IRUDI XVI GARRENA
Lehenburu, Aita Josep, Ramon
LEHENBURU
Araneder hill da diote mendian,
Fexo andirekin etsaien erdian!
Zure aitak Ramon, berak egin utsak,
Odola emanez ditu edertuak.
Emendikan arat garbi du izena.
Bazter guzietan, andi du omena.
Guziek lorios an ikusi dute.
Arrek erran itzak aipatzen dituzte.
Nere bazterrean zu nere semea
Geldituko zare ontasun jabea.
RAMON
Aita, zurea naiz; zuk erran bezala!
LEHENBURU
Ni ganen naiz beaz deitzerat Karmela!
Guraso guziak nai dut etor daiten;
Gertaira andi au emen adi zaten.
Arek egin duen, an eriotzea
Aditu zazue.
RAMON
Aita, Karmelari,
Errozu kuxian guziz dela neri.
Pozik eta goibel izanen naizela,
Bainan arendako bihotza dutala.
|