www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI XVIII GARRENA

 

Aita Josep, Lehenburu, Karmela seme guziekin, eta Eskualdun zaarrak

 

        LEHENBURU

                      Seme nere aurrak,

Eskual erriako, bilzardun zaharrak,

Ramonen aurrean buruak gurturik

Zenbat gizon suhar dela ikusirik,

Anaia bezala oso ar zazue.

An zer egin duen berdin dakizue.

Aita Josep, orain artaz mintza zaite:

Emen dagozinak entzuten zaituzte.

 

        AITA JOSEP

Ikusi duzue, Ganix Araneder:

Arek eman duen odolari esker

Garaileak gare. Egin zuen gaizki,

Bainan garbitu du gaizkia ederki.

Anaia batzuek baziren ordian

Etsaiez artuak zelaien erdian.

Araneder berak ikusi orduko,

Eskualdun hekiek zirela galduko,

Jautsi zen lasterka mendian behera,

Etsaieri joka jazarri zen, bera.

Bainan gizon batek, ahal guziekin,

Ek guzien kontra, zer zezaken egin?

Artu zuten beaz bere lagunekin.

Banatu gintuzten han guziak berdin.

Entzun zuteneko Rolan hilla zela,

Mendi bazterrean etzana zagoela!

Eskualdun guziak nai zituzten artu:

Ibaien uretan banazka itotu.

Ni eien artean oso etsitua,

Nindagon arima urrikiz antua.

Giz hiltzaille batzu urbilduak ziren

Nitaz, odol mozkor. Alxatu nituen

Bi begiak, jadan, Jainkoaren orde

Utsak barkatzeko. Zeruaren alde

Denak eman ginen othoitz kartsuetan.

Arrasta entzuten behazun anditan

Adios eginik Eskual erriari,

Gure arimeko maite guzieri,

Etsituak ginen, noiz alxatzen baita,

Nere bazterretik galai unen aita.

Eta bere boza goraki botarik,

Gurutze batekin berak zin eginik,

Erraten du gora: «Emen zaretenak.

Eskualdun garbien etsai andienak,

Adi nazazue: Rolan hill duenak,

Saritu letzake bere tzar eginak.

Jaungoiko gizonak zaiztenaz geroztik,

Eztutzue hillen auek batengatik.

Rolan hill duena ni naiz: ar nazue

Bainan ek guziak utziko tutzue...»

Ek erratiarekin belaunikatu zen.

Nere besoetan nigar egin zuen.

Zutaz nere Ramon mintzatzen ninduen.

Orain Karmelen gai ziñela zioen.

Zuretzat bihotzez egiñik othoitza,

Bere anaientzat emanik bizitza,

Jainkoarenganat lorioski gan zen...

Etsaiek orduan deslotu gintuzten.

 

        MENDIBURU

Ori da! ori da! egiaz gizona!

Izen loitua anditu duena!

Gaizki leenago ni mintzatu nintzen.

Orainxet ordian ez naiz baraturen

Ongi erratetik.

 

        LEHENBURU

                    Ramon emen duzu

Orain zure aita! Zureak ditutzu

Anaia guziak! Omentze zaituzte.

Emendikan arat zu naiko zaituzte

Eskual erriako semeen burutzat.

Gure lurretako gizon gudaritzat.

Nere eskutikan har zazu Karmela

Bat bertzien dohain izan zaiteztela.

 

Donostian egiña 1884garren urtean

 

aurrekoa hurrengoa