www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS AURRARI GONBITEA
MATXIANDIARENA JAUNARI

 

Beteleneko

Aurxo ttikia,

Oso Gizona

Eta Jainkoa,

Baratzetako

Lore gaztia,

Oso garbia

Eta xuria

Sabel garbiko

Frutu gozua,

Xit lurrindua

Eta guria;

Biotzetako

Adiskidea

Oso bakarra

Eta xamurra.

Beteleneko

Aurxo ttikia,

Oso Gizona

Eta Jainkoa,

Zure ikusteko

Dago mundua,

Oso poztua,

Ixill ixilla.

Gau illunpeko

Ipar argia,

Oso berria

Dago begira.

Gaur elurrezko

Kapa xuria

Autsi du lurrak

Zutaz beteak.

Beteleneko

Aurxo ttikia,

Goiz ernaturik

Guziak pozik

Etortzen gare.

Zure eskuñuak

Maite pollitak

Otzak badire,

Munduko gauzak

Guziak otzak

Balin badire,

Zu berotzeko

Goxo egiteko,

Astañon atsa

Etxe bat utsa

Oye bat latza

Balin baduzu,

Beteleneko

Aurxo ttikia,

Gure lurreko

Jainko maitea,

Zu berotzeko

Biotzen atsa

Oso guria

Izanen dugu.

Atoz mamia,

Atoz eztia,

Gure arimetan

Biotz barnean,

Loa egiteko,

Oye burua

Eta goxua

Izanen duzu.

 

                        Harispe, apeza

 

aurrekoa hurrengoa