean,

Negarrezko itsasoa.

 

          IV

Guk egin utsak zer dire

Gure griñaren aurrean!

Odolez estaltzen dire.

Sagardo gozoz azten garela!

Arrantzale jaungoikoak

Arnoa eran ondoan

Guregatik, amulsuak

Ixuri zuen odola.

 

          V

Sagardoaren barnean

Etxeko nahi gabeak

Arkitzen dire maizean.

Itsas andiko mendebaletik

Maiz ateratzen bagare,

Aurren artean tristeak

Penetan erortzen gare,

Oiu, negarrek arturik.

 

          VI

Arrantzalea zagoen

Asmu beltzetan tristerik

Bainan kolpez alxatu zen.

Sagar arbola lorez betea

Zaukan begien aurrean:

Eta kuxian pizturik

Sentitu zuen barnean

Bihotzen pake maitea.

 

          VII

Orduan penak utzirik

Alegeratzen asi zen,

Kantuz eman zen pozturik:

Arbol maitea, frutu gozoa!

Zuk dezu pizten odola,

Zuk nere zañak berotzen,

Su berri batek bezala

Ernetzen bihotz osoa.

 

          VIII

Itsasoko ur gazitan

Mihia mintzen badugu

Eztitzen dugu zu baitan

Zeren gatzaren gustu garratza

Gozoki duzu leguntzen,

Zurekin artzen badegu

Eta batean ddastatzen

Frigiturikan legatza.

 

          IX

Atozte! adiskideak!

Gaur miñak aztu detzagun

Eskutan baso beteak.

Eran detzagun sagar arnoan

Gure negar negukoak,

Guziek ito detzagun

Bihotzen asmu gaiztoak

Baso distiant ondoan.

 

          X

Geiegi dugu sofritu.

Nik ez dut orain azturen

Arrañik ezin arkitu.

Goizetik arrats deusik saretan,

Arrañik ez itsasoan,

Ikus dezagun bederen

Ea diren sagardoan

Artu detzagun xurrupan.

 

          XI

Aal balitz izaitea

Munduan bizi berdiña,

Gure Jaungoiko maitea.

Mende guzitan jaun betikoa,

Itsasoan garenean

Iguzu beti sardiña

Eta gero leiorrean

Sagardo gozo naikoa.

 

          XII

Ederki penitentzia

Egiten dugu neguan,

Ar zazu pazientzia.

Barur anditan beti bornuan

Egoiten gara bustiak,

Asko sofritu ondoan

Ezar gaitzatzu guziak

Salbamenduko portuan.

 

aurrekoa hurrengoa