www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI V GARRENA

 

Karmela badoa, Ramon bakarrik

 

        RAMON

Badoa lasterka bihotzaren jabe,

Eta nere griñez axolikan gabe.

Badoa mendirat nere miñarekin.

Nik egin bearra, nai du berak egin.

Badoa Karmela, nere zoriona!

Nere bihotzaren frutu gozoena;

Nere baratzeko lore pollitena,

Nere grin anditan maite gozamena.

Badoa ni baitan utzirik beldurra.

Urrats bakotxean altxatzen du lurra.

Eta ni, lazoki gorderikan nago.

Indarra guzia besoetan dago;

Deusik egin gabe galtzen dut bizia.

Or betetzen ez da nere gutizia.

Ez, ez, ez dezaket, ortan utzi gauza.

Geiagokotz dakat, nik nere bihotza.

Zer? nere maitea mendietan utzi

Eta ni goxoki jauregian bizi!

Zer? nik alferrikan, utziko dutala,

Nere zain gaztetan ustelzen odola!

Ez! bertzela lehen aurra nintzenian,

Aitak altxatu nau mendizka gainean.

Ez, ez, ez zernai zuk erranikan ere

Karmela! ganen naiz, orain ez naiz zure.

Gure lur maiteak, oiukan ai zaizkit.

Gan bear dutala nik, orain badakit.

Zuk duzu ni baitan piztu su berria,

Guziz maita dezan, nik Eskual Erria.

Zoaz beaz maitea, nai duzun tokirat,

Eldu naiz ere ni, zurekin hiltzerat.

Gu biak batian erortzen bagare,

Nerekin zeruan gozatuko zare.

 

aurrekoa hurrengoa