IRUDI II GARRENA
Lehenburu, aita Josep, Araneder
LEHENBURU
Gau on aita Josep, billatzen zintudan.
ARANEDER (apartaturik)
Jauna! Lehenburu!
AITA JOSEP
Ni, nindagon emen,
Noiz othoiz ondoan etorriko ziñen.
LEHENBURU
Othoitz kartsuetan ari nintzelarik,
Añitz egondu naiz, or loak arturik...
Baiñan zoin dakazu, zurekin Jaun ori?
AITA JOSEP
Aita Mendizabal.
ARANEDER
Bihotz guziz zuri.
LEHENBURU
Zer! Ramonen aita?
AITA JOSEP
Zuk erran bezala.
LEHENBURU
Ongi etorria or izan daiela!
Balin bazare zu Ramoni iduri,
Emendikan arat emen zaude guri!
Errana da beti itxur berarekin,
Anditzen direla aurrak guri berdin.
Zureak badaka bihotz bat andia,
Bere gorputzean arima garbia.
Nere odolaren seme maiteena,
Biziaren gostuz eskutu zuena!...
ARANEDER
Jaungoiko maitea!
AITA JOSEP
Zaude ba geldirik!
LEHENBURU
...Etsai gaixtoaren esku tzarretatik.
ARANEDER
Rafael! Rafael!
LEHENBURU
Ikusi zinduen?...
Naski zu mendirat arekin gan ziñen?
Zertako begiak gordetzen nazkatzu?
Nere miñez oso mindua zare zu?
Bazindakizu, nik zer irahun dutan!
Entzutearekin, hil zela mendian!
Zuk ere menturaz baditutzu griñak,
Bertzeri sekulan erran ez tutzunak.
Bizitze guzia da guziz gaizkia;
Ez dago mundua gozamen tokia.
Loak arturikan nindagon goxoki,
Jainkoari griñak erranez eztiki,
Noizeta, ni, golpez atzarraazi bait nau
Boz baten kantuak, erranikan gauz au:
«Jainko zerukoa! iguzu Karmela!...
Baiñan egia da, hek artu dutela?»
AITA JOSEP
Zuk baiñan geiago, nik orain ez dakit.
Baiñan berri tzarrak andik eldu zaizkit.
Othoitz egiterat gu gan giñenean,
Emen egondu zen bertzekin batean.
Gero Jaun unekin etorri naiz unat,
Atsegin anditan pozik zureganat.
Emen sartziarekin, ez dugu ikusi,
Nior zuretarik. Ez gintuen asi
Gure erasiak, non zure kantu berak
Ernetu zituen gure belarriak.
Zuk bezala...
|