www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI IV GARRENA

 

Karmela, Lehenburu

 

        KARMELA

Aita, gaiñetikan, an ederkiena

Ikusten ditugu anaia guziak,

Botatzen tuztela arroka zuriak!

Ez dakit emendik agertzen ote den

Deusik!...A ba zoinen bortizki ai diren,

Arriak etxatzen! Aita beha zazu!

 

        LEHENBURU

Nik baiñon obeak begiak ditutzu,

Aurra, behatzatzu neretzat anaiak.

Erranen nauzu zuk, zoin diren gaindiak

 

        KARMELA

Ramon ikusten dut, anaien ondoan,

Gapelu xuria bakarrik buruan

Ark daka...Mendian badabill lasterka!

Arat eta unat, makill dixiduka!

Anaiak ark berak ditu eskututzen!

Bere gibeletik bozaz konbidatzen!

Orain goiti doa! beiti dator orain!

Jauna! zer arrokak etsaien buru gain

Botatzen dituen !Ikaretan nago!

Mendi bizkarrean badoa gorago!

Anaia guziak ondotikan ditu!

An diran arrokak berriz botatzen tu!

Arriak millaka jautzikan dabiltza!

Menditik beera. Ai !zer zorigaitza!

        Ramon jo dute

        An daramate!

        Ai !da erori!

        Illa iduri!...

        O zer zorion!

        Bihotzari on!

        Or da xutitzen!

        Eta saltatzen!

        Bere makilla

        Eder dabilla...

        Etsai gaixto bat

        Aal bezinbat,

        Zaio urbiltzen,

        Eta du jotzen!...

        Bainan maitea

        Artez betea

        Or zaio gurtzen!

        Ta eskapatzen...

        Berriz biribill

        Makilla dabill

        Etsai gainean!...

        Joa buruan,

        Etsai andia,

        An eroria,

        Ez da ernetzen,

        Ez da piztutzen!

        Luzez etzana

        Den andiena

        Dago lurrean!

        Ramon da gurtzen.

        Eta du artzen

        Etsai ezpata!

        A nere aita!

        Esker Jaunari,

        Guziz onari!

        Anaiak pozik

        Zutaz beterik

        Or eldu dire!

        Gu nausi gare!

Azkenian beaz dire gan etsaiak,

Ramonek eietaz gaitu nausituak!

Zorion! zorion! Ezin dut geiago

Gogoak utzirik emen ezin nago...

 

        LEHENBURU

Karmela maitea ementxet jar zaite,

Zure dolamenek bakea dakate.

Bainan aitzen ditut oraindik oiuak,

Mendien aldetik gizon deiadarrak.

Mendiburu!

 

aurrekoa hurrengoa