www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI III GARRENA

 

Ramon Mendizabal, Lehenburu, aita Josep, Karmela

 

        RAMON MENDIZABAL

Ni geldituko naiz zurekin apur bat.

GeroÕre ganen naiz anaiarenganat.

Ez dakit oraiñon nolako bihotzez,

Zer arimarekin, eta zer begiez,

Ikusiko dutan belarra eztia,

Nere Rafaelen odolez bustia.

Aren ikusteak emanen daut erra.

Baiñan errarekin, sorgituz nigarra,

Nere grin andiek ondatuko naute.

Indarra guziak, ezdeusten nazkate.

 

        LEHENBURU

Hitz eietaz aurra griñak ixurtzean

Sartua dakizut bihotzen barnean.

Rafael nerea zinduela maite,

Zure nigar miñek ederki diote.

Zurekin arima banatua dakat.

Griña berak egun egiten gaitu bat.

Bia garenean damu batendako,

Elkar lagundurik, aren jasaiteko,

Bat bertziarekin, ongi gozaturik,

Solas eztietan griñak ixuririk,

Arimak batean odoleztatuak,

Elkarren nigarrez dire gozatuak.

 

        AITA JOSEP

Ordua dakagu, banoa gelarat,

Gure gizonentzat othoitz egiterat.

Gure Jaungoikoak orain entzun beza,

Gure bihotzaren nigarrezko boza.

Mendian direnak indartzen baditu,

Eskualdun eskerrak maiz izanen ditu.

Aren aipamenaz beterik bazterrak,

Eginen ditugu, Eliza ederrak.

Aldare saindutan bihotzak emanik,

Maitatuko dugu guziek berdinik.

Eta sasietan odol ixuria,

Izanen da gure arimen saria.

Agur nere Ramon, len izan zarena.

Izan zaite beti! Nere gozamena.

 

        LEHENBURU

Aita gelatxoan, nai balin baduzu,

Nerekin otoitzak eginen ditutzu.

Badakizu berdin zenbatetaraiñon,

Zure bazterrean nik nai dutan egon.

Iruditzen zaiku gizon onduneri,

Jainkoa zaikula zuekin ageri.

Aren ontasunak zuek ditutzue.

Emen aren ordez ematen tutzue.

Gazen beaz aita, Jaungoiko oinetan,

Buruak gurtzerat othoitz kartsuetan.

 

aurrekoa hurrengoa