www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI IV GARRENA

 

Lehenburu eta aita Josep ateratzen dire.

Karmela eta Ramon

 

        KARMELA

O zeru lurreko Jainko dohatsua,

Garaiaz gaitzazu gizon erratsua,

Zure laguntzeaz badugu bearra,

Zeren zu baitzare gaxoen indarra...

Ramon ixilikan etxe bazterretik,

Ni ganen naiz arat, bide laburretik.

Ikusiko nauzu gureak laguntzen,

Memento batean, ez banaiz gelditzen.

Utz nazu bakarrik emendik gaterat.

Ez eman aitari deus gogoratzerat.

 

        RAMON

Baiñan aur maitea nola ganen zare?

 

        KARMELA

Ganix artuko dut, biak ganen gare.

 

        RAMON

Baiñan, zure aita dena grinaturik...

 

        KARMELA

Aitaren gainean ez izan kexurik,

Eskual erria da egun dena guri.

 

        RAMON

Aitaz eta nitaz deus ez zaitzu zuri?

 

        KARMELA

Ah! Ramon hitz eiek, ikaratzen naute.

Zure bihotz sua berekin dakate.

Ikusten nuen nik orain aspalditik,

Maite ninduzula bihotz guzietik.

Zure begi belzek erraten ninduten

Arima gureek zer zuten gordetzen.

Ni ere maizetan zuri beaturik,

Ixilik nindagon, bihotza beterik.

Nola bada Ramon, nola nik ez maita!

Orrenbertze gauza zuk an egiñ eta.

Ez ote gaitutzu bietan eskutu!

Eta zorigaitzez osoki garbitu!

Nere Rafaelen bihotzen mamia,

Jaungoikoak eman bigarren anaia,

Emendikan arat zu zare nerea,

Eta bihotz guziz nakazu zurea.

Jasaiten ditugun gauza goibeletan

Arima bat dugu, gure gorputzetan.

 

        RAMON

O gure bihotzen griña barnekoa!

Orain sentitzen dut zorion gozoa.

Egun nereganat jautsi da zerua

Zure bozarekin, izar aingerua.

Ez dezaket erran zer sentitzen dutan

Orantxet zuretzat, bularren barnetan,

Nere barne bozak aditu zintuen.

Jainkoak zuretzat egiña ninduen.

Ortarakotz beaz ez duzu gan behar.

Galduko zintuzket, amodio izar.

Zaude sukaldean, aitaren ondoan.

Eta ni ganen naiz, mendirat orduan.

 

        KARMELA

Zuk aise diozu, zu ganen zarela!

 

        RAMON

Ez duzu sentitzen ala behar dela?

 

        KARMELA

Orduan gu biek elkar galzen dugu.

Eta lan beretan egoten gare gu.

 

        RAMON

Ez nauzu beaz orain emen entzuturen?

 

        KARMELA

Zure bihotzetik ez dut deus arturen.

 

        RAMON

Zure baitan beaz itekorik ez dut.

 

        KARMELA

Ni baiñon geiago, Ramon maite zaitut.

Baiñan naiago dut, maiz eskual-erria.

Arentzat dakat nik osoki bizia.

Oiartzunetatik, eldu zaizkit neri

Anaiaren bozak!

 

        RAMON

                        Ez zait ba iduri...

 

        KARMELA

Banoa kuxian.

 

        RAMON

                      Baina aurra nola...

 

        KARMELA

Zaude or maitea!...

 

        RAMON

                        Karmela! Karmela!...

 

aurrekoa hurrengoa