AXERIA ETA BELEA
Bele jauna haitz ttonttorroan
Tente zagon gasna bat mokoan.
Azeri bat usañez azia
Eldu zaio muturra zuria.
Iten dio begiez azkurren:
«Agur Jauna ! zoin pollita zaren!
Zoin ederra ! Egiaz nabilla.
Naiz izanik giza bat zirtzilla
Zure boza legun eta guri
Balin bada zure luma isuri.
Oihanpeko erregea zare;
Gu guziak parez deus ez gare.»
Itz eietaz bele anpatua
Zabaldurik astoki mokoa,
Asten zaio kantatzen salmoa
Emanikan aots betikoa...
Gasna zaio mokotik erortzen,
Axeria kuxian jabetzen.
Zaukalarik atzapar tartetan
Malzur tzarrak iten dio bertan:
Bele asto urgulluz kantari,
Eman nauzu egungo janari.
Eta boza alxatuz gorago
trufa baiñon musika geiago
Jadan gasnaz bizarra betea
Jaidosten du irria zurrutan:
Adi zazu apo tetelea:
Tripa kontu erran alabantzak
Urgulluak merezi bengantzak
Maiz direla malzurren onetan.
Gure gostuz nik jaten dut gasna.
Ez zare zu errege berdiña
Naiago dut anitzez usoa
Musde bele zu zare zozoa.
Orai ere badire munduan
Axeri tzar ta bele tontoak.
Itz ederrak tuztenak aoan,
Eskuz dire maizegi lapurrak.
Diputatu axeri malzurrak
Populua dute izorratzen.
Alabantzez azturik, ta berek,
Arin gasna dute zurrupatzen.
|